Bilboko XVII. Errege-opil solidarioak milaka errazio banatuko ditu urtarrilaren 5ean
Bilboko Errege-opil solidarioaren XVII. edizioa datorren asteartean, urtarrilak 5, izango da Euskal Museoan, 10:00etatik 14:00etara. Aurten ekitaldia beharrezko neurri zorrotzekin egingo da eta aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da. Opil eta txokolatearen errazioak eramateko formatuan jarriko dira ontzi birziklagarrietan. Horrela, kanpoan edo etxean kontsumitu ahal izateko eta jende-pilaketak saihesteko.
Opilaren kausa solidario nagusia da belaunaldien arteko pobrezia transmititzearen aurkako borroka eta gizarte-egoera ahulean dauden adingabeei aukerak eta baliabideak errazteko ahalegina. Aurten adingabe eta gazte asko pairatzen ari diren arrakala digitalari aurre egiteko borroka izango du ardatz. Izan ere, askok ez daukate baliabide nahikorik ikasketa-prozesuari behar bezala jarraitzeko eta gabezia horrek arrakala sortzen du gizarte, hezkuntza eta lan aukeretan.
Ekitaldia Bizkaiko Caritasek antolatu du Zazpi Kaleetako Merkatari Elkartearekin eta Euskal Museoarekin lankidetzan. Aurten ere Bizkaiko Okindegien Elkarteak egingo du opil solidarioa Lapiko Catering eta LogiFrío Bilbao enpresekin koordinatuta. Bestalde, Cafe Iruña Catering erakundeak txokolatea eramango du Kaiku eta Baque enpresek doan emandako osagaiekin egina. Ekitaldia LABORAL Kutxaren babesa izango du.
Gainera, Engranaje Publicidad enpresaren laguntzari esker, www.opilsolidarioabilbo.org webgunea prestatu da parte-hartzea eta errazioen aldez aurreko erosketa errazteko.
Aldez aurreko salmenta digitala museoaren webgunean aktibo dago esteka honetan. Aurrez aurreko salmentari dagokionez, Bizkaiko Caritasen egoitzan (Erribera kaleko 8an, Bilbon) dagoeneko eros daitezke 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; eta Euskal Museoan, urtarrilaren 2tik aurrera egongo dira eskuragarri, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Errege-opila
Bilboko Errege-opil solidarioaren ekimena Bizkaiko Caritasek abian jarri zuen 2005ean haur eta gazteen bazterketaren eta pobreziaren aurkako borrokan gizartea inplikatzeko. Helburua da egoera horiek sortzen dituzten kausen inguruan sentsibilizatzea eta adingabeen bizimodua hobetzeko Bizkaiko Caritasek garatzen dituen proiektuetarako dirua biltzea.
GKEak 500 kilogramo baino gehiagoko opila erabiltzen du bere hiru desioak aldarrikatzeko. Opila biribila da, hasierarik eta amaierarik gabekoa, eta horrelako elkartasuna lortu nahi dute, hau da, urte osokoa, biribila eta etengabea. Pertsonen eskura dauden baliabideak eta aukerak partekatuak eta berdintasunez banatu behar dira bakoitzak bere bizimodua garatu ahal izateko. Keinu txiki askoren emaitza edo fruitua izango da jende askoren errealitatea aldatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela urtetan
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.