14 urteko zigor eskaera, Donostiako kiroldegi batean adingabe bati sexu-erasoa egin zion gizonarentzat
Gipuzkoako Fiskaltzak hamalau urte eta hamar hilabeteko kartzela-zigorra eskatu du Donostiako Bidebieta kiroldegian 13 urteko adingabe bati egindako sexu-eraso baten egilea delakoan.
Ministerio Publikoaren akusazio-idazkiaren arabera, gertakariak 2024ko apirilaren 16ko 18:00ak pasata gertatu ziren. Ustezko erasotzaileak, 62 urtekoa, bere biktimarekin kointziditu zuen kirol-instalazioko dutxetan, eta, han, deseroso sentiarazi zuen mutikoa, begiratu zion moduagatik, eta, jarraian, aldageletan, eraso egin zion, mehatxatu eta beldurtu egin zuen.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak bere garaian jakinarazi zuenez, gertakarien berri izan orduko, ikerketa bat abiarazi zuen Ertzaintzak, eta zenbait zaintza-dispositibo egin zituen. Egun batzuk geroago, ustezko erasotzailea atxilotu zuen, baina atxiloketaren unean iskin egin zien agenteei, eta autoan ihes egiten saiatu zen.
Ertzaintzak beste kiroldegi baten inguruan aurkitu zuen, Altzakoan, gero Eneko Goia Donostiako alkateak jakinarazi zuenez. Alkateak ere jakinarazi zuen atxilotua frantziarra zela.
Atxilotua agintaritza judizialaren esku utzi zuten, eta hark behin-behineko espetxeratzea agindu zuen, epaiketaren zain.
Fiskaltzaren ustez, gizonezkoa sexu-erasoko bi delituren erantzuleda eta, delitu horiengatik, aipatutako espetxe-zigorrez gain, hamar urteko zaintzapeko askatasuna eskatzen du espetxetik ateratzen denerako, eta adingabeekin lotutako edozein lanbidetarako gaitasungabetzea beste hamar urtez.
Era berean, biktimari 15.000 euroko kalte-ordaina emateko eskatu du, eragindako kalte moralengatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Negu Gorriak talde nafarrak heriotza mehatxuak salatu ditu eta "elkartasuna ez gelditzeko" eskatu du
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik