Erizaintza
2022/05/12 - 13:28
Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoaren azterketak Gasteizko EHUko Ikasgelategian eta BECen izango dira
Eskaintzaren lehen fasearen frogak zein ordutan izango diren zehaztu du Osakidetzak. 1.061 lanpostu gorde dira lehen fase horretarako.
2022/05/10 - 18:11
Osakidetzak 318 milioi euro bideratuko ditu 27.000 langileren plusak ordaintzeko
Gobernu Kontseiluak akordioari oniritzia eman dio, eta dirua urtea bukatu baino lehen ordainduko dela zehaztu du.
2022/04/29 - 13:47
Osasun Sailak ez ditu Bidasoko Ospitaleko ebakuntza gelak itxiko lanek dirauten artean
Kirurgia sailean lanak egin bitartean, 18 bat hilabetez, gelak zarratu eta ebakuntzak Onkologikoan egitea zen Osakidetzaren lehen asmoa. Ospitaleko langileak eta eskualdeko bizilagunak itxieraren aurka agertu dira.
2022/04/12 - 16:09
Gurutzetako Ospitaleko psikiatria unitatean bertan behera geratu dira ospitaleratze berriak covid-19agatik
Agerraldi bat identifikatu dute Barakaldoko ospitalean. Lau gaixo kutsatu dira, eta ospitaleratze berrientzat itxita egongo da arloan, gutxienez ostiralera arte.
2022/04/07 - 21:55
Gotzone Sagarduik dimisioa "berehala" ematea eskatu dute lau ospitaleko profesionalek
Zentroetako oinarrizko zerbitzuek pairatuko edo dagoeneko sufritutako murrizketak eta deuseztapena salatu dituzte agerraldian, "Bizirik. No al desmantelamiento" lelopean.
2022/03/28 - 17:54
Zer egin behar dut sintomak baldin baditut?
Indarrean sartu da covid-19aren aurrean zaintza eta kontrol estrategia berria. Berritasun nagusiak dira zaintza eta jarraipena are gehiago zentratuko dela kolektibo ahuleko pertsonengan eta horiekin harreman zuzena duten pertsonengan.
2022/03/22 - 20:14
Asintomatikoek eta koronabirus kasu arinek ez dute berrogeialdirik egin beharko
Astelehenetik, arrisku handiko pertsonek eta kasu larriek baino ez dute egin beharko koarentena.
2022/03/18 - 21:26
Haurdunaldi subrogatuari esker jaiotako haurrak, Kieveko soto batean harrapatuta
Erizain batzuek klinika bat inprobisatu dute Kiev inguruko soto batean, haurdunaldi subrogatuaren ondorioz jaiotako 21 haur zaintzeko. Etorkizuneko familiak ezin dira biltzera joan gerraren ondorioz, eta haien ama biologikoek herrialdetik ihes egin dute.
2022/03/11 - 15:05
Gaur bi urte Munduko Osasun Erakundeak covid-19 gaixotasuna pandemiatzat jo zuen
2020ko martxoaren 11an munduan 118.000 kasu zeuden atzemanda eta 4.291 pertsona hil zituen SARS-COV 2 koronabirusak. Azken datuen arabera, ia 500 milioi lagun kutsatu dira eta sei milioi hil dira gaixotasun honengatik.
2022/03/09 - 14:29
Osakidetzaren lan eskaintzako lehen azterketak ekainaren 18-19an eta uztailaren 2-3an izango dira
Guztira, 1.610 lanpostu opatuko dituzte lehen fase batean. Probak, hurrenez hurren, Gasteizko EHUren Ikastegian eta Barakaldoko BECen egingo dituzte.
2022/02/28 - 17:08
38.654 pertsona, horietako % 83 emakumeak, Osakidetzaren lan eskaintza publikora aurkeztuko dira
Hautaprobak udaberri amaieran edo uda hasieran egingo dituzte. Iragan ostegunean izena emateko epea amaitu zen. Bigarren faseko oinarriak ixten ari dira, eta azterketak urte bukaeran egitea espero dute.
2022/02/28 - 15:20
Pandemiak bi urtean utzitako datuak EAEn, grafikoetan
2020ko otsailaren 28an lehenengo koronabirus kasua zenbatu zenetik, 651.000tik gora izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan. 6.000 pertsona baino gehiago hil dira covid-19arekin.
2022/02/15 - 01:35
Murrizketa guztiak bertan behera geratu dira Nafarroan
Covid-19ari aurre egiteko murrizketa guztiak gauerdian indargabetu dituzte. Neurri murriztaileak abenduaren 19an ezarri zituzten, besteak beste, ostalaritza 01:00etatik 06:00etara ixteko agindua eta zutik kontsumitzeko debekua.
2022/02/08 - 14:12
Nafarroako Gobernuak altxatu egingo ditu covid-19aren aurka indarrean dituen neurri murriztaileak
Bihar argituko du Foru Gobernuak neurri gehienak ala guztiak ezabatuko dituen .Une honetan 192 covid gaixo daude ospitaleratuta Nafarroan, Seigarren olatuak goia jo zuenenean baino 100 gutxiago.
2022/02/06 - 21:05
4728 hautagai, 424 erizain postutarako Nafarroan
Elkarretaratzea egin dute azterketa baino lehen, gaizki tratatuak sentitzen direla salatzeko. Pandemiako bi urteetan, txandak bikoiztu, bajan ziren lankideak ordezkatu... lanean etengabe aritu ondotik, ikasteko betarik gabe iritsi direla salatu dute.
2022/02/02 - 13:05
25 gela itxi dituzte Euskadin covid kasuengatik
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak "lehenbailehen" eta "ahal den neurrian" eskolaz kanpoko jardueretan pandemiaren aurka indarrean dauden prebentzio-neurriak "malgutzeko" asmoa agertu du.
2022/01/29 - 15:28
Urduritasuna MIR azterketaren atarian
EHUko Leioako kanpusean 779 ikasle aurkeztuko dira BAME-MIR azterketara, eskaintzen diren ia 492 lanpostuetako bat lortzen saiatzeko. Besteak beste, lehen arretako medikuntzara bideratutako 122 plaza eskaintzen dituzte. Jokin eta Paularekin izan gara, azterketa egingo duten bi ikaslerekin.
2022/01/28 - 19:48
Sagarduik defendatu egin du covid pasaportea luzatzea, transmisioa "muturrekoa" delako
Osasun sailburuak gogorarazi du txertaketa "sustatzeko" neurria dela ziurtagiria.
2022/01/27 - 13:29
Pandemiaren bilakaera bide onetik badoa, otsailean Lehen Arretan normaltasunez lanean hastea aurreikusten dute
Hala, abendu hasieran bertan behera geratu ziren premiazkoak ez ziren hitzorduak, tartean, gaitz kronikoak dituztenen jarraipen kontsultak, berreskuratzea espero du Susana Martin Osakidetzako Lehen Arretako zuzendariak.
2022/01/26 - 13:43
38 ikasgela daude itxita Euskadin koronabirusagatik
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, kutsatuen kopuruaz gain, herri horretako egoera epidemiologikoa kontuan hartu behar da ikasgela bat itxi edo ez erabakitzeko orduan.