Erlijioa
2022/01/14 - 19:39
Espainiako Elizak abusuak argitu "nahi" ditu, baina batzorde independente bat osatzeari uko egin dio
Juan Jose Omella Gotzainen Biltzarreko kardenal presidenteak beste herrialde batzuen eredua jarraitzea baztertu du. Portugaleko Elizak abusuen ikerketa batzorde independente baten esku utzi du.
2021/12/26 - 15:55
Kristautasuna, islama eta judaismoa batuko dituen tenplua eraikitzen ari dira Berlinen
Berlinen ekimen berritzaile baten lehen harria jarri dute: munduko hiru erlijio monoteista nagusiak, kristautasuna, judaismoa eta islama batuko dituen otoitz tenplu bat. Erlijioen arteko elkarrizketa eta bizikidetza sustatzea helburu duen proiektu berritzailea da, eta sortzaileekin hitz egin dugu.
2021/12/07 - 17:51
Jose Ignacio Munillak Donostia utziko du, Orihuelako elizbarrutia bere gain hartzeko
Frantzisko aita santuak izendatu du gotzaina, eta datorren otsailaren 12an izango den ekitaldi batean jabetuko da karguaz.
2021/11/17 - 13:13
Gorroto-delitu arrazisten salaketak % 7 igo dira EAEn 2020ko datuekin alderatuta
Ertzaintzak 219 gorroto-delitu erregistratu ditu urteko lehenengo hamar hilabeteetan; 122 (% 55,7) arrazakeria eta xenofobiarekin lotuta, eta 39 arabiar edo musulmanen kontrako delituak izan dira.
2021/10/11 - 17:15
Toledoko katedralean C. Tanganak grabatu duen bideoklipa ez dute begi onez ikusi eliztarrek
C. Tangana eta Nathy Peluso abeslariek Toledoko katedralean grabatutako bideoklipak hautsak harrotu ditu eliztarren artean. Eliza barruan grabatutako dantzak, "probokatzaileak" izaki, bekatutzat jo dituzte eliztarrek eta bekatu horiek garbitzeko errezoak ari dira egiten.
2021/09/13 - 22:44
Adingabe talde batek hezur pila aurkitu du itxita dagoen moja-etxe zahar batean, Eibarren
Jolasean sartu ziren eta adingabeek susto itzela hartu zuten. Ama Sortzez Garbiaren komentua abandonatuta dago, mojak orain dela 12 urte joan ziren bertatik. Itxita dago, baina gazteek hesia gainditzen dute.
2021/08/15 - 16:28
Aurten ere, erromesak neurtuta sartu behar izan dira Begoñako basilikara
Egun guztian zehar, 12 meza egingo dituzte Bilboko basilikan, eta bakoitzean 264 lagun baino ezin izango dira sartu. Hala ere, askoz erromes gehiago gerturatu dira tenplura, Ama Birjina agurtu guran. Lehenengo meza goizeko 07:00etan izan da; azkena, 21:00etan.
2021/08/10 - 01:41
Frantzisko aita santuari zuzendutako gutun bat atzeman dute, barruan hiru bala zituena
Gutuna Vatikanoko Poliziak ezagutzen zuen gizon batek bidali zuen Frantziatik.
2021/07/17 - 19:27
Gehienez 60.000 fededun joan ahal izango dira Mekarako erromesaldira, guztiak saudiarabiarrak
Iaz ezinezkoa izan zen pandemiagatik eta aurten ere ez ditugu beste urte batzuetako jendetzak ikusiko. Mugatu egin dute bertara joango den jende kopurua, eta gainera txertoa jarrita izan beharko dute.
2021/07/03 - 16:01
Eliza "pertsona berriengana heltzea" nahi du Joseba Segura Bilboko gotzainak
"Hobeto komunikatzen asmatu behar dugu eta uste sendoarekin maitasuna jarri behar diogu", esan du. "Inori leziorik eman gabe… pribilegioak defendatu nahi ditugula aditzera eman barik", erantsi du.
2021/06/27 - 17:41
Urretxuko Lourdesko Ama elizan gaur eman dute azkeneko meza
Pasiotarrek eraiki zuten duela ia 70 urte, eta, orain, Urretxuko Udalaren esku geratuko da. Iñaki Urkizu, Jesus Mari Iturrioz eta Ruben Beaskoa apaizek azaldu digute eliza honen historia.
2021/06/08 - 22:53
Hauek dira, gaur egun, Euskadin dauden erlijio ezberdinetako gurtzarako zentroak
Eliza katolikoak dira nagusi EAEn. Bigarren ebanjelikoak, Bilbon esaterako 35 daude. Eta hirugarren tokian meskitak daude, Gasteizen 10 dituzte.
2021/06/08 - 16:46
Jaurlaritza erlijio aniztasuna babesteko lege proiektu bat prestatzen ari da
Lege honen arabera, udalek beraien plan urbanistikoetan gurtzarako ekipamenduak eraikitzeko eremuak eduki beharko dituzte. Gainera, erlijio guztietarako irizpide bateratuak erabiliko dira.
2021/06/08 - 11:51
Hauek dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden gurtzarako tokiak
Katolizismoa da alde handiz erlijiorik zabalduena hiru lurraldeetan, islamaren aurretik. Gurtzarako tokiei dagokienez, ostera, eliza katolikoak eta eliza ebanjelikoak dira nagusi.
2021/06/08 - 08:57
Gurtzarako lokalen irekiera arautzeko legea onartuko du Eusko Jaurlaritzak
Halaber, erlijioen arteko kontseilu bat sortzea aurreikusten du legeak. Erakundeetako eta talde erlijioso eta sozialetako ordezkariak izango dira foro horretan.
2021/06/06 - 22:44
Ignaziotar bidea munduan ezagutarazteko gidaliburua egiten ari da idazle eskoziar bat
Euskadi ondo ezagutzen du Murray Stewartek. Guardiatik Manresarainoko zatia egina du. Lagun bereziak ditu: Tati gidaria eta bi asto. Murrayren gidaliburuak bereziak dira.
2021/05/22 - 21:46
Bergarako mojak osasun neurriei jaramonik egin gabe kalera atera dira prozesioan
Pandemiak jarraitzen du, baina badirudi batzuei ahaztu egin zaiela. Maskara gutxirekin eta distantzia sozialik gabe agertu dira.
2021/05/13 - 16:00
Ramadama amaitu da
Mundu osoko milaka musulmanek amaiera eman diote Ramadamari, eta hiru egun irauten duen Id Al-Fitr festari ekin diote. Musulmanentzat bi ospakizun garrantzitsuenetako bat da hori.
2021/05/11 - 20:09
Joseba Segura izendatu dute Bilboko gotzain
Kargua hartzeko ekitaldia uztailaren 3an izango da, Bilboko Santiago Apostolua katedralean.
2021/05/11 - 11:50
Alemaniako tenplu katolikoek bikoteak bedeinkatu dituzte, baita homosexualak ere
Ehun bat tenplu katolikok "elkar maite dutenen bedeinkapena" izeneko eguna ospatu dute eta bikote homosexualak ere bedeinkatu dituzte.