Urte arteko KPIa % 5,6ra igo da EAEn eta % 6,4an mantendu da Nafarroan, urtarrilean
Urte arteko inflazioa bi hamarren igo da urtarrilean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), % 5,6ra, eta % 6,4an mantendu da Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako behin betiko datuen arabera.
Elikagaien eta alkoholdun edarien prezioak, ostera, % 15 egin du gora Euskadin urtarrileko urte arteko tasari dagokionean. Urritik % 15eko langaren gainetik kokatuta dago, baina abendutik urtarrilera hamarren bat jaitsi da. Nafarroari dagokionez, elikagaiak % 15,7 garestitu dira iazko urtarriletik aurtengora, baina bi hamarren jaitsi da abenduko datua aintzat hartuta.
Espainiako Estatuko KPIa % 5,9ra igo da eta elikagaien prezioak % 15,4 garestitu dira urtarrilean
Espainiako Estatuko Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa % 5,9ra igo da urtarrilean iazko hilabete berarekin alderatuta. Abenduan urte arteko % 5,7koa izan zen, urtarrilean baino hamarren bat txikiagoa.
Elikagaien prezioak % 15,4 garestitu dira urtarrilean iazko hilabete berarekin alderatuta, baina abenduan baino hiru hamarren gutxiago, erosketa saskiko hainbat produkturi BEZ zerga murriztu ondoren.
Erregaiak, eta arropa eta oinetakoak izan dira gehien garestitu direnak. Urte arteko KPIaren gorakada erregaien prezioen igoeragatik gertatu da, batez ere. Zehazki, azken hilabetean % 9,5 garestitu dira eta % 11,7, azken urtebetean. Kontua izan behar da Espainiako Gobernuan urte hasieran bertan behera utzi zuela erregaien gaineko deskontua. Jantzi eta oinetakoen prezioak % 3,6 igo dira, ostera, aurtengo beherapenak iazkoak baino apalagoak izan direlako.
Azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontutan hartzen ez dituena, bost hamarren igo da urtarrilean, % 7,5eraino. 1986ko abendutik izan den altuena da, eta puntu eta erdi baino gehiagoko aldea du KPI orokorrarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadi dago lan-absentismoaren tontorrean, % 9,4ko zifrarekin
Nafarroak, berriz, % 7,4ko absentismoa du eta azken bost urteetako daturik altuenera iritsi da. Bi erkidegoek gainditzen dute Espainiar Estatuko batez bestekoa.
Maderas de Llodioko langileak lanera itzuli dira 284 eguneko grebaren ostean
Enpresa batzordea eta Garnica akordio batera iritsi ziren joan den astean, lanera itzuli nahi izan duten kaleratuek itzultzeko aukera izan zezaten.
Renferen aldiriko trenak Hendaiara iritsiko dira urrian eta Frantziako abiadura handikoak Irunera, urtarrilean
Brinkola-Irun lineako trenak Hendaiara iristea ahalbidetuko duen akordioa sinatu berri dute Espainiako Garraio Ministerioak eta SNCF Frantziako tren konpainiak, Parisen. Era berean, TGV konpainiako tren lasterrak Gipuzkoako udalerrira arte helduko dira datorren urtetik aurrera.
Talgok eta Renfek 132 milioiko akordioa sinatu dute eta Avril trenen kontratu polemikoa itxitzat eman dute
Akordioaren arabera, Talgok 200 milioi euro jasoko ditu hiru hilabeteko epean, eta Renferekin zuen zigorra 2032an hasiko da ordaintzen.
Gizarte Segurantzako afiliatuen kopuruak gora egin du Euskadin eta Nafarroan, baina langabeziak ere gora egin du
Gipuzkoak izan du langabeen kopuruan gehikuntzarik handiena, eta Bizkaia da nagusi kotizatzaile berrien esparruan. Arabak, aldiz, balantze negatiboa du bi adierazleetan.
Gaurtik aurrera eskatu ahal izango dute Euskadiko familiek seme-alabengatiko 200 euroko dirulaguntza
Seme-alabak 4 urte izan arte luzatuko da laguntza hori, eta lehen aldiz tutoretza- eta harrera-familiei zabalduko zaie. Guraso bakarreko familien kasuan, gainera, seme-alabak 4 eta 7 urte izan bitartean, hilero 100 euroko laguntza jaso ahal izango dute.
Aldundiek eskumena izango dute beste lurraldeetako ibilgailu gidaridunen zerbitzua ematen duten enpresak zigortzeko
Euskadiko Garraio Agintaritzak protokolo bat adostu du VTC zerbitzuetan ikuskapenak eta zehapenak koordinatzeko.
Uztailaren 7an sartuko da indarrean Tubacexen lan-erregulazioa, langile-batzordearekin akordiorik lortu gabe
Aldi baterako lan-erregulazioak 430 langileri eragingo die. ELA sindikatuak iragarri du helegitea prestatzen hasiko dela, eta LAB egoera aztertzen ari da bere zerbitzu juridikoekin.
Jainagak eta Tubacexek Tubos Reunidos erosteko interesa erakutsi dute
Bilboko enpresariak eta Laudioko konpainiak erosketa prozesuaren lehen izapidea bete dute; eskaintza bat aurkeztu aurretiko interesa agertu dute.
Greba mugagabea deitu dute Bergarako eta Zarauzko IAT zentroetan uztailaren 13tik aurrera
ELA eta LAB sindikatuek lanuztera deitu dute lan-hitzarmena berritzeko negoziazioaren "blokeoa" dela eta.