Erailketak
2022/10/21 - 00:38
Bilbon emakumearen senar ohia hiltzen saiatu zen bikotea espetxeratu dute
Homizidio saiakera irailaren 26an gertatu zen. Gizon bat hurbildu zitzaion biktimari, eta labanaz zauritu zuen.
2022/10/19 - 21:16
Bikote bat atxilotu dute Bilbon, emakumearen senar ohia irailean hiltzen saiatzeagatik
Homizidio saiakera irailaren 26an gertatu zen. Gizon bat hurbildu zitzaion biktimari, eta labanaz zauritu zuen.
2022/10/14 - 10:56
Bost hildako, tartean polizia bat, Ipar Carolinan izandako tiroketa batean
Tiroketan beste bi pertsona ere zauritu dira. Susmagarri nagusia, kamuflaje-arropaz jantzitako eta kanoi bikoitzeko eskopeta bat zeraman gizon bat, dagoeneko atxilotu dute.
2022/10/07 - 12:31
Dolu eguna dute Thailandian, atzo haurtzaindegi batean izandako sarraskiaren ostean
Dozenaka senide eta bizilagun bildu dira Uthai Sawan herri txiki eta lasaiaren haurtzaindegiaren aurrean. Atzo polizia ohi batek 22 haur eta hamabost bat heldu hil zituen, herrialdeko sarraskirik larrienetako batean.
2022/10/07 - 11:11
Dolua eta beldurra Mexiko hegoaldean, San Miguel Totolapanen 20 pertsona hil ondoren
Ikerketa abian da, baina Michoacanas Familia eta Tequileros talde kriminalen arteko borroka izan daitekeela uste da. San Miguel Totolapaneko alkatea, Conrado Mendoza Almeda, hil zen erasoan.
2022/10/06 - 13:22
Polizia ohi batek gutxienez 32 pertsona hil ditu Thailandiako haurtzaindegi batean
Hildakoen artean hainbat haur daude. 34 urteko susmagarriak bere buruaz beste egin du erasoaren ondoren.
2022/10/06 - 12:15
Polizia ohi batek 34 pertsona hil ditu, tartean 22 haur, Thailandiako haurtzaindegi batean izandako tiroketan
Hiltzailea 34 urteko polizia ohi bat da, eta erasoa egin ondotik, bere buruaz beste egin du. Tiroketan, emaztea eta semea ere erail ditu.
2022/10/04 - 10:49
Auzitegi Gorenak 37tik 29 urtera murriztu dio kartzela zigorra Maguette Mbeugouren hiltzaileari
Bizkaiko Auzitegiak bere bi alabei lesio psikologikoak eragiteagatik zigortu bazuen ere, Auzitegi Gorenak absolbitu egin du delitu horregatik.
2022/09/28 - 15:34
Zinpeko epaimahaiak errudun jo du Abantoko krimen matxista bikoitzagatik akusatutako gizona
Epaimahaiak frogatutzat jo du gizonak emaztea eta alaba "nahita" hil zituela Abanto Zierbenako familiaren etxebizitzan, 2020ko martxoan.
2022/09/27 - 10:43
Shinzo Abe Japoniako lehen ministro ohiaren omenezko estatu-hileta ospatzen ari dira Tokion
Shinzo Abe kalean tirokatu zuten uztailaren 8an, hauteskunde-ekitaldi batean. Hiltzaileak agintariei aitortu zien magnizidiorako motibazioa politikariak Batasunaren Eliza eztabaidagarriari emandako babesa izan zela.
2022/09/26 - 21:21
Ikur naziak zeramatzan ikasle ohi batek 15 pertsona hil ditu Errusiako institutu batean
Gainera, 22 adingabe eta 2 heldu zaurituta daude, Errusiako Ikerketa Batzordeak zehaztu duenez. Erasoaren susmagarria, berriz, hilda topatu dute zentro barruan; antza denez, bere buruaz beste egin ondotik.
2022/09/26 - 14:10
Gutxienez 13 pertsona hil dira Uraletako eskola batean izandako tiroketan
Hildakoen artean gutxienez bost ume daude. Gainera, 20 pertsona zauritu dira. Erasoa 1.000 ikasle inguru dituen Izhevskeko 88. eskolan gertatu da.
2022/09/12 - 09:28
Gaur hasiko da Abanton emaztea eta alaba ustez hil zituen gizonaren kontrako epaiketa
Duela bi urte pasatxo jazo zen hilketa matxista bikoitza, 2020ko martxoan, hain zuzen ere. Zinpekoen epaimahai batek epaituko du auzia. Ustezko hiltzailea, 62 urtekoa, kartzelan dago ordutik.
2022/08/12 - 20:13
Salman Rushdie idazleari eraso diote New Yorkeko ekitaldi batean
Salman Rushdie 75 urteko idazleari eraso egin diote ostiral honetan Chautauquako ekitaldi batean parte hartzen ari zela. Helikopteroan eraman behar izan dute ospitalera.
2022/07/18 - 10:54
Gizon armatu bat Indianako merkataritza-gune batean sartu da eta gutxienez hiru pertsona hil ditu
Legez armatutako 22 urteko gizon batek hil du Greenwoodeko merkataritza-guneko ustezko erasotzailea.
2022/07/16 - 00:40
Bidenen eta Bin Salmanen arteko agurra, Khashoggiren hilketa ixteko saiakera
Bidenen eta eta Bin Salmanen arteko bilera ikusi ondoren, "triste" dagoela esan du Hatice Cengiz Khashoggiren emaztegaiak, baina "justizia gailendu arte" borrokan jarraitzeko asmoa berretsi du.
2022/07/13 - 12:20
Uvaldeko eskolako hilketan polizia zain nola egon zen erakusten duen bideo argitaratu dute
Bideoan ikus daitekeenez, polizia agenteak korrika atera ziren, beren kontrako lehen tiroen aurrean. Gero, korridorean berriketan ikusi daitezke. Polizia ordubete eta 14 minutu geroago sartu zen sarraskia gertatu zen gelan.
2022/07/10 - 15:52
Miguel Angel Blanco oroitu dute Ermuan haren bahiketa eta hilketaren 25. urteurrenean
ETAk hildako zinegotzia omentzeko ekitaldia agintarien ordezkaritza zabal batek babestu du baina, beste behin, ez du talde politiko guztien babesa izan.
2022/07/10 - 09:22
Ermuak Miguel Angel Blanco omenduko du gaur, euskal gizartea aldatu zuen hilketatik 25 urte igaro ondoren
ETAk hildako zinegotzia omentzeko ekitaldia agintarien ordezkaritza zabal batek babestuko du, baina, beste behin, ez du talde politiko guztien babesa izango. Ekitaldia 12:30ean hasiko da, Miguel Angel Blanco kiroldegian.
2022/07/07 - 12:06
Blazquez, Miguel Angel Blancoren hiletako gotzaina: "Kontzientzia epelek ere 'aski da' esan zuten"
Ricardo Blazquezek, 1997an Bilboko gotzain izandakoak, ETAk Miguel Angel Blanco bahitu eta hil zueneko momentua "guztion kontzientziaren astindua" izan zela dio, "epelenena ere bai".