Errefuxiatuak
2022/03/06 - 13:34
ARGAZKIAK | Errefuxiatu oldea Europan
1,5 milioi errefuxiatu ukrainar baino gehiagok alde egin behar izan dute inguruko herrialdeetara Errusiaren inbasioa hasi zenetik, II. Mundu Gerratik Europan izan den exodorik azkarrena izan dela dio ACNURrek. Polonia, Errumania, Moldavia, Alemania eta Errusia bera dira harrera-herrialde nagusiak.
2022/03/05 - 22:08
Iritsi dira lehenengo errefuxiatu ukrainarrak Tolosa eta Oñatiko harrera zentroetara
Gerratik ihesi heldulekurik gabe iritsitakoak jasotzen hasi dira aterpetxeetan, oraingoz, 17.
2022/03/05 - 21:59
Ukrainatik irtetea ez da berdina denentzat, diskriminazioa bizi izan dutela salatu dute atzerritarrek
Atzerritarrak ere badaude iheslarien artean, eta muga pasatzerakoan baldintza gehiago eskatzen dizkiete.
2022/03/05 - 16:47
Bilborako bidean da Olga, 'Txernobilgo haurra' izandakoa, txikitako harrera familiarekin elkartzeko
Bi semerekin irten zen Ukraniatik Olga, bonbardaketek bere etxea suntsitu aurretik. Boluntario poloniar batek eraman zituen Frantziara eta Lander Alberdi eta familia, kotxea hartu eta Frantziara abiatu ziren, euren bila.
2022/03/05 - 12:43
EAEko 700 familia inguru prest agertu dira Ukrainako errefuxiatuak hartzeko
Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak ohartarazi duenez, "II Mundu Gerratik aurrekaririk ez duen krisi humanitarioa bizitzen ari gara".
2022/03/04 - 19:40
Euskadik errefuxiatu ukrainarrentzako hiru arreta gune martxan jarriko ditu asteburu honetan
Era berean, 945 222 222 arreta telefonoa martxan jarri dute dagoeneko. Zerbitzua 09:00etatik 22:00etara eskainiko du.
2022/03/04 - 15:58
1992ko abenduan 145 errefuxiatu bosniar heldu ziren Euskadira eta gehienak bertan geratu dira
Ukrainako errefuxiatuen exodoak duela 30 urte Europako bihotzean gertatu zena ekarri digu gogora. Oso antzeko irudiak dira. Emakumeak eta umeak erbestera, negarrez, ezinaren ezinez, euren gizon eta senideak agurtuta.
2022/03/04 - 15:36
Milaka ukrainar tren eta autobusen zain, Europako beste herrialde batzuetara joateko
Acnur erakundearen arabera 1,2 milioi lagun atera dira Ukrainatik gerra hasi zenetik, eta 650.000 Poloniara iritsi dira. Egunero milaka pertsona iristen dira Przemylseko geltoki nagusira. Bertan Europako elkartasunaren ateak irekitzen zaizkie, kezkaz beteriko etorkizunaren ateak.
2022/03/04 - 11:09
Leire Lasa: ''Errefuxiatuek zuhurtziarekin eta itxaropenarekin hartu dute korridore humanitarioaren albistea''
Leire Lasak Przemysleko (Polonia) tren geltokira iristen diren errefuxiatuekin hitz egiteko aukera izan du. Askok oso gertu ikusi dituzte errusiarrek botatako bonbak eta oso kezkatuta daude.
2022/03/04 - 10:17
''Gerratik ihesi doazen pertsonentzat baliabide erresidentzialak behar dira''
Xabier Legarreta eta Eduardo Santos Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko migrazio arduradunek argitu dutenez, gerratik ihesi doazen pertsonentzat baliabide erresidentzialak behar dira, eta laguntza eskatu diete errefuxiatuei etxea eskaini ahal dieten herritarrei.
2022/03/04 - 10:17
Izaskun Bilbao Ukrainari armak bidaltzearen alde agertu da: "Gure laguntza behar dute"
EAJko europarlamentariak Europar Batasunak defentsa politika bateratua izatea nahi du: "Ez da gerrak egiteko, bakea defendatzeko baizik".
2022/03/04 - 10:10
Dozenaka errefuxiatu ukrainar heldu dira jada Hego Euskal Herrira, tantaka eta euren kabuz
Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko migrazio arduradunek argitu dutenez, gerratik ihesi doazen pertsonentzat baliabide erresidentzialak behar dira, eta laguntza eskatu diete errefuxiatuei etxea eskaini ahal dieten herritarrei.
2022/03/04 - 09:49
M. Mugarza: "Zornotzara bueltan, hiru errefuxiatu eramango ditut, eta beste bizpahiru ere hartuko nituzke"
Mikel Mugarza zornotzarra larunbatean iritsi zen Ukrainaren eta Poloniaren arteko mugara, Ukrainatik ihes egin behar zuten lagun eta senideei laguntzera. Irteterik izan ez zutenez, beste batzuri laguntzen geratu da. Gaur irtengo da Euskal Herrirantz, ahal dela, autoa errefuxiatuz beteta.
2022/03/03 - 22:21
Ukrainarrek gerratik ateratzea lortzen dutenean, hutsetik hasi behar dute, baldintza txarretan
Poloniako mugan borrokatzera doazenak eta gerratik ihesi irten direnak gurutzatzen dira. Autobusez eta boluntarioen kotxeeetan joaten dira mugatik beste herrialdeetara.
2022/03/03 - 20:41
Musika gerra isiltzeko
Gizon bat pianoa jotzen hasi da milaka errefuxiatu ukrainarrek Poloniako muga zeharkatzen duten bitartean.
2022/03/03 - 20:38
Ukrainako gerratik ihesi
Milioi bat pertsonak ihes egin dute Ukrainatik, inbasioaren lehen astean. Polonia, Moldavia, Hungaria edo Errumania bezalako herrialde mugakideetara iritsi dira, batik bat, ukrainar errefuxiatuak.
2022/03/03 - 18:54
Milioi bat pertsonak ihes egin dute Ukrainatik, inbasioaren lehen astean
Polonia, Moldavia, Hungaria edo Errumania bezalako herrialde mugakideetara iritsi dira, batik bat, ukrainar errefuxiatuak.
2022/03/03 - 17:18
Hasi dira ukrainar errefuxiatuak Euskadira heltzen, "banan-banan"
Hasiera bateko arretarako 150 gune egokitu dituzte Ukrainatik iritsitako pertsonentzat. Bestalde, euskal erakundeak lanean dabiltza errefuxiatuei egoitza non eman diezaieketen aztertzen.
2022/03/03 - 15:34
Errefuxiatuak etengabe iristen dira Poloniara, emakumeak eta haurrak gehienak
Azken datuen arabera miliotik gora ukrainiarrek utzi dute euren herrialdea Errusiaren erasoak hasi zirenetik. Azken 75 urteetan izan den errefuxiatu kopururik handiena da.
2022/03/03 - 12:10
Errefuxiatu ukrainarrei babesa emateko tresna martxan jartzea adostu du EBk
Ukrainan bizi ziren errefuxiatu guztientzako, ukrainarrak edo herrialdean bizi diren etorkinak izan, babes automatiko eta berdina proposatu zuen komisarioak, baina Barne ministroek aldaketak sartu dituzte. Horrela, araudiak tratu ezberdina emango die ukrainarrak ez direnei.