Erailketak
2023/03/10 - 14:28
Zortzi pertsona hil dira tirokatuta Hanburgoko Jehovaren lekukoen zentro batean
Beste zortzi pertsona zauritu dira, eta horietako lau larri daude. 17 fededunek onik ateratzea lortu dute. Poliziak jakinarazi du erasotzailea Jehovaren Lekukoen kide ohia zela eta bere buruaz beste egin duela.
2023/03/10 - 12:30
Hanburgoko tiroketan hildakoak zortzira igo dira, tartean erasotzailea
Erasoa atzo gauean gertatu zen Hanburgoko Jehovaren Lekukoen tenplu batean. Erasotzailea eraikinean sartu eta une horretan elizkizun batean parte hartzen ari zirenen aurka tiro egin zuen.
2023/03/10 - 08:59
Eraso bat izan da Hamburgoko Jehovaren lekukoen zentro batean
Zazpi pertsona hil dira eta zortzi zauritu Hanburgon, Alemanian, Jehovaren lekukoen zentro batean izandako tiroketa batean. Erasotzailea hildakoen artean legoke, Poliziak helarazitako lehen datuen arabera.
2023/03/03 - 22:00
Azken agurra Biarritzen Agnès Lassalle Donibane Lohitzunen eraildako irakasleari
Azken agur hunkigarria gaur arratsaldean Biarritzeko Saint Eugénie elizan Agnès Lassalle, joan den otsailaren 23an ikasle batek hil zuen 53 urteko irakasleari.
2023/02/24 - 15:58
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Donibane Lohizunen irakaslea hil zuen gazteari
Adin txikikoen zentro batean kartzelatu dute. Donibane Lohizuneko San Tomas Akinokoa lizeoko ikasleak eskolara itzuli dira gaur. Atzo ikastetxea itxita egon zen, langileei eta ikasleei laguntza psikologikoa eskaintzeko.
2023/02/24 - 12:37
Donibane Lohizuneko San Tomas Akinokoa lizeoko ikasleak zentrora itzuli dira
Atzo itxita egon zen, ikasle eta irakasleei arreta psikologikoa eskaintzeko. Frantziako Estatuko ikastetxe guztiek minutu bateko isilunea egin zuten.
2023/02/23 - 21:15
Santi Coca auzian ihes egindako gaztearen aurkako euroagindua eman dute
Gainera, Gipuzkoako Auzitegiak auzi-iheslari deklaratu du gaztea, joan den urritik justiziatik ihes eginda baitago. Gainerako bost auzipetuei dagokienez, ahozko epaiketa hasteko tramiteek aurrera jarraitzen dute.
2023/02/23 - 17:41
Bere irakaslea sastatu zuen ikasleak "gaiztakeria egiteko eskatzen zion ahots bat entzuten zuen"
Gaztea jarraipen psikiatrikopean zegoen eta antidepresiboak hartzen zituen ikastetxe batean jazarria izan zenetik, eta 2022ko urrian bere buruaz beste egiten saiatu zen sendagaiak hartuta.
2023/02/23 - 16:51
Minutu bateko isilunea egin dute ikastetxeetan, Donibane Lohizunen eraildako irakaslearen omenez
Frantziako Estatuko ikastetxe guztiek minutu bateko isilunea egin dute 15:00etan.
2023/02/23 - 12:21
Donibane Lohizuneko Akinoko San Tomas lizeoko ikasle eta irakasleak laguntza psikologikoa jasotzen ari dira
Ikastetxeko ateak gaur egun zabalik dauden arren, bertaratu diren ikasleek ez dute eskolarik izan. Psikologo talde bat laguntza ematen ari zaie bizi izan duten egoera gogorrari aurre egiteko.
2023/02/23 - 09:11
Albiste izango dira: Donibane Lohizuneko hilketa, Kontzertu Ekonomikoa eta EITB Ukrainan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/02/23 - 06:00
Ikastetxeek minutu bateko isilunea egingo dute gaur Donibane Lohizunen eraildako irakaslearen omenez
Frantziako Estatuko ikastetxe guztiek minutu bateko isilunea egingo dute 15:00etan. Gainera, Jerome Bourrier Baionako fiskalak ikerketaren xehetasun gehiago emango ditu gaur, osteguna.
2023/02/22 - 20:48
Jérôme Bourrier, Baionako fiskala: '16 urteko ikaslea hilketagatik inputatu dute'
Jérôme Bourrier Baionako fiskalak baieztatu duenez, erasoa aurrez pentsatutako hilketatzat jo dute, eta aurrekaririk ez duen ikasleari hilketa egotzi diote.
2023/02/22 - 20:11
Pap Ndiaye Hezkuntza ministroa: 'Ez dugu ondorio azkarrik atera behar. Zer gertatu den ikertzen ari dira'
Pap Ndiaye Hezkuntza eta Stanislas Guerini Funtzio Publikoko ministroak ikastetxera bertaratu dira, eta elkartasuna eta babesa adierazi diete San Tomas Akinokoa lizeoari eta, oro har, hezkuntza komuntateari.
2023/02/22 - 18:46
Donibane Lohizuneko lizeoko gertakariaren lekuko batek une hori nola bizi izan duen kontatu digu
Bigarren hezkuntzako ikasle batek irakasle bat hil du labankadaz Donibane Lohizuneko Santo Tomas de Aquino lizeo pribatuan, Lapurdin.
2023/02/22 - 18:31
Frantziako Gobernuak minutu bateko isilunea ezarri du, Donibane Lohizunen hildako irakaslearen omenez
Pap Ndiaye eta Stanislas Guerini ministroek agerraldia egin dute lizeoaren aurrean, eta iragarri dute establezimendu guztietan omenaldia egingo zaiola bihar, osteguna, 15:00etan.
2023/02/22 - 17:54
Donibane Lohizunen irakasle bat hil duen ikaslea hilketagatik inputatu dute
San Tomas Akinokoa lizeo pribatuan gertatu da erasoa, aurrez pentsatutako hilketa gisa ikertuta. Ustezko erasotzaileak 16 urte ditu, eta aurrekaririk ez. Hainbat komunikabidek jakitera eman dutenez, gazteak arazo psikologikoak zituen eta erasoa egin ondotik "deabruak hartuta" zegoela adierazi du.
2023/02/22 - 14:23
Ikasle batek bere irakaslea hil du labankadaz Donibane Lohizuneko ikastetxe batean
Biktima 51 urteko emakumezkoa da. San Tomas Akinokoa lizeoan gertatu da erasoa. Ustezko erasotzailea, 16 urteko ikaslea, atxilotu egin du poliziak. Hainbat komunikabidek jakitera eman dutenez, gazteak arazo psikologikoak zituen eta erasoa egin ondotik "deabruak hartuta" zegoela adierazi du.
2023/02/22 - 14:15
16 urteko ikasle batek bere irakaslea hil du Donibane Lohizuneko ikastetxe batean
16 urteko gazte batek gaztelaniako 50 urteko irakaslea hil du labankadaz Donibane Lohizuneko Aquinoko Santo Tomas ikastetxean. Gertakaria 10:00ak baino lehentxeago jazo da.
2023/02/21 - 15:16
Neurri gehiago eskatzen dituzte Santi Cocaren senideek epaiketaren atarian
Martxoaren 3an hasiko den epaiketan 6 lagunek eseri behar dute akusatuen aulkian. Horietako bat ihes eginda dagoela aurreko astetik jakin dute.