Vatikanoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantzisko aita santuak sendagiria jaso du eta etxean da dagoeneko

Angelusaren orduan, 12:00etan, Erromako Gemelli ospitaleko logelako leihora atera da. 38 egun eman ditu bertan, bronkitis batek eta aldebiko pneumonia batek jota. Igande honetan jaso du sendagiria, eta Santa Martako egoitzara eraman dute.
Iragarkia
20250323121836_papa_
18:00 - 20:00
Frantzisko aita santuak ospitaletik agurtu ditu fededunak, sendagiria jaso ondoren

Angelusaren orduan, 12:00etan puntu-puntuan, eta aurreikusi bezala, Frantzisko aita santua Erromako Gemelli ospitaleko gelako balkoira atera da ospitale aurrean bildu diren ehunka pertsonak agurtzeko. 

38 egun eman ditu bertan ospitaleratuta, baina igandean jaso du sendagiria, "baldintza kliniko egonkorrak" dituelako. 

Fratzisko gurpil-aulkian agertu da, itxura onarekin, irribarretsu, eta fededunek txalo artean eta haren izena oihukatuz hartu dute.

"Eskerrik asko guztioi", esan du ahots nekatuaz, ordubete lehenagotik ospitale atarian bildu den jendetzaren eta mundu erdiko telebista-kameren aurrean. 

"Lore horiekin dagoen emakume hori ikusten dut, bai ondo!", esan du ahul, ospitalean izan den bitartean oxigenoa luzaroan erabili behar izateak eztarriko giharrak ahuldu baitizkio. 

Aita santuak 88 urte ditu, eta otsailaren 14an ospitaleratu zuten, arnasa hartzeko arazoak zituelako. Infekzio polimikrobiologikoak eragindako bronkitisaren ondorioz, pneumonia bilaterala izan zuen.

Artatu duten medikuek larunbatean jakinarazi zutenez, "aita santua alta babestu batean itzuliko da Santa Martara". Agerraldi horretan eman zituzten azalpenen arabera, ez dute intubatu behar izan, baina haren bizitza "arriskuan egon da".

Aita santua Santa Martako (Vatikanoa) egoitzara eraman dute, eta bertan atseden hartzen jarraituko du, gutxienez bi hilabetez.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X