Erandio
2024/11/17 - 14:28
Ur Partzuergoak laginak jaso ditu Erandion, Loiun eta Zamudion, eta ura ez edateko gomendioari eutsi dio
Larunbat arratsaldean ura banatzeko sareko hodi bat apurtu ostean, urik ez edateko aholkatu zuten, ez baitzen garbi ateratzen.
2024/11/16 - 20:59
Iturriko urik ez edateko gomendatu dute Erandion, Zamudion eta Loiun, tuberia bat hautsi ostean
Aurreikusi dutenaren arabera, laster konponduko dute matxura, baina oraingoz iturriko urik ez edateko aholkatu diete bizilagunei.
2024/11/13 - 11:03
Trafikoa bere onera etorri da Txorierriko igarobidean, goiz korapilotsuaren ondoren
Trafiko motela izan da N-637 errepidean, baita Arrontegiko zubian eta Artatzako errepidean. Gipuzkoan, bi autok aurrez aurre jo dute GI-636 errepidean, Irun parean, eta bidea erabat itxi behar izan dute, dagoeneko zabaldu badute ere. Pertsona bat zauritu da.
2024/11/12 - 23:21
Etxebizitza Sindikatuak salatu du Erandion etxegabetutako familia iruzur baten biktima dela
Sindikatuak azaldu duenez, enpresa mailegu-emaile batek "7.000 euroko mailegua jasotzeko etxea abal gisa jartzera behartu zuen, eta 60.000 euro baino gehiagoko interesak zituzten abusuzko klausulak ezarri zizkion".
2024/11/12 - 12:32
Bi pertsona atxilotu dituzte Erandioko Astrabudua auzoan etxegabetze baten aurka egindako protestan
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu astearte honetan Astrabudua auzoan, Erandion (Bizkaia), 70 urteko emakume baten eta bilobaren etxegabetzea eragozteko egindako protestan.
2024/10/29 - 17:25
Murueta ontziolak ''Bermeo NM'' kargaontzia uretaratu du
Diesel propultsio elektrikoa eta puntako baterien teknologia uztartuta, isuririk gabeko operazioak egin ditzake, eta sortutako potentzia behar bezala doitu.
2024/10/17 - 22:14
Euri-jasek uholdeak eta ur-putzu handiak eragin dituzte
Irungo Jaizubia inguruan, adibidez, uholdeak izan dira, eta hainbat ibilgailuri eragin diete. Arratsaldeko itsasgorarekin batera, ur-putzuak sortu dira kostaldeko hainbat tokitan.
2024/10/17 - 21:05
Itsasgorak ur-putzu handiak eragin ditu Erandion
18:06ko itsasgorak ur putzu handiak eragin ditu itsasadarraren ondoan, Erandion, baina ez dute zirkulazio arazo handirik sortu.
2024/10/14 - 09:55
Emakume batek sexu erasoa egin diotela salatu du Erandion
Eraso matxista larunbat goizaldean izan zen, Bizkaiko udalerriko diskoteka baten inguruan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, baina oraingoz ez du inor atxilotu.
2024/10/13 - 11:20
Kautelazko neurriekin aske utzi dute Erandion bikotekidea metroko nasatik trenbidera bota zuen gizona
Larunbatean epailearen aurretik igaro ondotik, behin-behinean aske geratu da 21 urteko gizonezkoa. Hala ere, ezingo da biktimarengana gerturatu.
2024/10/12 - 20:38
Gizon bat atxilotu dute bikotekidea metroko nasatik trenbidera botatzeagatik Erandion
Makinistari abisua eman diote, geltokira iritsi aurretik gelditzeko, biktima harrapa ez zezan. Biktima Gurutzetako ospitalera eraman dute, buruan kolpe handia baitzuen.
2024/09/19 - 22:18
Urak gainezka egin du zenbait tokitan, marea bizien ondorioz
Bigarren egunez jarraian, itsasaldeko arriskuagatik ezarritako abisu horia indarrean izan da 20:00etara arte. Atzokoak baino handiagoak izan arren, marea biziek ez dute aparteko arazorik sortu. Hala ere, urak hainbat kale hartu ditu, ur putzu handiak sortuz.
2024/09/18 - 22:04
Itsasgorak irudi ikusgarriak utzi ditu euskal kostaldean
17:41ean izan den itsasgorak ez du aparteko arazorik eragin kostaldeko herrietan, baina asko izan dira fenomeno hori galdu nahi izan ez dutenak.
2024/09/18 - 09:53
Marea biziak tarteko, prebentzio neurriak hartu dituzte Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerrietan
Erandion (Bizkaia) eta Pasaian (Gipuzkoan) hareaz betetako zakuak eta hesiak jarri dituzte itsasadarraren eta itsasoaren inguruetan, itsasgora oso altua izango delakoan.
2024/08/15 - 16:27
Bi langile artatu dituzte Erandioko birziklatze lantegian izandako sutean
Beharginetako bat ospitalera eraman dute, eta bestea bertan artatu. Ke zutabe handia sortu denez, prebentzio neurriak hartzeko aholkatu du Osasun Publikoak goizean; eguerdirako, baina, ez zegoen herritarrentzako arriskurik.
2024/08/15 - 13:16
Suhiltzaileek kontrolatutzat eman dute Erandioko birziklatze-enpresa batean piztutako sutea
Sua Erandioko Asua Berri industrialdean dagoen birziklatze-enpresa batean biltegiratutako txatar-pila batean piztu da. Sua hasi denean ez zegoen langilerik instalazioetan, eta, beraz, ez da kalte pertsonalik izan.
2024/08/09 - 17:54
Eneritz Argintxonaren heriotzagatik Panaman atxilotutako bigarren pertsona espetxera bidali dute
Marissa Caballero hilketa eta feminizidioen fiskalak bertako komunikabideei jakinarazi dienez, Carenero uhartean, Bocas del Toro probintzian, gertatutako krimenaren ikerketak "jarraitu egin behar du biak zigortzea lortzeko".
2024/08/01 - 09:46
Albiste izango dira: Eneritz Argintxonaren heriotzaren ikerketa, Ekialde Hurbila, eta protestak Venezuelan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/29 - 09:43
Albiste izango dira: Alerta laranja beroagatik, Panaman desagertutako bizkaitarra, eta PSC-ERC negoziazioak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/18 - 15:56
Azkoitiak, Donostiak, Legazpik, Irunek eta Ermuak Gobernantzaren Bikaintasunaren ELoGE Zigilua lortu dute
Azkoitiak eta Donostiak lehenengoz eta beraien lehenengo hautagaitzan lortu dute aitortza. Legazpik, bigarrenez eta Irunek eta Ermuak hirugarren aldiz.