Errege Magoak
2021/11/24 - 12:24
Urtaran: "Bertan behera utziko genituzkeen azken gauzak Olentzero eta Erregeen desfileak izango lirateke"
Radio Vitorian egindako elkarrizketan, Gasteizko alkateak beste gai batzuk ere izan ditu hizpide, hala nola bus elektriko adimendunaren obrek eragindako trafiko arazoak, garbiketa, merkataritza eta Principal antzokia.
2021/11/24 - 11:56
Gorka Urtaran: ''Gure asmoa Gabonetako programazioa mantentzea da''
Hala ere, Gasteizko alkateak argi utzi nahi izan du Gabon inguruko ekitaldiren batean musukoa kendu behar bada, baztertertu egingo dutela.
2021/11/16 - 15:31
Behar izanez gero Gabonetako ekitaldietan aldaketak egiteko prest agertu da Eneko Goia
EAEko hiriburuen artean, Donostiari bakarrik eragiten diote Jaurlaritzak iragarritako neurriek, intzidentzia metatua 231koa baita Gipuzkoako hiriburuan.
2021/11/08 - 15:09
Eneko Goiak argi utzi du unean uneko osasun egoerak baldintzatuko dituela Gabonetako ospakizunak
Covid-19 kasuen gorakada ikusita, Donostiako alkateak adierazi du, datorrenari moldatu beharko dugula Gabonetan.
2021/10/06 - 15:46
Donostiak San Tomas eguna, 2022ko Danborrada eta neguko jai guztiak ospatuko ditu
Eneko Goia Donostiako alkateak asteazken honetan iragarri duenez, Udalak San Tomas jaiak, Olentzeroren eta Mari Domingiren desfileak, Erregeen kabalgata, Danborrada, Kaldereroak, Iñudes eta Artzainas, eta Inauteriak "normaltasunez" antolatzeko "makineria" martxan jarri du.
2021/09/23 - 16:20
Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoak Bilbon izango dira aurtengo Gabonetan
Aurten, ondo bidean, Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoak Bilboko zitan izango direla iragarri du Juan Mari Aburto alkateak Onda Vasca irratian.
2021/02/04 - 14:14
Gasteizko Udalak Errege Magoak aldatu ditu eta aurrerantzean euskaldunak izango dira
Gorka Urtaran alkatearen iritziz, garaiak aldatu egin dira eta hiriko haur gehienak elebidunak izaki horiei eskainitako ekitaldiak ere elebidunak izan behar dira.
2021/01/06 - 11:31
Polemika Gasteizen, Errege Magoen ikuskizuna gaztelaniaz bakarrik eskaintzeagatik
Udalak Olentzeroren ikuskizunaz euskaraz gozatzeko aukera izan zela adierazi du, eta Errege Magoak orain gaztelaniaz komunikatzea egokia dela.
2021/01/05 - 22:04
Kabalgatarik ez aurten, baina Errege Magoak hemen dira
Errege Magoak euskal herrian dira dagoeneko. Lan eta lan. Aurten ezin izan dira gure kaleetan kabalgatetan ibili, baina han hemenka ikusi ditugu.
2021/01/05 - 20:39
Mendizorrotza kiroldegian egin diete Errege Magoei ongietorria Gasteizen
Euskal Herrian ez da kabalgatarik aurten, baina Meltxor, Gaspar eta Baltasar hemen dira. Haurrek kalean ezin ikusi, baina eurak bai, ohartu dira non dauden umeak.
2021/01/05 - 15:27
Arratsaldeko 18:00etan itxiko dituzte ateak gaur dendek
Kalean mugimendua izan da goizean, baina pilaketarik gabe. Gozotegien atarian, aldiz, ilarak sortu dira errege-opila erosteko.
2021/01/04 - 16:13
Opil Solidarioaren errazioak eten digitalari aurre egiteko Donostian
Bigarren edizioa bihar (urtarrilak 5) izango da, 10:00etatik 14:00etara, Donostiako Gipuzkoa plazan.
2021/01/04 - 14:02
Errege Magoak autoz dabiltza Donostiako kaleetan zehar
Gaspar, Meltxor eta Baltasar Donostiako kaleetan zehar dabiltza garai bateko auto batean haur donostiarrak agurtuz.
2021/01/04 - 13:24
Errege Magoak Irungo haurrei harrera egiten ari zaizkie Ficoban
Gaur eta bihar Errege Magoak Ficoban izango dira Irungo haurren gutunak jaso eta agurtzeko.
2021/01/04 - 13:02
Errege Magoei Bilboko Arriaga Antzokian egin diete ongi etorria
Gaspar, Melchor eta Baltasar gaur goizean iritsi dira Bizkaiko hiriburura eta "Gau Magikoa" ikuskizuna aurkeztu dute.
2021/01/04 - 12:45
Errege Magoak Gasteizera iritsi dira
Errege Magoak Gasteizera iritsi dira eta gaur goizean Mendizorrotzako kiroldegira joan diren haurrak agurtu dituzte.
2020/12/31 - 09:35
Errege Magoak urtarrilaren 5ean izango dira Nafarroa Arenan
Txikienak Errege Magoez gozatu ahal izango dira "Stella. Errege Magoen bidaia" ikuskizunean. Hiru emanaldi izango dira: 12:00etan, 16:00etan eta 19:30ean.
2020/12/29 - 13:48
Bilboko XVII. Errege-opil solidarioak milaka errazio banatuko ditu urtarrilaren 5ean
XVII. edizioa asteartean izango da, 10:00etatik 14:00etara, Bilboko Euskal Museoan. Aurten aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da.
2020/12/11 - 17:11
Ziurtagiri bat eskatuko dute Gabonetan Nafarroara sartzeko edo handik irteteko
Ostegunean iragarri zuten abenduaren 23tik 26ra eta 30etik urtarrilaren 2ra baimenduko dituztela sarrerak eta irteerak erkidegoan, familiakoekin edo gertukoekin elkartzeko soilik.
2020/11/27 - 16:40
Bilbok aisialdiko eta kulturako 100 jarduera baino gehiago izango ditu Gabonetan
Barrutietan musika, antzerkia, magia, txotxongiloak, pailazoak, ipuin kontalariak, bertsolariak eta bakarrizketak izango dira.