Erailketak
2024/06/06 - 15:58
Zumaian 91 urteko adinekoa itota hiltzea leporatzen dioten emakumeak errugabea dela berretsi du
Akusatuaren defentsak ñabardura bat egin du bere ondorioetan, eta herri epaimahaiak errudun joko balu gehienez ere zuhurtziagabekeriazko homizidioa leporatu beharko litzaiokeela uste du. Fiskaltzak 22 urteko kartzela zigor eskaerari eutsi dio. Astelehenean hasiko da herri epaimahaia deliberatzen.
2024/06/05 - 18:55
Auzitegiko-medikuek baztertu dute Zumaiako emakumearen heriotza naturala izan zela, eta ito zutela uste dute
Autopsia egin zuten profesionalen ustez, "oso argigarria" da akusatuak gertakarien lekua eta biktimaren aurpegia garbitu izana; izan ere, horrek azalduko luke hildakoaren aurpegian DNArik ez topatzea.
2024/06/04 - 17:45
Begoña Villacisen anaia hil dute tirokatuta, Madrilen
Polizia Nazionalak emakume bat atxilotu du heriotzaren ustezko egile gisa, eta kontu-garbiketa ikertzen ari da hipotesi nagusi gisa.
2024/06/04 - 15:48
Zumaian hildako adineko emakumearen heriotza "oso arraroa" izan zen kasuko ertzainen arabera
Epaiketaren bigarren egunean deklaratu duten ertzainek kontatu dutenez, akusatua eta hildakoaren alaba "lasaiegi" zeuden.
2024/06/03 - 18:17
Zumaian hildako adineko emakumearen seme-alabek errugabe jo dute zaintzailea
Akusatuak esan du ez zuela ezer irabazten emakumearen heriotzarekin. Fiskaltzak 22 urteko espetxe-zigorra eskatzen du. Gertakariak 2020ko azaroaren 21ean jazo ziren. 91 urteko emakumezkoaren familia ez da akusazio partikular gisa aurkeztu auzian.
2024/06/03 - 10:01
Albiste izango dira: Traktoreak mugan, Makina-Erremintaren Biurteko Azoka eta Mexikoko hauteskundeak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/02 - 23:34
Ostiralean Alemanian, Mannheimen hirian, labankatu zuten polizia hil egin da
Ostiralean Mannheimen labanaz eraso zioten 29 urteko agentea hil egin da igande arratsalean, zituen zaurien ondorioz. Erasotzailea jatorri afganiarreko 25 urteko gizon bat da, duela hamar urte iritsi zena Alemaniara, eta erasoaren ondoren atxilotu egin zuten. Tirokatu egin zuten eta larri dago.
2024/05/31 - 11:54
Jorge Bermudez: ''Kasu konplexua da, ez baitago lekukorik, akusatua bera bakarrik''
Zumaiako adineko emakume baten zaintzailearen kontrako epaiketa gaur hasiko da Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. 91 urteko emakumea itotzea egozten diote zaintzaileari. Fiskalak adierazi duenez, auziak dituen "lotura emozionalak baztertu egin behar da".
2024/05/31 - 10:53
Albiste izango dira: Trump, errudun, Tabakorik Gabeko Mundu Eguna, eta Zumaiako epaiketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/31 - 07:00
Zumaiako adineko baten zaintzailearen aurkako epaiketa gaur hasiko da, emakumea itotzea egotzita
Fiskaltzak 22 urteko espetxe-zigorra eskatzen du. Gertakariak 2020ko azaroaren 21ean jazo ziren. 91 urteko hildakoaren familia ez da akusazio partikular gisa aurkeztu auzian.
2024/05/29 - 14:33
Adin txikikoen zentroetan sartu dituzte Getxoko hilketagatik atxilotutako bost adingabeetatik lau
Bost adin txikikoak astelehenean utzi zituzten Bilboko Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi, bi gau komisaldegian igaro ostean. Juan Felipe Garciari arma zuriz eraso egin zioten larunbatean eta Gurutzetako ospitalean hil zen.
2024/05/28 - 21:49
Elkarretaratze isila egin dute Algortako Satistegi plazan, 23 urteko gaztearen hilketa gaitzesteko
Juan Felipe Garcia larunbata gauean sastakatu zuten ustez bost adingabek, eta gerora zendu zen Gurutzetako ospitalean. Udalerriak hunkituta jarraitzen du.
2024/05/28 - 09:54
Albiste izango dira: Palestinaren aitortza, hauteskunde eztabaida ETB1en, eta hilketa Getxon
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/27 - 22:12
Juan Felipe Garcia, 23 urteko gaztea, Algortan sastakatu ondoren hartutako irudiak
Metroaren erabiltzaile batek grabaturiko irudietan ikusten denez, Ertzaintzak berehala atxilotu zituen ustezko bost erasotzaileak. Gainera, bertako zakarrontzi batean ustez hilketan erabilitako labanak aurkitu zituzten.
2024/05/27 - 17:08
Getxoko alkateak sastada hilgarria ''gorrotoa eta arrazakeria sustatzeko aitzakia'' ez izatea eskatu du
Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen bat onartu du, eta, bertan, Algortako auzoan 23 urteko gizonezko bat labankadaz hil izana gaitzetsi ostean, "gorrotoa, xenofobia edo arrazakeria sustatzeko aitzakia" ez izatea eskatu du.
2024/05/27 - 10:43
Suminduta esnatu da Getxo, atzo 23 urteko bizilagun bat labankatuta hil ondoren
Hilketarekin zerikusia dutelakoan atxilotutako bost adin txikikoek polizia-etxean jarraitzen dute, epailearen aurrera noiz eramango zain.
2024/05/27 - 10:01
Albiste izango dira: Hilketa Getxon, Zelenski - Sanchez eta erasoak Rafahn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/26 - 19:31
Getxon hildako gaztearen familia auzitegiko medikuaren txostena amaitu eta gorpua eman zain dago
23 urteko mutila 9 hilabeterekin iritsi zen Getxora, eta izeba eta amonarekin bizi zen ordutik Algortan. Lagun batzuek sastakatu zutela esan zieten atzo biei, erasoa gertatu berritan. Bost adingabe atxilotu dituzte hilketarekin lotuta.
2024/05/23 - 18:48
Gizon bat atxilotu dute Hazparnen, Irunen apirilean izandako hilketaren egilea delakoan
Atxilotua Irungo Epaitegira eraman dute goizean, eta deklarazioa hartu ondoren, epaileak espetxera bidali du. Indarkeria zantzuak zituen hilda aurkitu zuten gizonezkoak.
2024/05/21 - 14:21
Toni Espadas argazkilari kataluniarra hil dute Etiopiako tribu bati buruzko programa bat grabatzen ari zela
Txileko "Socios por el Mundo" telebista saioko kide zen, eta Etiopian Murci tribua grabatzetik bueltan zeudela eraso egin zieten.