Europak betoa ezarri dio errusiar dieselari: Igoko al da erregaiaren prezioa gasolindegietan?
Igande honetan sartuko da indarrean Errusiako petrolio-produktuak Europara inportatzeko erabateko debekua. Kremlini ezarritako azken zigorra da, eta, eitb.eus-ek kontsultatutako adituen arabera, albo ondorioak izango ditu epe laburrera, gasolindegietan gasolioa hornitzerakoan.
Massimo Cermelli Deusto Business Schooleko irakaslearen esanetan, datozen hilabeteetan eskaintza murriztuko da, eta, horrekin batera, Errusiak diesel hornidura eten egingo du.
Cermellik azaldu duenez, Txina bat-batean berraktibatzea albiste txarra da Europarentzat, hemendik aurrera lehia handiagoa izango baitu energiaz hornitzeko. Nazioarteko Energia Agentziaren arabera, Txinak aurten munduko merkatuan sartuko den gas likidotuaren bolumen gehigarriaren % 80 har dezake. Horren guztiaren ondorioz, dieselaren prezioa igo egingo da, adituaren hitzetan.
Igoera horrek sektore guztiei eragingo die, Ines Cardenal Petrolio Produktuen Operadoreen Espainiako Elkarteko Komunikazio eta Lege Gaietako zuzendariak esan digunez, Europa, neurri handi batean, Errusiaren mende dagoelako diesela hornitzeko; izan ere, zigorrak gorabehera, 2022an erregai horren inportazioen % 44 baino gehiago Errusiatik etorri ziren.
Hornikuntza arazo larri hori konpontzeko eta errusiar dieselarekiko mendekotasun handia gainditzeko, Europar Batasuneko herrialdeek beste merkatu batzuetara jo behar dute orain, hala nola Ameriketako Estatu Batuetara, Ekialde Ertainera edota Indiara.
Erregaiek gora egin dute
Dagoeneko, hain aldakorra den merkatu baten ziurgabetasuna hasi da nabaritzen erregaien prezioetan. Gasolina eta gasolioa % 20 eta % 16,7 igo dira urtarrilean, hurrenez hurren, eta % 1,5 eta % 1 garestitu dira astebetean.
95 oktanoko gasolina litroak, batez beste, 1,66 euro balio zuen aurreko astean; gasolioarenak, berriz, 1,7. Hala ere, bi erregaiak urrun daude 2022ko ekainean erregistratu zituzten maximo historikoetatik (litroko 1,94 eta 1,9 euro, hurrenez hurren).
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.