Espainiako Gobernuak Elizak immatrikulatutako ondasunen zerrenda argitaratuko du
Espainiako Gobernuko Justizia Ministerioa Eliza Katolikoak immatrikulatutako ondasunen zerrenda lantzen ari da, legearen baitan publiko egiteko asmoz.
Hala adierazi dio Espainiako Gobernuak Antonio Hurtado PSOEko diputatuari idatziz igorri dion erantzun batean. "Elizak herritarrenak ziren ondasun publiko asko immatrikulatu ditu; zerrenda hori oso garrantzitsua izango da, herritarrek nahiz erakundeek erreklamazioak egin ditzaten", azaldu du Hurtadok.
Jose Maria Aznarren agintaldian, Espainiako Gobernuak 1988ko Hipoteka Legea erreformatu zuen, Elizari tenpluak eta kulturako guneak bere izenean jartzeko eskumena eskainiz. Hurtadoren arabera, lege aldaketa hori erabilera publikoko hainbat ondasun bere egiteko baliatu zuen Elizak, "ondasun horiek Elizarenak zirela frogatu beharrik izan gabe".