Erandio
2023/07/11 - 15:58
Ertzaintzaren sindikatuak negoziazio mahaitik altxatu dira berriro: "Protestei eutsiko diegu"
Bi orduko bilera izan bada ere, aurreko batzarraren emaitza bera izan du. "Negoziazioa ez da hasi ere egin, eta ez dago abiatzeko borondaterik ere", salatu dute sindikatuek. Jaurlaritzak, bien bitartean, elkarrizketarako asmoa berretsi du.
2023/06/24 - 19:16
Gizon bat atxilotu dute, Erandion metalezko barra batekin beste bati eraso egiteagatik
Erasoa goizaldean gertatu da Erandioko dantzaleku bateko aparkalekua. Biktima konorterik gabe geratu da eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute, larri. Erasotzaileari lesio delitua egotzi diote.
2023/05/25 - 16:39
Ertzaintzaren kargak izan dira Erandion, gizon baten etxegabetzea saihestu nahi izan dutenen aurka
Etxebizitza bat hustu du Ertzaintzak Erandion, eta tentsio uneak izan dira etxegabetzea eragoztera joan diren pertsonen eta agenteen artean.
2023/05/10 - 17:56
Berrezarri dute Bilboko metroaren zerbitzua Leioa eta Aiboa geltokien artean
Lamiako geltokiaren inguruan egiten ari diren lanetan gertatu den gas-isuri baten ondorioz trenen joan-etorria geldirik egon da ordu eta erdiz.
2023/05/05 - 19:02
Erandioko Udalak helegitea jarriko du udaltzain bati B2 euskara maila eskatzea errefusatu zuen epaiaren aurka
Horrekin batera, udalak azpimarratu du "herritarrei hizkuntza-eskubideak errespetatuz arreta ematen" jarraituko duela.
2023/05/02 - 13:03
Atzera bota dute Erandion behin-behinean lanean ari zen udaltzain baten euskara eskakizunaren derrigortasuna
Udaltzainak helegitea jarri zion Udalari B2 mailaren derrigortasuna atzera botatzeko helburuarekin. Eskatutakoa lortu ez zuenez, auzitara jotzea erabaki zuen, eta justiziak arrazoia eman dio, 'Berria' egunkariak aurreratu duenez.
2023/04/17 - 23:27
Oroimenaren webguneko bilatzailea desaktibatu dute Tolosan eta Erandion
Bi udalak EAJ-ren agintean daude eta azken egun hauetan jeltzaleek argi utzi dute euren iritzia: gauza bat dela giza eskubideen urraketen biktima izatea eta beste bat espetxe politika bidegabeen biktima izatea.
2023/04/17 - 13:19
Lau pertsona atxilotu dituzte Bizkaian haur pornografia edukitzeagatik eta trukatzeagatik
Atxilotuetako batek 10.000 artxibo pedofilo baino gehiago zituen. Atxilotuak aske daude, epaiketaren zain.
2023/04/14 - 14:32
Oroimen webguneetan aldaketak egiteko eskatu die Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak sei udali
Zehazki, hilabeteko epea eman die Galdakao, Orio, Oiartzun, Hernani, Amasa-Villabona eta Azpeitiko udalei, Gobernuaren Ordezkaritzaren arabera terrorismoaren biktimen eta ETAko kide ohien arteko "parekatzea" ezabatzeko.
2023/04/12 - 22:42
Tolosako eta Erandioko udalek biktimen bilatzaileak desaktibatzeko eskatu diote Aranzadiri
Erandioko (Bizkaia) eta Tolosako (Gipuzkoa) udalek -EAJ dago agintean bietan- oroimen webguneetako bilatzailea desaktibatzea eskatu diote Aranzadi zientzia elkarteari, biktimen zerrendetan ETAko kideak agertzea ahalbidetzen duten irizpideak zuzendu arte.
2023/04/12 - 22:27
Tolosako eta Erandioko udalek biktimen bilatzaileak desaktibatzeko eskatu diote Aranzadiri
EAJk (alderdi hori dago agintean herri horietan) adierazi duenez, "gauza bat da giza eskubideen urraketen biktima izatea eta beste bat espetxe politika bidegabeena izatea".
2023/03/30 - 23:20
Barakaldo eta Erandio arteko zubi mugikorra “All Iron Zubia” deituko da
Izenak gogora ekartzen ditu XIX. mendearen bigarren erdiko industria enpresak. Zubiak 1855ean Barakaldon lehen instalazio siderurgikoak izan zuen lekua hartuko du.
2023/01/25 - 13:03
Zeintzuk dira berotze globalaren eraginak murrizteko gakoak?
Elisa Sainz de Murieta BC3ko ikerlariak azaldu digunez, energia eta garraio arloko isuriak txikitu behar ditugu, eta udalerriek eraginak murrizteko planak diseinatu behar dituzte. Zarautz eta Bilbo Handia daude zaurgarrienen artean.
2023/01/14 - 14:45
Bederatzi autobus erre dira Erandion izandako sute batean
05:10 aldera piztu da sua Altzaga inguruan, Autobuses Pastorrek erabiltzen duen aparkaleku batean.
2023/01/14 - 10:58
Bederatzi autobus erre dira aparkaleku batean piztutako sute batean, Erandion
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, sua 05:10 aldera piztu da Altzaga inguruan, Autobuses Pastorren aparkalekuan (@ikersalgadoser1-ek grabatutako bideoa).
2022/12/29 - 21:41
40 urte bete dira Erandio, Loiu, Derio, Sondika eta Zamudio Bilbotik desanexionatu zirenetik
Txorierriko herriak frankismo garaian batu ziren Bilbora, bizilagunen borondatearen aurka. Bilbok 40.000 biztanle galdu zituen, eta udalerriak azkar garatu eta eboluzionatu ziren desanexionatu ondoren.
2022/12/09 - 12:47
12 kalamu plantazio desegin dituzte Bizkaian, eta pertsona bat atxilotu
Desegindako laboreak Zornotza, Berriatua, Erandio, Ibarrangelu, Ispaster, Mendata, Munitibar eta Ondarroako landa eremu isolatuetan zeuden.
2022/11/18 - 17:07
Arratsalde zaila Bizkaiko errepideetan, ia aldi berean gertatu diren zenbait istripurengatik
Ibilgailu bat irauli egin da A-8an, Muskizen, eta une batez errepidea itxi behar izan dute Bilboko noranzkoan. Erandion, Artatzan, bi ibilgailuren arteko bigarren istripu batek ere arazoak eragin ditu. Bi kasuetan zirkulazioak normaltasuna berreskuratu du jadanik.
2022/11/11 - 22:16
Murueta ontziolak Mundaka NM kargaontzi diesel-elektrikoa uretaratu du
Muruetako ontziolak Mundaka NM kargaontzia uretaratu du ostiralean, Erandion (Bizkaia), propultsio diesel-elektrikoa duena, berritasuna mota eta tamaina horretako ontzietarako.
2022/11/11 - 19:15
Hiru orduz izan dira auto ilarak Bizkaiko errepideetan, lau istripurengatik
Guztira, dozena bat auto izan dira tartean, eta ez da inor zauritu. Ilarak, 18:00etarako amaituta zeuden.