Errefuxiatuak
2023/11/19 - 22:02
13.000 gazatar hilda eta 6.000 hondakin artean desagertuta
Zaurituak 30.000 baino gehiago dira, horietatik % 75 haurrak eta emakumeak. Gainera, 200 osasun-langile, erreskate zibileko 22 langile, NBEko 104 langile eta komunikazioko 60 profesional hil dituzte urriaren 7tik.
2023/11/19 - 16:15
Bidasoa ibaian nahiz Mediterraneoan itota hildako eta desagertutako migratzaileak omendu dituzte Irunen
Omenaldian parte hartu duten herritarrek erantzukizuna eskatu diete erakundeei, eta migratzaileak eta errefuxiatuak itota hiltzera zigortzen dituzten "politika egoistak" salatu dituzte.
2023/11/18 - 19:26
Dozenaka hildako eta zauritu Israelek UNRWAren errefuxiatuen eskola bati egindako erasoan
Erasoa Al Yabalia errefuxiatu-esparruan dagoen Al Fajura eskolaren aurkakoa izan da. Hain zuzen ere, Al Yabaliako eremua berehala ebakuatzea eskatu du gaur Israelgo Armadak eta hainbat orduko leihoa eskaini die biztanleei, Zerrendaren iparraldeko eremu hori eta beste bi uzteko.
2023/11/17 - 17:45
Israelek gutxienez 80 palestinar hil ditu, tartean zenbait haur, Nuseirateko errefuxiatu-eremuan
Israelen aire erasoek gutxienez 150 hildako utzi dituzte Zerrenda osoan gaurko egunez. Testuinguru horretan, Josep Borrell Europar Batasuneko Kanpo Politikarako goi-ordezkariak Palestinar Aginte Nazionala Gazara itzultzearen alde egin du.
2023/11/17 - 10:43
26 palestinar iritsi dira Euskadira, Gazatik ihes egin ondoren
Jaurlaritzak hainbat zerbitzu eskainiko dizkiela argitu du gaur goizean Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren idazkari nagusiak. Guztira, 26 palestinar etorri dira EAEra, 13 adingabe eta 13 heldu.
2023/11/03 - 14:25
Hegazkin baten sotoan Loiura iritsi zen polizoia Egiptora deportatu dute
Espainiako Auzitegi Nazionalak baztertu egin du asiloa lortzeko eskatu zuen kautelazko neurria. CEAR Euskadik jakinarazi duenez, arrazoi erlijiosoengatik egin zuen ihes Egiptotik.
2023/10/29 - 12:53
Aita Marik 112 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan egindako bi operaziotan
Denak "onik" daude, baina "neke eta hipotermia zantzuekin". EAEko ontzia Reggio di Calabriara bidean da orain, eta bihar eguerdian iritsiko dela espero da.
2023/10/28 - 23:30
Espainiako Gobernuak asiloa ukatu dio Egiptotik Loiura astelehenean iritsitako polizoiari
25 urteko egiptoarra Kairotik etorritako hegaldi batean atzeman zuten Bilboko Aireportuan, eta atxilotuta dute ordutik. CEAR Euskadik jakinarazi duenez, gizonak arrazoi erlijiosoengatik egin du ihes, bere bizia arriskuan zegoelakoan. Egoera aldatu ezean, astelehenean itzularaziko dute Egiptora.
2023/10/06 - 13:34
EBn sartzeko "legezko bideen" alde dago Brusela, baina migratzaileen "itzultzeetan irmo" jardunda
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak azpimarratu duenez, Europak dituen nazioarteko betebeharrak errespetatuko ditu, baina EB bera izango da, "eta ez mafiak eta trafikatzaileak", erabakiak hartuko dituena.
2023/09/16 - 20:42
Haur jaioberri bat hil da Mediterraneoko zeharkaldian
Bost hilabete inguruko beste haurtxo bat ere hil zen duela egun batzuk, beste erreskate operazio batean, umea uretara erori zenean. Azken astean zehar, milaka izan dira uhartera itsasoz iritsitako pertsonak.
