Rubialesek epailearen aurrean esan du Hermosori "musutxo bat" eskatu ziola eta "baimena" eman ziola
Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioaren presidente ohiak epailearen aurrean ziurtatu du Jenni Hermoso futbolariari "musutxo bat" emateko "baimena" eskatu ziola eta jokalariak ondo iritzi ziola.
"Nik esan nion aizu, ahaztu ezazu penaltia, txapeldunak gara eta zuri esker ere lortu dugu. Zu gabe ez genukeen lortuko. Oso gogor estutu ninduen besapeen azpian, altxatu, eta erortzerakoan musutxo bat eman diezazuket galdetu nion eta bale erantzun zidan. Horixe gertatu zen", azaldu du Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketan.
Akusazioak eta Fiskaltzak bi urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatzen dute Rubialesentzat, futbolariaren baimenik gabe Jenni Hermosori musua emateagatik eta ondoren mehatxu egiteagatik.
Marta Durantez fiskalaren galderei erantzunez, Rubialesek garrantzia kendu dio Espainiako futbol selekzioak Munduko Futbol Txapelketa irabazi osteko ospakizunetan Hermosori emandako musuari. Ildo horretan, nabarmendu du gizonezkoen Espainiako futbol selekzioak UEFA Nations League txapelketa irabazi zuenean ere hainbat futbolariri musu eman ziela. "Ezin dira alderatu Munduko Futbol Txapelketa eta UEFA Nations League (txapelketa), baina nik hainbat futbolari musuka jan nituen", gaineratu du.
Rubialesen kontakizunaren arabera, modu koordinatuan gertatu zen dena. "Galdera eta erantzuna aldi berean gertatu ziren eta ondoren musua etorri zen", adierazi du. Orduan fiskalak galdetu dio ea "zergatik heldu zion buru alboetatik". "Besarkada bat ematea bezala da, erabat espontaneoa, berak partida amaieran adierazi zuen moduan", gehitu du.
Hermosori presioa egiteko inor bidali izana ukatu du Rubialesek
Bestalde, Rubialesek deklarazioan ukatu egin du beste hiru akusatuak (Jorge Vilda, Ruben Rivera eta Albert Luque), "zuzenean edo zeharka", Hermosori presioa egitera bidali izana.
Hala ere, onartu du "litekeena" dela Vildarekin hitz egin izana azken horrek Hermosoren nebarekin biltzen saiatu zela esan ondoren. "Aizu, begira, ea berarekin hitz egin dezakezun. Bigarren edo hirugarren aldean (esan nion) zerbaiten barri baduzu, esadazu", zehaztu du.
"Esan behar zuenari buruzko agindurik eman al zenion? Jokalariari presioa egiteko eskatu al zenion?", galdetu diote. "Ez, jakina ezetz", erantzun du Rubialesek.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gazte bat atxilotu dute Gipuzkoan, 764 Sareko Espainiako erreferente nagusitzat jota
Ertzaintzak, Mossos d'Esquadrak eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute. 2026ko urtarriletik apirilera bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egozten diote.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.
Txosnetan ez da kontzerturik egongo abuztuaren 5ean Gasteizen, 14an Donostian eta 26an Bilbon
Kontzertu horiek bertan behera geratu dira ikuskizunetako langileek deitutako grebaren ondorioz.
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gazte bati lapurreta egiten eta hiltzen saiatzea egotzita
Atxilotua, 27 urtekoa, 21 urteko mutil baten furgonetan lapurreta egiten saiatu da lagun batekin, eta biktimak aurre egin die.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.