Erlijioa
2018/10/05 - 20:57
Gurasoek esan dute beren semeak sexu-abusuak eta eskola jazarpena pairatu zituela
Aitak epailearen aurrean azaldu duenez, biktimak ikaskideen irainak eta mehatxuak jasan zituen, eta urteak behar izan zituen jasandako sexu-gehiegikeriak kontatu ahal izateko.
2018/10/05 - 19:26
Gazteluetako ustezko abusuen epaiketan biktimaren gurasoek deklaratu dute
Biktimaren gurasoek semearen egoera latza eta suizidio saiakera deskribatu dituzte epaiketan. Gaztelueta ikastetxera jo zutenean babesik izan ez zutela esplikatu dute gurasoek.
2018/10/02 - 12:48
Frantziako Polizia elkarte islamiar bat arakatzen ari da Dunkerquetik hurbil
200 agente inguru ari dira goizetik elkarteko egoitza eta elkarteko arduradunen etxeak miatzen, "terrorismoa saihesteko operazio bat" abiatuta.
2018/09/26 - 15:01
Alemaniako Elizak barkamena eskatu du sexu abusuen kasuak 'ukatzeagatik'
Alemaniako gotzainen biltzarrak aurkeztutako txostenaren arabera, 1946 eta 2014 urteen artean, adin txikiko eta gazteei eginiko ia 3.700 abusu kasu zenbatu dituzte.
2018/09/21 - 12:57
Ate irekien eguna, Donostiako mormoien elizan
Kapera berria ospitaleen inguruan dago. Ate irekien egunak ostegun honetan hasi ziren, eta larunbatean amaituko dira.
2018/09/18 - 15:56
Hondarribiko apaizak herria uztea erabaki du alardeko tentsioaren ostean
Dagoeneko eskatu dio lekualdaketa Jose Ignacio Munilla gotzainari, eta orain epeak zehaztea baino ez da falta.
2018/09/16 - 20:14
Frantzia galdeketak egiten ari da islamismoa nola egokitu erabakitzeko
Testuinguru honetan, gobernuak txosten bat eskatu du, eta honen ondorioek diote islam erradikala ikaragarri zabaldu dela sare sozialen bitartez.
2018/09/11 - 13:34
Hondarribiko erretoreak bakea eta elkarbizitza aldarrikatu ditu alardean
Victoriano Etxabe parrokoak salatu duenez, larunbateko mezaren amaieran alarde parekidearen kontrakoa den emakume bat aldarera igo zen, hitza hartzeko asmoz.
2018/09/10 - 20:48
Elizak erregistratutako ondasun publikoak bueltatzea eskatuko du Espainiako Gobernuak
Antonio Hurtado diputatu sozialistaren hitzetan, “Elizak immatrikulatutako 40.000 bat ondasunez hitz egiten ari gara, erakundeak berak emandako datuen arabera”.
2018/08/28 - 13:43
Aita santuak haur homosexualak dituzten gurasoei: 'Saiatu psikiatriarekin'
Irlandatik Vatikanora bueltako bidaian kazetariekin izan duen solasaldian azpimarratu duenez, haurtzaroan hainbat gauza egin daitezke.
2018/08/25 - 15:46
Elizak abusuen 'krimen gorrotagarri'en aurrean porrot egin duela esan du Aita Santuak
Frantzisko larunbat honetan iritsi da Dublinera, Familien Munduko Topaketan parte hartzeko. 39 urte pasatu dira herrialdean izan zen azken bisita pontifikaletik.
2018/08/22 - 16:15
Elizaren ondasunen argitaratzea 'legalki' egiteko eskatu du Munillak
Donostiako gotzainak adierazi du ez dutela 'inolako arazorik' Elizaren ondasunen zerrendaren publikatzearekin, prozesua 'legalki' egiten bada eta gainontzeko instituzioekin tratamentu bera badago.
2018/08/22 - 11:40
Espainiako Gobernuak Elizak immatrikulatutako ondasunen zerrenda argitaratuko du
Elizak hainbat ondasun publiko bere izenean jarri zituen Ondasunen Erregistroan. Justizia Ministerioa datuak biltzen ari da, zerrenda hori publiko egiteko asmoz.
2018/08/21 - 22:24
Eliza katolikoak bere izenean jarritako ondasunak argitaratuko dituzte
Espainiako Gobernua prest agertu da eliza katolikoak inmatrikulazioaren bidez bere izenean erregistratu dituen eraikin eta orubeen zerrenda luzea argitaratzeko.
2018/08/21 - 16:30
Mundu osoko musulmanek Sakrifizioaren eguna ospatu dute
Goizeko lehen otoitzarekin hasten den jaia familiarekin egoteko eguna da, eta abereak sakrifikatzen dituzte Jainkoari eskaintzeko.
2018/08/20 - 14:02
Mekara erromesaldia
Bi milioi musulmandarrek hasi dute Mekarako erromesaldia. Irudi ikusgarriak uzten ditu.
2018/08/16 - 16:18
AEBko katolikoak, shock egoeran argitara atera diren pederastia kasuengatik
Pensilvaniako Gorte Gorenak 300 apaizen aurkako txostena argitaratu du. 1.000 adingabe baino gehiagoren aurkako sexu-abusuak egitea leporatu diete, soilik Estatu horretan.
2018/08/10 - 16:30
San Lorentzoko baselizara hurbildu dira mendizale asko Valderejon
1.080 metro altueran dago San Lorentzo baseliza. Abuztuaren 10ean erromeria egiten da, eta asko dira bertara igotzen direnak, bertakoak zein bisitariak.
2018/07/25 - 00:15
Jada Nikaraguako Eliza eta Daniel Ortega ez dira lagunak
Ospakizunean eta Fronte Sandinistaren milaka jarraitzaileren aurrean, Nikaraguako presidentea gogor aritu zen Nikaraguako Gotzainen Biltzarraren aurka.
2018/07/11 - 19:59
Celaak LOMCE aldatuko du, erlijioari eta itunpeko ikastetxeei garrantzia kentzeko
Neurriak adosteko eskatu die Hezkuntza ministroak talde politikoei, baina Espainiako Gobernuak legearen alderik “aztoragarrienak” aldatuko dituela azpimarratu du.