Osakidetzaren lan eskaintzako lehen azterketak ekainaren 18-19an eta uztailaren 2-3an izango dira
2018-2019ko Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) lehen azterketak ekainaren 18 eta 19an eta uztailaren 2 eta 3an izango dira Gasteizko EHUren Ikastegian eta Barakaldoko BECen, hurrenez hurren. Lehen probak Lehen Arretako profesionalentzat (familia-medikuak, pediatrak, emaginak...) eta Erizaintzako hainbat espezialitateentzat (lan osasunekoa edo osasun mentalekoa) izango dira; uztaila hasierakoak, aldiz, Administrazio, Erizaintza, Fisioterapia edota gizarte langileei zuzenduta egongo dira.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eman du daten berri, ohar bidez, mahai sektorialaren bileraren ondotik. Sindikatuen gehiengoak ez du batzarrean parte hartu.
Osakidetzak iragarritako eskaintza publikoak 3.535 lanpostu eskaini zituen, bi fasetan banatuta. Lehen fase honetarako 1.610 plaza gorde dira, eta 38.654 pertsonak eman dute izena.
Sindikatu gehienak mahaiaren bilerara joan ez izana deitoratu du Gotzone Sagardui buru duen Sailak, Osakidetzako langileriarentzat "gai garrantzitsuak" aztertu dituztela gogorarazita, hala nola, Lanbide Garapenari buruzko aurreakordioa zehaztea edo LEPa. "Erabakiak hartzeko prozesua luzatzen ari da", erantsi du Sailak.
Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, bestalde, Osakidetzari leporatu diote negoziazio kolektiboa foro "huts eta baliogabe" batera eraman nahi izatea, mahai sektorialari zeharkako aipamena eginez. Halaber, egotzi diote negoziatzeko borondaterik ez izatea, asteazken honetan "kale egin" duelako sindikatuek Lan Harremanen Kontseiluan deitutako bilerara.
Ohar bateratu batean, kritikatu dute Osakidetzak gaur deitutako mahai sektoriala (sindikatuak ez dira azaldu) "informazioa emateko soilik" antolatu dutela. "Gai-zerrenda inposatzen dute gure aldarrikapenak kontuan izan gabe, telematikoki egiten dute batzarra osasun egoerak horrelakorik eskatzen ez badu ere, eta ez dute dagokien dokumentazioa bidaltzen", salatu dute.
Agertoki horren aurrean, alegia, "gizarteari eta langileei egindako mespretxuari erantzunez", sindikatuek egoera birbideratzeko eta zerotik hasten den "mahai" bat antolatzeko saiakera egin dute Lan Harremanen Kontseiluan, baina Osakidetzak ez du parte hartu nahi izan. "Are gehiago, ez dio atzo bidalitako gonbiteari erantzunik eman. Hortxe erakusten dute negoziaziorako duten asmoa", esan dute.
Deitutako profesionalak
· Ekainaren 18a eta 19a: familia-medikua, pediatriako medikua, emagina, logopediako diplomatua, anatomia patologikoko teknikaria, optika eta optometriako diplomatua, dietetikako teknikaria, lan-osasuneko erizaina, osasun mentaleko erizaina, erradioterapiako teknikaria, osasun-dokumentazioko teknikaria, terapeuta okupazionala, audioprotesiko teknikaria
· Uztailaren 2a eta 3a: administraria, fisioterapeuta, erizaina, erradiodiagnostikoko teknikari espezialista, laborategiko teknikaria, gizarte-langilea
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.