Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Donibane Lohizunen irakaslea hil zuen gazteari
Donibane Lohizuneko (Lapurdi) San Tomas Akinokoa lizeoan, irakasle bat hiltzea egotzita inputatu du Fiskaltzak ikaslea, eta instrukzio epaileak behin-behineko espetxealdia ezarri dio. Adin txikikoen zentro batean kartzelatu dute.
San Tomas Akinokoa lizeoko ikasleak eskolara itzuli dira gaur. Atzo ikastetxea itxita egon zen, langileei eta ikasleei laguntza psikologikoa eskaintzeko.
Frantziako Estatuko hezkuntza zentro guztietan minutu bateko isilunea egin zuten atzo arratsaldean. 15:00etan, ikasle zein zentroetako langileak isilean bildu ziren hilketa arbuiatzeko.
Gertakariak 10:00ak baino lehentxeago gertatu ziren, asteazkenean. 16 urteko ikasle batek labanaz sastatu zuen Donibane Lohizuneko lizeo pribatu batean 50 urte inguruko bere gaztelerazko irakaslea hezkuntza katolikoko ikastetxe pribatu batean, San Tomas Akinokoa lizeoan. Eskola erdian, ikaslea (arazo psikiatrikoak omen ditu) altxatu egin zen, gelako atea giltzaz itxi zuen eta irakaslearengana joan zen, arbel ondora. Ikasleen testigantzen arabera, paper artean ezkutatuta zuen 10 zentimetro inguruko objektu zorrotz bat atera zuen orduan, eta sabelean sartu zion.
Gainerako ikasleak gelatik ihes egiten saiatu ziren, egilea inguruan babesten zen bitartean. Beste irakasle batek arma odoleztatua emateko konbentzitu zuen. Jendarmeak iritsi aurretik, nerabeak irakasle horri azaldu zion ahotsak entzun zituelako egin ziola eraso.
Hiltzailea atxilotu, eta Jendarmeriaren egoitzara eraman zuten. BFMTV katearen arabera, gazteak nota onak zituen, ez zen bereziki problematikoa eta ez zuen aurrekaririk.
Emmanuel Macron, Frantziako Gobernuko presidentea, minduta agertu zen hilketagatik. Frantziako Gobernuko bozeramaileak, Olivier Veranek, mezu bat bidali zion "hezkuntza komunitate osoari". Era berean, Pape Ndiaye Hezkuntza ministroa gertakariak izan ziren lekura joan zen, eta kaltetutako guztiei elkartasuna adierazi zien.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaien hasiera dela eta, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazako landare-eskultura kendu dute
Urtero bezala, Andre Maria Zuriaren jaiak direla eta, Gasteizko Udalak aldi baterako kenduko du Andre Maria Zuriaren plazan dagoen landare-eskultura, egoera onean egon dadin eta jende gehien biltzen den ekitaldietan kalterik gerta ez dadin.
Kerman Villateren gurasoak Gasteizko alkateari: "Hitzemandako barne-ikerketa abiatuko duzu orain?"
Radio Euskadiko erreportaje batek zabaldu duenez, Mitika diskotekaren atezainek gutxienez lau gazteri eraso egin zieten, Kerman Villate hil aurreko hilabeteetan. Kermanen gurasoek salatu dutenez, gutxienez 22 eraso izan dira atezainen partetik, horietako 13 Gasteizko Udalak berak Arartekori aitortuta.
37 urteko gizon bat atxilotu dute, N-634 errepidean, Zornotza parean, txirrindulari bat autoarekin harrapatu eta hiltzeagatik
Uztailaren 25ean Zornotzan 82 urteko txirrindulari bat harrapatu zuen ibilgailuaren jabea atxilotu egin dute, Bilbon. Gidariak ihes egin zuen istripuaren tokitik, eta biktima egun horretan bertan hil zen, Gurutzetako Ospitalean.
Iñigo Etxezarretak "Zurekin Batera" abestu du Gasteizko jaietako pregoian
Gasteizko Plaza Barria Iñigo Etxezarretaren pregoiaren lekuko izan da. ETSko abeslariak Zurekin Batera abestu du Oreka TX taldearekin batera.
Zangozan desagertutako 84 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute
Bilaketa hasi eta gutxira, 20:00ak aldera, desagertutako 84 urteko emakumearen gorpua aurkitu dute. Heriotzaren arrazoia argitzeko ikerketa abiatu du Foruzaingoak. Vadoluengoko San Adrian elizaren inguruan topatu dute haren gorpua.
Elkarbizitza arazoak bainularien eta erabiltzaileen artean Euskal Herriko portuetan
Uretara salto egitea ohikoa da Euskal Herriko portuetan, debekatuta dagoen arren. Hori dela eta, bizikidetza-arazoak sortzen ari dira. Zenbait portutan jokabide arriskutsuak ikusten dira eta kalteak izan dira ontzietan. Eusko Jaurlaritzak egoeraren larritasunaz ohartarazi du, eta 2.000 eta 12.000 euro arteko isunak ezar daitezkeela gogoratu du.
Euri eskasiak hilabete eta erdi aurreratu du transhumantzia Nafarroan
Pirinioetatik Bardearako bidean, Enrique Ballent artzain transhumantearekin izan gara. 1.800 buruko artaldea gidatuko du, bazka bila. Izan ere, klima aldaketaren kontraesanak tarteko, jateko gehiago dago basamortuan goi mendietan baino.
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura egin du igande arratsaldean.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.