Erlijioa
2025/05/07 - 18:33
Kapera Sistinoaren ateak itxi dituzte, eta hasi da Frantzisko aita santuaren ordezkoa aukeratzeko konklabea
Lehen fumata arratsaldean ikusiko da, eta oso litekeena da beltza izatea. Aita santu berria kardinalen bi herenen gehiengo kualifikatuz baino ez da aukeratuko, hau da, 89 boto beharko ditu hautatua izateko.
2025/05/07 - 07:00
Aita santua aukeratuko duten kardinalen erradiografia: Zenbat dira, nondik datoz eta nork izendatu ditu?
252 purpuradunek osatzen dute kardinalen kolegioa, baina 135ek baino ez dute bozkatzeko eskubidea. Gainera, horietatik bik uko egin diote konklabean parte hartzeari, osasun-arazoak direla eta.
2025/05/06 - 18:45
"Gertuko artzaina" izango omen da hurrengo aita santua, kardinalen arabera, konklabearen aurretik
"Presente egon behar duen figura bat, hurbila, zubi eta gidari lanak egiteko gai izango dena, munduko ordenaren krisiak markatutako eta noraezean dabilen gizateria elkartzea errazteko gai izango dena", azaldu du Vatikanoaren bozeramaileak, kardinalen hitzaldietako batzuk laburtuz.
2025/05/03 - 11:57
Vatikanoa Kapera Sistinoa prestatzen ari da
Maiatzaren 7an hasiko da konklabea. Kapera Sistinoan bilduko dira kardinalak, eta Vatikanoa buru-belarri dabil azken lanak egiten.
2025/04/27 - 13:04
Frantzisko aita santuaren hilobia ireki dute, Erromako erromesen jomuga bihurtuta
Ehunka herritar zain zeuden lehen ordutik Santa Maria Nagusia basilikara sartzeko. Bertan ehorztea eskatu zuen Frantziskok berak, besteak beste, tenplu horretan dagoelako aita santuak asko maite zuen Ama Birjinetako bat, Salus Populi Romani.
2025/04/27 - 11:06
Frantzisko aita santuaren hilobia: haren izen pontifikala latinez idatzita duen marmolezko hilarri bat
Italia iparraldeko Liguriako marmola erabili dute, aita santuaren arbasoen jaioterria delako, eta bularrean eramaten zuen gurutzearen erreprodukzio handi bat eskegi dute horman, zilarrezkoa eta Artzain Onaren irudiarekin.
2025/04/26 - 21:36
Frantzisko Santa Maria Nagusiaren basilikan dago jada, betiko atseden hartuko duen tokian
Irekia eta jendetsua izan den hileta-elizkizuna ez bezala, ehorzketa pribatua izan da; erlijiosoak, familiakoak eta ingurukoenak baino ez dira izan bertan. Larunbat honetatik aurrera bederatzi eguneko doluaren ondoren, konklabea deitu ahal izango da, maiatzaren 5etik 10era bitartean hasiko dena.
2025/04/26 - 15:31
Frantzisko aita santuaren hilotza Santa Maria Nagusiaren Basilikara iritsi da
San Petri plazan izandako hileta-elizkizun jendetsuaren ostean, sei kilometroko ibilbidea egin dute, Santa Maria Nagusiaren Basilikaraino, eta han ehortziko dute, ekitaldi intimo batean, aita santuaren gorpua.
2025/04/26 - 14:16
Frantzisko agurtu dute Erroman, ''bihotza denentzat zabalik izan zuen aita santua''
Aita santuak bere bizitzan zehar egindako "bakearen aldarrikapen nekaezina" azpimarratu dute larunbat honetan izandako hileta-elizkizunaren homilian. Mezaren ostean, Santa Maria Nagusiaren basilikara eraman dute gorpua.
2025/04/25 - 21:28
Frantziskoren hil-kapera itxi dute, hiru egunetan 250.000 pertsona inguru hilkutxaren aurretik igaro ostean
Italiako agintarien aurreikuspenen arabera, 200.000 pertsona inguru egongo dira San Petri plazako hileta-elizkizunetan, baita 130 estatu ordezkaritza ere. Larunbateko hiletaren ondoren, Frantziskoren gorpua Erroma osoa zeharkatuko duen segizio batek eramango du Andre Maria Nagusiaren basilikara.
