Gaur hasiko da Abanton emaztea eta alaba ustez hil zituen gizonaren kontrako epaiketa
Herri epaimahai batek epaituko du Bizkaiko Lurralde Auzitegian gaurtik aurrera, hilaren 12tik aurrera, 2020ko martxoaren 10ean Abanton (Bizkaia) emaztea eta alaba ustez hil zituen gizonaren kontrako auzia.
Fiskaltzak 24 urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuarentzat emaztearen hilketagatik, eta 23, alabaren hilketagatik. Azpikeriaz egindako hilketen delitua egotziko dio, ahaidetasun eta genero astungarriekin. Akusazio partikularrak 25na urteko kartzela zigorra eskatu du bi hilketengatik.
Epaiketak hainbat egun iraungo ditu. Hilketa matxista bikoitza gertatu eta biharamunean topatu zituzten hilotz 54 eta 24 urteko bi emakumeak Bizkaiko udalerriko etxebizitza batean. Gorpuek indarkeria zantzuak zituztela eta, ikerketa zabaldu zuen Ertzaintzak eta egun berean atxilotu zuen gizona, hiltzailea zelakoan.
Atxilotutakoa Portugaleteko trasteleku batean topatu zuten agenteek, korderik gabe. Antza, hainbat pilula hartu zituen bere buruaz beste egiteko asmoz. Gizonezkoa espetxean egon da ordutik.
Epaiketaren lehen egunean, zinpekoen epaimahaia aukeratu eta osatuko dute. Biharamunean, aurretiazko txostenak aurkeztuko dituzte aldeek, eta 62 urteko akusatua galdekatuko dute.
Irailaren 14an, 15ean eta 20an, lekukoen testigantzak jasoko dituzte, eta 21ean, adituenak. Hilaren 22an, euren ondorioak aurkeztu beharko dituzte aldeek, eta lau egun geroago, 26tik aurrera, zinpekoen epaimahaiak epaia eman beharko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Asteazkenean hegazkinez bidaiatuko duzu? Hona hemen eklipsea airetik ikusiko duten hegaldiak
19:30etik 20:45era bitartean, dozenaka hegaldik zeharkatuko dute penintsula. Hona hemen eklipsearen den unean airean egongo diren hegaldien zerrenda.
Euskal Herria ilunpetan jarriko duen eklipse historikoaz segurtasunez gozatzeko gida
Asteazken honetan, abuztuak 12, eguzki-eklipse osoa izango da, 1905etik izan ez dugun fenomenoa. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste.
Euskal Herrian eguzki eklipse osoa Fiteron ikusiko da luzaroen
Tokiaren arabera ezberdin ikusiko da eklipsea; osoa toki batzuetan, partziala besteetan. Eta itzalaldiaren iraupena ere aldatu egingo da aukeratutako parajearen arabera. Euskal Herrian gertakari astronomiko honetaz gozatzeko tokirik onena Fitero izango da, Nafarroan. 86 segundo iraungo du eta ikusmin handia dago bertan.
Ander Lopez Lerena (Bogota): 'Gosaltzen ari ginela hasi da lurra mugitzen, baina hemen ez da hainbesterako izan'
Lurrikara izan den unean, Kolonbian zen EITBko gure lankide Ander Lopez de Lerena. Hiriburuan, Bogotan nabaritu du astindua. Medellinen ere nabaritu da astindua eta baita Venezuelan, Ekuadorren eta Panaman ere.
Huelvako Niebla inguruan piztutako suteak kontroletik kanpo jarraitzen du, 20.000 hektarea kiskali ostean
Huelvako baso sutea kontrolatu ezinik jarraitzen dute suhiltzaileek. Niebla inguruan piztutako garrek aurrera jarraitzen dute eta dagoeneko 20.000 hektareako eremua kiskali dute. Ehunka lagun atera behar izan dituzte etxetik.
Donostiako Piraten Abordatzearen unerik onenak
Ehunka gaztek osatu dute piraten abordatzea, Donostiako portutik Kontxako hondartzaraino. Ontzi batzuk uretara sartu eta berehala hondoratu dira, baina beste batzuk jai giroan iritsi dira helmugara, eta, tradizioak dioen bezala, ez dira falta izan bandera piratak eta baimendutako 'ontzien lapurreta'.
Gasteizko alkateak barkamena eskatu dio Zeledoni, Andre Maria Zuriaren balantzean politika eta jaiak nahastu izana kritikatu ostean
Akats bati egotzi dizkio bere hitzak, eta babesa adierazi dio Iñaki Kerejazuri, baita 1976ko martxoaren 3ko biktimei ere.
Bizkaitar bat atxilotu dute Donemiliaga Kukulan hainbat neskaren ustezko jazarlea izatea egotzita
Lau salaketa jarri dira haren aurka, eta beste lau ere aurkeztea espero da, egun batzuk lehenago izandako antzeko gertakariengatik.
ONCEk eta Jaurlaritzak LightSound gailua aurkeztu dute, ikusmen-urritasuna duten pertsonek eklipsea 'entzun' ahal izateko
Gailu iraultzailea da, itsuek edo ikusmen-arazoak dituztenek fenomeno astronomikoa esperimentatu dezaten. LightSound du izena, eta eguzki-argiaren intentsitatea denbora errealeko soinu bihurtzen duen aparatua da.
Eklipsea ikusteko planik gabe? Adi ekitaldi historiko honetaz gozatzeko proposamen hauei
Aukera zabala dugu Euskal Herrian: itsasotik, mahasti batetik edo gure gailurretatik nahiz gidatutako behaketa batean teleskopioz, besteak beste, ikusi dezakegu abuztuak 12ko eklipsea.