Gurtzarako lokalen irekiera arautzeko legea onartuko du Eusko Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak lege-proiektu bat onartuko du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erlijio aniztasuna bermatzeko eta gurtzarako lokalen irekiera arautzeko.
Erlijioen arteko kontseilu bat sortzea aurreikusten du legeak, erakunde eta talde erlijioso eta sozialetako ordezkariak bilduko dituena.
Horrez gain, udalek lokal erlijiosoak irekitzeko lurzoruak zeintzuk diren zehaztu beharko dute hirigintza planetan.
Bestalde, Ikuspegi Behatokiak eta Arrupe Institutuak erlijio aniztasunari buruzko mapa bat landu dute, Giza Eskubideen Zuzendaritzak hala eskatuta.
Ikerketa horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 1.489.864 katoliko daude, 89.487 musulman eta 29.326 ebanjeliko. Herritarren % 23,9k, berriz, adierazi dute ez direla fededunak.
Halaber, mapak erakusten du hainbat meskita eta tenplu budista daudela, baina sinagoga bat bera ere ez dagoela, adibidez.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik