KPI
Gorde
Kendu nire zerrendatik

KPIa % 6,8ra jaitsi da azaroan, elikagaien prezioak % 15,3 garestitu arren

Azukrea (% 50,2), olioa (% 31,5), esnea (% 30,9) eta arrautzak (% 27,1) dira gehien garestitu diren elikagaiak.
Itsaskiak % 12,5 garestitu dira. Artxiboko argazkia: EFE
Itsaskiak % 12,5 garestitu dira. Artxiboko argazkia: EFE

Beheranzko joerari eutsi dio Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) azaroan ere, % 6,8ra jaitsita. Aurreko hilabetearekin alderatua, hamarren bat egin du behera, eta urte arteko tasa kontuan hartuz gero, puntu bat. Pasa den urtarriletik izan duen baliorik baxuena da Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) gaur, asteazkena, kaleratu dituen datuen arabera; hots, Ukrainako gerra hasi aurretik -% 6,1ean zegoen orduan-. 

Azaroko datua joan den uztailean izandako zifrarik altuena baino lau puntu txikiagoa da, zeina % 10,8ra igo zen; 1984ko irailetik inflazioak erregistratu duen mailarik altuenera.

Azaroko jaitsieraren ondotik, inflazioak lau hilabetez jarraian egin du behera urte arteko tasan: abuztuan, hiru hamarren jaitsi zen, % 10,5era; irailean, 1,6 puntu, % 8,9ra; eta urrian, 1,6 puntu, % 7,3ra.

INEren esanetan, pasa den hilabeteko urte arteko KPIaren jaitsieraren arrazoia, erregaien, elektrizitatearen eta berogailuetarako eta hoteletarako erabiltzen den gasolioaren prezioen murrizketak eragin du, batik bat.

Neguko denboraldi berria dela eta, aurtengo azaroan jantzien eta oinetakoen prezioak 2021eko hilabete berean baino gutxiago igo izanak ere eragina du inflazioaren moteltzean.

Elikagaien prezioak, ostera, % 15,3 egin du gora azaroko urte arteko tasari dagokionean, urrian baino hamarren bat gutxiago. Azken urtean gehien garestitu diren elikagaien artean, azukrea (% 50,2); olioak eta koipeak (% 31,5); esnea (% 30,9); arrautzak (% 27,1); zerealak (% 22,9); esnekiak (% 21,7) eta patatak (% 21,5) daude.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X