2023/09/16 - 15:57
Pertsona errefuxiatuen etorrera antzeztu dute Getxon, jasaten duten eskubideen urraketa salatzeko
Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak pertsona migratzaileen aldeko ekitaldia egin du larunbat honetan Ereaga hondartzan. Inor ez dela ilegala eta denontzat eskubide berdinak bermatzea aldarrikatu dute.
2023/09/01 - 16:38
Europara iritsi nahi duten emakume askoren bizitza etenda geratzen da Lesboseko errefuxiatu eremuan
Afrikako eta Asiako gosetetik edo jazarpenetik ihes egin nahi duten milaka emakumek Turkiako pasabidea hartzen dute Lesbosera bidean, Europako beste herrialde batzuetara heltzeko esperantzaz. Helburua lortzen dutenak oso gutxi dira, eta gehienen bizitza etenda geratzen da errefuxiatuen eremuetan.
2023/08/31 - 22:51
Errefuxatuen iritsierak ez du etenik Lesbos uhartean
Zaporeak elkarteko Paula Lafougaderekin errefuxatuak iristen diren hondartzetako batean izan da Euskal Telebista. Denak ez dira onik iristen, ordea, duela hiru egun 5 hildako izan ziren, tartean lau ume.
2023/08/19 - 16:56
Zaporeak elkarteak Lesboseko kanpalekuko sukaldea berritzea lortu du errefuxiatuen ugaritzeari erantzuteko
Migrazio krisiak ez du etenik, eta Greziako Lesbos uharteko kanpalekuan argi ikusten dute hori Zaporeak elkarteko kideek ere. Egunean 1.500 otordu ematetik 2.000 baino gehiago eman behar izatera pasatu dira, errefuxiatuen kanpalekua etengabe hazten ari delako.
2023/08/19 - 16:33
Pertsona guztiek edozein udalerritan erroldatzeko eskubidea aldarrikatu du Marea Horiak
Urtero bezala, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak mobilizazioa egin du Plentzia eta Gorlizko hondartzetan. Horietan, arrazoi ezberdinengatik euren herrialdeak utzi eta Europarako bidean milioika lagunek bizi duten errealitate gordina azaleratu nahi izan dute.
2023/08/15 - 16:40
Nilofar Bayat Afganistandik ihesi iritsi zen Euskal Herrira duela bi urte; orain Alemanian dago familiarekin
Nilofar Bayat errefuxiatu afganiarra 2021eko abuztuan iritsi zen Bilbora bere bikotekidearekin, Talibanek Gobernua hartu eta hiru egunera. Azken hilabeteetan zailtasun ekonomikoei aurre egin ezinda egon ostean, Alemaniara joatea erabaki zuten familiarengana.
2023/07/02 - 16:44
10.000 pintxo baino gehiago jarri dituzte salgai Donostian, Zaporeak proiektuaren eskutik
Bertaratuek taberna, jatetxe eta elikadura enpresen pintxo eta produktuak dastatzeko aukera izan dute. Helburua, dirua biltzea, errefuxiatuei laguntza ematen jarraitu ahal izateko.
2023/06/27 - 19:28
Igandean ospatuko da Koxk! festa gastronomiko eta solidarioaren seigarren edizioa
Festaren helburua dirua biltzea izango da, Zaporeak Proiektuak errefuxiatuei laguntzen jarrai dezan.
2023/06/24 - 00:05
Duela urtebete Melillako hesian 37 hildako eta 77 desagertu izan zirela esan dute AIk eta CEARek
Amnistia Internazionalak salatu duenez, Espainiako eta Marokoko agintariek orain arte ez dute ikerketa "eraginkor eta independente" bat egin, aitzitik, "estali" eta "oztopatu" egin dute.

2023/06/22 - 23:25
GKEek salatu dute baliabideak jarri izana itsasoan "bost turista" salbatzeko eta ez "ehunka migratzaile"
Haien esanetan, "kontraesana" da 'Titan' itsaspeko bost turistak salbatzeko halako baliabide pila erabili izana eta, aldiz, Grezian aurreko asteko hondoratzearen ondorioz "ehunka migrante hiltzen utzi izana".