Erregaiak
2023/02/06 - 15:39
Errusiako dieselaren stocka amaitzen denean beste herrialde batzuei erosi beharko zaie
Estatuan kontsumitzen den erregaiaren hamarretik zortzi diesela da eta diesel horren erdia Errusiari erosi zaio orain arte.
2023/02/05 - 22:16
Datozen asteetan gasolinaren eta, batez ere, dieselaren prezioek gora egitea aurreikusten da
Gaurtik aurrera, Europar Batasunak Errusiari petrolio produktuak erosteari utziko dio, Ukrainako gerraren ondorioz. Horren ondorioz, adituek, datozen asteetan gasolinaren eta, batez ere, dieselaren prezioek gora egitea aurreikusten dute. Baina egoera are konplexuagoa da.
2023/02/05 - 11:40
EBk ez du jada Errusiaren diesela inportatzen
Gerraren aurretik, EBren inportazioen % 40 inguru Errusiatik iristen zen, baina konfiantza dute trantsizio epean egindako lanak fruituak emango dituela eta hornikuntza bermatuta egongo dela.
2023/02/03 - 10:26
Europak betoa ezarri dio errusiar dieselari: Igoko al da erregaiaren prezioa gasolindegietan?
Erregaiena bezalako merkatu aldakor baten ziurgabetasuna datozen hilabeteetan nabarituko da, eitb.eus-ek kontsultatutako adituen arabera.
2023/02/03 - 10:23
Diesela igoaraziko al du Errusiako dieselari ezarritako betoak?
Massimo Cermelli (Deusto Business School) eta Ines Cardenal (Petrolio Produktuen Operadoreen Espainiako Elkartea) elkarrizketatu ditugu erregaien merkatu aldakorrari buruzko zalantzak argitzeko.
2023/01/30 - 15:37
Erregaien prezioak KPIaren igoera eragin du
Urtarrilean 20 zentimoko laguntza bertan behera gelditu da, eta gehiago ordaintzen dugu gasolindegietan. Gaur gasolinaren prezioa iaz baino % 7,63 altuagoa da, eta dieselaren kasuan % 20,23.
2023/01/02 - 15:37
Gasolindegi batzuk deskontuak eskaintzen ari dira, beti ere fideltasuna bermatuz gero
Atzotik erregai litroko 20 zentimoko deskontua ez da unibertsala. Petrolio enpresa batzuk deskontuak eskaintzen ari dira, beti ere fideltasuna bermatuz gero. Martxoa amaitu bitartean 10 zentimoko laguntza eskainiko dute batzuek.
2022/12/29 - 16:13
Gasolindegiak, jo eta su, litroko 20 zentimoko laguntza desagertzear denean
Erabiltzaileen artean kezka sumatzen da, urtarrilean erregaiak garestituko direlakoan.
2022/12/28 - 16:17
Erregaien deskontua izango duten sektoreak pozik daude, baina epe ertaineko zalantzak ez dituzte argitu
Nekazariak, arrantzaleak eta garraiolariak, erregaian 20 zentimoko deskontua izaten jarraituko duten sektoreak, pozik daude.
2022/12/27 - 16:41
Hauek dira Espainiako Gobernuak krisiaren aurka onartutako neurri berriak
Zein neurrik jarraitzen dute berdin? Zeintzuk aldatu dira? Kontsulta itzazu Ministroen Kontseiluak prezioen igoerari aurre egiteko onartutako errege dekretuaren berrikuntzak.
2022/12/27 - 15:45
Erregai litroko 20 zentimoko deskontua urte amaierara arte egongo da indarrean
Gaur, batez beste, 1,59 euro ordaintzen dugu gasolina litroa, eta 1,66 diesela, neurria indarrean sartu zenean baino merkeago.
2022/12/27 - 13:52
Sanchezek BEZa kendu die "premia handiko produktuei", eta erdira jaitsi du olio eta pastarena
Espainiako Gobernuak alokairuen prezioa izoztea ere adostu du kontratuak sei hilabetez berritu behar direnean. Bestalde, erregaiari hobari orokorra kenduko zaio.
2022/12/27 - 11:19
Pedro Sanchezek eta Yolanda Diazek krisiaren aurkako dekretuaren xehetasunak adostu dituzte
2022ko Ministroen Kontseiluaren azken bileraren ostean, Pedro Sanchez bera komunikabideen aurrean agertuko da, krisiaren aurkako hirugarren neurri sortaren laguntzak azaltzeko.
2022/12/27 - 08:10
Zer gertatuko da 2023an gerraren ondorioak arintzeko hartutako neurriekin?
Espainiako Gobernuak krisiaren aurkako hirugarren plana onartuko du gaur, elikagaien prezioen igoera geldiarazteko neurri berriekin eta dagoeneko hartutako beste neurri batzuen luzapenarekin. Zalantza nagusia da erregaiaren hobaria handituko ote duen ibilgailu guztientzat.
2022/12/26 - 21:20
Elikagaiei loturiko neurriak espero dira, beste batzuk desagertzearen truke
Espainiako Gobernuak laguntza neurri gehiago bultzatzea erabaki du egungo egoerari aurre egiteko. Horrela, Ministroen Kontseiluak asteartean onartuko du Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialak arintzeko hirugarren laguntza sorta.
2022/12/16 - 14:33
Espainiako Gobernuak beharrizan handiena duten sektoreei mantendu nahi die erregaien deskontua
Horien artean, Nadia Calvinok garraioaren, nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta arrantzaren sektoreak aipatu ditu. Halaber, urte amaierara arte itxarongo dute erabakia hartzeko.
2022/12/14 - 10:24
KPIa % 6,8ra jaitsi da azaroan, elikagaien prezioak % 15,3 garestitu arren
Azukrea (% 50,2), olioa (% 31,5), esnea (% 30,9) eta arrautzak (% 27,1) dira gehien garestitu diren elikagaiak.
2022/12/08 - 15:31
Abenduaren 31n amaituko da 20 zentimoko dirulaguntza, eta Espainiako Gobernuak ez du argitu luzatuko duen
Espainiako Gobernuak ez du oraindik erabakia iragarri baina, azken adierazpenen arabera, badirudi laguntza behar gehien duten sektore eta pertsonentzat mugatuko duela.
2022/12/08 - 15:12
Frantziak 100 euroko laguntzak emango dizkie diru-sarrera baxuak dituzten gidariei 2023an
Diru-laguntza jaso ahal izateko Ogasunaren web orriaren bidez eskatu beharko da. 10 milioi pertsona ingururi laguntzea espero da neurri honekin.
2022/12/05 - 15:34
Batasunak enbargoa ezarri dio Errusiako petrolioari eta, G7arekin batera, prezio-muga ezarri upel bakoitzari
Europar Batasuneko herrialdeetara Errusiatik itsasoz heltzen den petrolio guztia enbargatuta geratu da gaurtik aurrera, hau da, Batasuneko kide gehienek ez diote petroliorik erosiko Errusiari. Baina, hiru salbuespen daude: Hungaria, Eslovakia eta Bulgaria.