2025/04/23 - 14:54
20.000 fededun baino gehiago igaro dira aita santuaren hilkutxaren aurretik bere lehen egunean basilikan
Beilatokia San Petriren basilikan paratu dute, eta ostiraleko 19:00ak arte egongo da zabalik. Hileta elizkizuna, berriz, larunbatean izango da, eta munduko dozenaka buruzagik iragarri dute Erromara bertaratuko direla.
2025/04/20 - 18:36
'Urbi et Orbi' bedeinkapena emateko berragertu da Frantzisko aita santua
"Urbi et Orbi" bedeinkapena eman die aita santuak Pazko egun honetan meza entzutera bildu diren guztiei. Berak idatzitako homilian, kardinal batek irakurria, Gazarako su etena eskatu du Frantzisko aita santuak, eta berrarmatzearen kontra azaldu da. Aurretik JD Vancekin bildu da Santa Martan.
2025/03/23 - 13:36
Frantzisko aita santuak sendagiria jaso du eta etxean da dagoeneko
Angelusaren orduan, 12:00etan, Erromako Gemelli ospitaleko logelako leihora atera da. 38 egun eman ditu bertan, bronkitis batek eta aldebiko pneumonia batek jota. Igande honetan jaso du sendagiria, eta Santa Martako egoitzara eraman dute.
2025/03/23 - 13:20
Frantzisko aita santuak ospitaletik agurtu ditu fededunak, sendagiria jaso ondoren
88 urteko aita santuari igande honetan eman diote alta, arnasketa arazoak zituelako Erromako Gemelli ospitalean 37 egun eman ostean. Santa Martako egoitzara eraman dute, eta gutxienez bi hilabete beharko ditu guztiz sendatu arte.
2025/03/09 - 14:17
5.000 lagunek egin dute gaur Zangozatik Xabierrerako erromesaldia
Iruñeko artzapezpikuak meza eman du gazteluaren oinetan, eta bertan bildu diren erromesek aita santuaren osasunaren alde ere egin dute otoitz.
2025/03/03 - 20:19
Frantzisko aita santuaren osasun egoerak okerrera egin du berriro
Zehazki, aita santuak arnas gutxiegitasuneko bi estualdi izan ditu, "muki pilaketa handi baten ondorioz". Horiek "bronkoespasmo" krisi bat eragin diote. Horregatik, bi bronkoskopia egin eta "likido ugari" xurgatu diote. Frantziskori aireztapen mekanikoa jarri behar izan diote berriro.
2025/02/28 - 23:50
Frantzisko aita santuaren osasunak "bat-batean" okerrera egin du bronkoespasmo baten ondorioz
Zehazki, aita santuak "okada bat arnastu" du, Vatikanoko iturrien arabera. Aita santuak oxigenoa jasotzen jarraitzen du maskara batekin, eta bere osasun egoera “konplexua” da.
2025/02/28 - 17:46
Iruñeko artzapezpikuak esan du "laster" hasiko direla Elizan sexu-abusuen biktimei kalte-ordaina ematen
Florencio Rosellok aitortza egiteko eta kalte-ordaina emateko prozesu bat iragarri du, hala eskatzen duten biktimei ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko. Elizak 23 abusu kasu zenbatu edo onartu ditu Nafarroan.
2025/02/26 - 22:25
Hileta-elizkizunetan musika erabiltzeagatik ordaindu beharko da Ipar Euskal Herrian
Frantziako Justiziak arrazoia eman dio egile eskubideak kudeatzen dituen Estatuko erakundeari. Ondorioz, 1 eta 5 euro artean ordaindu beharko dira, abesti kopuruaren arabera.
2025/02/26 - 21:03
Frantzisko aita santuaren osasunak "apur bat egin du hobera"
Gainera, asteartean egin zioten toraxeko probak agerian utzi du biriketako hantura bilakaera normala izaten ari dela. Hori bai, aita santuak oxigenoterapiarekin jarraitzen du.