Eroski
2022/05/26 - 12:16
Rosa Carabelek Agustin Markaideren lekukoa hartu du Eroskiren presidentetzan
Ostegun honetan Barakaldoko BECen egindako Batzar Orokorrean utzi du Eroskiko presidente kargua Agustin Markaidek, 11 urteren ondoren. Erretiroa hartuko du arrasatearrak. Gaurtik, lehen aldiz emakume bat da kooperatibako presidente.
2022/05/04 - 18:39
Eroskik 105 milioi euro irabazi zituen 2021ean, azken 14 urteetako daturik onena
Era berean, Eroski S.Coop kooperatiba nagusiak ia 59 milioiko etekina lortu zuen iaz, 2020. urtea 442 milioiko galerekin itxi ondoren.
2022/03/22 - 14:46
Produkturik ez pilatzeko eskatu die Eusko Jaurlaritzak herritarrei, hornidura ziurtatuta baitago
Banatzaileek produkturik ez dela faltako esan dute, eta horiek pilatzeak salneurriak igotzea eta eskasia ekarriko lituzkeela ohartarazi dute.
2022/03/05 - 16:26
Ekilore-olioaren salmenta mugatzea erabaki dute supermerkatuetan
Orain dela bi urte, alarma egoera baino lehen, komuneko paperarekin bizi izandako zoramena errepika ez dadin, supermerkatuek ezohiko neurria hartu dute: errazionamendua. Arazoa ez omen da hornidurarik eza, kontsumitzailearen portaera baizik.
2021/08/08 - 18:33
Bezeroak irabazi dituzte aurten bidaia agentziek, Interneten euren kabuz erosteko ohitura zutenak bereganatuz
Covidak eragindako ziurgabetasun egoeran, jendeak nahiago du agentzia bidez hartzea bidaiak, badaezpada ere. Segurtasuna irabazten dutela diote bezeroek.
2021/03/29 - 17:39
Eroskik zorrari aurre egingo dio inbertsio-talde txerkiar bat bazkide gisa sartuta
EP Corporate Group inbertsio-holdinga Katalunia eta Balear Uharteetako negozioetan bazkide sartuko da % 50ean eta, gainera, euskal kooperatibaren inbertsio-gaitasuna handituko du.
2020/11/13 - 19:32
Elikagaien 'bilketa handia' azaroaren 20an eta 21ean egingo dute Araban
Saltokietan testigantza hutsezko produktu bilketa izango da. Horrela, zazpi dendatan egingo dute soilik.
2020/10/05 - 14:07
Eroskik bere zein Hobea markako zenbait arrautza lote merkatutik kendu ditu
Hornitzaileak "osasun arazo" bat atzeman duela eta, kontsumitzaileei eskatu die, etxean izanez gero, ez jateko eta dendan itzultzeko.
2020/10/04 - 17:52
Urte hasieratik %9 igo dira supermerkatuetako salmentak
Pandemiak arlo guztietan izan du eragina, baita erosketetan ere. Koronabirusa dela eta, gutxiago ateratzen gara eta eros ohiturak ere aldatu egin dira.
2020/07/15 - 12:13
Eroskik asteazken honetan bozkatuko du 72,2 milioi bideratzea galerak konpentsatzera
Batzarrak 2019an lortutako irabaziak aurreko ekitaldietako emaitza negatiboak konpentsatzeko erabiltzea bozkatuko du.
2020/04/18 - 22:17
Online salmentak izugarri hazi dira supermerkatuetan konfinamenduarekin
Erosketa dendan egin ordez, saskia etxetik betetzea ohitura berri bilakatu da konfinamendu egoeran. Jende gehiago kontratatu behar izan dute eskari guztiak etxeetara banatu ahal izateko.
2020/04/01 - 15:00
Baserritarrei produktuak merkaturatzen laguntzeko zerbitzua abiatu dute EAEn
Tokiko eta sasoiko produktuari irteera eman nahi diote, ohiko merkatuez bestelako banaketa bideak erabiliz.
2020/03/14 - 20:52
EAEn hornidura bermatuta dagoela baieztatu dute elikagai-banatzaileek
Eroski eta Mercadona bezalako enpresa banatzaile handiek lasaitasunerako deia egin dute, esanez lanean dabiltzala dendatan elikagaien hornidura bermatzeko.
2019/05/23 - 21:07
Eroskik ia bi milioi euroko irabazi garbia izan zuen 2018an
Eroskiko presidenteak azaldu duenez, iaz 5.393 milioi euroko fakturazioa izan zuen Eroskik, 2017an baino % 2 gutxiago. Hala ere, mozkinekin segitzen du.
2019/03/12 - 21:47
50 urte dira hamar bat kooperatibak Eroski sortu zutenetik
Kooperatibak egun 33.000 langile ditu, eta mende erdia ospatzeko gaur lehen ekitaldia egin dute Bilboko Azkuna Zentroan. Gonbidatu ugari egon dira ospakizun ekitaldian.
2019/03/12 - 15:22
1969 urtean zazpi kooperatiba batu eta Eroski sortu zen
Egun, elikagai banatzaile garrantzitsuenetako bat bihurtu da Eroski. 33.000 langile inguru ditu kooperatibak.
2019/03/06 - 22:19
Eroskik bere zorra finantzatzeko akordioa lortu du
Santander, BBVA, Caixabank, Sabadell eta Bankia bankuak dira bost hartzekodun nagusiak. Zorra bi tartetan egituratuko dute.
2019/03/06 - 16:33
1.500 milioi euroko zorra birnegoziatzeko akordioa lor lezake aurki Eroskik
Banketxeekin akordio batera iritsiko dela uste du Eroskik. Hala balitz, 300 milioi gutxiago ordaindu beharko lituzke, eta bost urteko epea izango luke gainerako zorra kitatzeko.
2018/11/24 - 14:58
Gabonetarako arraina, haragia eta itsaskiak erosten hasi da jende asko
Orain ez dago jende pilaketarik, eta saltoki handiak egiten ari diren eskaintzak erabat erakargarriak dira egun hauetan.
2018/05/25 - 11:52
Eroski Taldeak 33,2 milioi euroko irabaziak izan zituen iaz
2016ko emaitzak 56 milioi euroan hobetu ditu, orduan 22 milioi euroko galerak izan baitzituen. Gainera, bere finantza zorra 167 milioi euroan murriztu du.