Erregaiak
2023/05/30 - 11:41
Urte arteko KPIa % 3,2ra jaitsi da maiatzean eta azpiko inflazioa % 6,1ean kokatu
2021eko uztailetik izandako tasarik baxuena da. Batez ere erregaien merkatzeak eragin du beherakada, eta maila txikiago batean, elikagaien prezioak hainbeste ez garestitzeak.
2023/05/28 - 11:58
Ia 1.600 lagun atxilotu eta 40 inputatu dituzte Hagan, erregai fosilen aurkako manifestazio batean
Extinction Rebellion taldeak antolatutako bost orduko autobide blokeoaren ondoren, Poliziak intentsitate txikiko ur kanoiekin esku hartu zuen.
2023/04/27 - 12:35
Repsolen mozkinak % 20 murriztu dira lehen hiruhilekoan, erregai gordinaren beherakadaren ondorioz
Enpresak 1.112 milioi euro irabazi ditu urtarrila eta martxoa bitartean, aurreko ekitaldian baino % 20,1 gutxiago.
2023/04/04 - 19:56
Hegoaldeko gasolindegirik merkeenak, Aste Santuko oporretan depositua betetzeko
Ibilgailu pribatuarekin egiten diren joan-etorrietan zertxobait aurrezteko modu on bat merkeagoak diren gasolindegietan erregaia hartzea da, aurreikusitako ibilbidean badaude.
2023/04/01 - 11:31
Garraiolarien erregaiari egindako hobaria 10 zentimotan murriztuko da gaurtik aurrera
Hobari hori datorren ekainera arte egongo da indarrean. Kontsumitzaile ororen erregaiari egindako hobaria, berriz, joan den abenduaren 31n bukatu zen.
2023/03/26 - 17:23
Petronorrek ekoitziko duen erregai sintetikoa merkatuan izango da 2025etik aurrera
Erregai sintetikoak erabiltzen dituzten erregai motorrak 2035etik aurrera ere ekoizteko akordioa oso begi onez ikusten dute sektoreko eragileek. Petronorrek proiektu aintzindaria garatuko du Espainar Estatuan eta Elias Unzueta Petronorreko Berrikuntza arduradunak azalpenak eman dizkio ETBri.
2023/03/26 - 15:05
Egunean 8.000 litro erregai sintetiko ekoizteko lantegi demo bat sortuko du Petronorrek
Erregai mota horren inguruan Alemaniak eta Bruselak lotutako akordioaz mintzatu da Elias Unzueta Petronorreko Berrikuntza arduraduna. Elkarrizketa, osorik, 14:00etan ETB1eko Gaur Egun albistegian.
2023/03/25 - 15:30
2035etik harago erregai sintetikoko ibilgailuak matrikulatu ahalko dira, Alemaniak eskatu bezala
2035erako errekuntza motorren debekuari betoa kentzea adostu dute Bruselak eta Alemaniak. Neurria etenda zegoen, Alemaniako Gobernuak mota horretako erregaiak sartu nahi dituelako akordioan.
2023/03/25 - 12:21
Europar Batasunak eta Alemaniak akordioa lortu dute errekuntza motorren inguruan
Bruselak iragarri duenez, 2035erako errekuntza motorren debekuari betoa kentzea erabaki dute. Neurria etenda zegoen, Alemaniako Gobernuak mota horretako erregaiak sartu nahi dituelako akordioan.
2023/03/23 - 23:07
Zer dira erregai sintetikoak?
Erregai sintetikoak dira petroliotik eratorrita ez dauden erregaiak, eta hidrogenoa eta CO2 erabiliz egiten direnak. Prozesu osoan energia berriztagarria erabiltzen da.
2023/03/23 - 17:04
Aurrera doa Alemaniaren eta EBren arteko akordioa, erregai sintetikoen ibilgailuak 2035etik aurrera saltzeko
Negoziazio horrek nolabaiteko marjina emango lieke erregai sintetikoei, EBk otsailean akordio bat lortu ondoren 2035etik aurrera CO2 isurtzen ez duten ibilgailuak soilik saldu ahal izateko.
2023/03/23 - 15:16
2035etik aurrera erregai sintetikoak erabili ahal izatearen erabakia txalotu du automobil industriak
Erregai sintetikoen oztopo nagusia gaur egun prezioa da. Kotxe bat betetzeko 210 euro behar dira eta ez da lehiakorra. Baina adituek diote teknologia eta ekoizpena garatu ahala, askoz merkeago izango dela.
2023/03/21 - 22:11
Erregai sintetikoak erabiltzen dituzten motorrekin salbuespen bat egitea proposatu dio Bruselak Alemaniari
Proposamen horrek erregai sintetikoz funtzionatzen duten motorrak dituzten ibilgailuen kategoria berri bat sartuko luke araudian, hots, 'e-fuels' izenekoak, eta 2035etik aurrera merkaturatu ahal izango lirateke.
2023/03/10 - 13:23
Auto elektrikorako jauzia ez da "erraza" izango eta "ahalegin handia" eskatuko du, Urkulluren arabera
2035erako errekuntza motorreko auto berrien salmenta debekatu nahi du Europar Batasunak. "Data gainean" dagoela aintzat hartuta, Europako errealitate "heterogeno" guztiak aintzat hartzearen alde egin du lehendakariak.
2023/03/10 - 13:13
Iñigo Urkullu, auto elektrikorako aldaketaz: ''Ez da batere erraza izango eta ahalegin handia eskatuko du''
Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du bat datorrela Frantzia eta Alemania bezalako herrialdeen kezkarekin, Europar Batasunak 2035ean errekuntza-motorra duten autoen salmenta debekatzeko hartutako erabakiaren aurrean.
2023/02/16 - 11:57
Repsolek 4.251 milioi euro irabazi zituen 2022an, aurreko urtean baino % 70 gehiago
2023rako, bere akzioak berriro erosteko programa bat jarriko du martxan petrolio konpainiak, baita 5.000 milioi euroko inbertsio "historikoa" ere.
2023/02/15 - 14:22
Autoen kontzesionarioek diote EBk errekuntza-ibilgailuentzat ezarritako debekua errealitatetik urrun dagoela
Faconautok Euskadin duen ordezkari eta Bizkaiko Kontzesionarioen Elkarteko presidenteak eitb.eus-i adierazi dionez, 2035etik aurrera errekuntza-ibilgailuak saltzeko debekua eta 2050etik aurrera zirkulatzeko debekua herritarrengandik eta errealitatetik oso urrun daude.
2023/02/15 - 10:03
Urte arteko KPIa % 5,6ra igo da EAEn eta % 6,4an mantendu da Nafarroan, urtarrilean
Espainiako Estatuan urtarrilean urte arteko tasa % 5,9koa izan zen, abenduan baino bi hamarren gehiago. Azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontutan hartzen ez dituena, % 7,5eraino igo da urtarrilean.
2023/02/14 - 18:01
2035ean gasolina eta diesel autoen salmenta debekatzea babestu du Europako Parlamentuak
Zehazki, onartutako arau berriak salmenta berriko turismoen emisioak 2030ean % 55 murrizteko helburua ezarri du; furgoneten kasuan, berriz, ezarritako murrizketa % 50ekoa da.
2023/02/10 - 16:07
Errusiak milioi erdi petrolio upel gutxiago ekoitziko ditu egunean
Horrela erantzun dio G7ak, Australiak eta Europar Batasunak Errusiaren petrolio esportazioei jarritako betoari. Errusiaren arabera, merkatu harremanetan "esku hartze" garbia da.