Errege Magoak
2016/01/09 - 13:34
Altsasuko kabalgatan bi emakume izan ziren Meltxor eta Gaspar
Egunotan zeresan ugari izan da, Errege Magoen kontura, emakumeek duten eta izan beharko luketen tokiaz. Altsasun, berriz, normaltasunez hartu zuten emakumezko-erregeena.
2016/01/06 - 18:20
Hiru Errege Magoen misterioaren antzezlan erraldoia egin dute Zangozan
Errege Eguneko usadio zaharrari eutsi zaio Zangozan, Nafarroan. Beste urte batez, herri osoak hartu du parte Hiru Errege Magoen misterioaren antzezlan erraldoian.
2016/01/05 - 21:20
Errege Magoak iritsi dira haurren pozerako
Euria tanta eta haize hotzari aurre egin diote Errege Magoek baita haurrek ere. Zain kale ertzetan Erregeak agurtu dituzte.. Hori baino lehenago txikienen eskutitzak jaso dituzte
2016/01/05 - 20:18
Errege Magoak Bilboko kaleetan barrena ibili dira
Jostailuak banatzen hasi aurretik, Errege Magoek Bilboko haurrak agurtu nahi izan dituzte eta kalez kale ibili dira gaur arratsaldean.
2016/01/05 - 17:59
Donostiara iritsi dira Errege Magoak
Kabalgata 18:00etan hasiko da Boulevardean. Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek 1.600 kilo goxoki banatuko dituzte ibilbidean zehar.
2016/01/05 - 15:33
Trenez iritsi dira Errege Magoak Gasteizera
Errege Magoak badira gure artean. Bilbon eta Donostian desfileak 18:00etan hasiko dira. Gasteizen eta Iruñean, ostera, kalejirak 19.00etan abiatuko dira.
2016/01/03 - 15:12
Ehunka umeren eskutitzak jaso dituzte Errege Magoek gaur Gasteizen
Arabako San Prudentzio Fundazioak antolatuta, txikienekin izan dira erregeak. Haurrek ondo aprobetxatu dute eta opari-zerrenda luzeak eman dizkiete.
2016/01/02 - 18:36
Asteartean iritsiko dira Errege magoak Iruñera
Iruñean gaur aurkeztu dute aurtengo desfilea: ibilbidea, laguntzaile kopurua eta zenbat goxoki botako dituzten zehaztu dute.
2015/12/22 - 11:35
2015eko Gabonetako Loteria:honela ospatu dute saridunek
2015eko Gabonetako Loteriak 2.240 milioi euro banatu ditu. Saridunek alai-alai ospatu dute euren zortea.
2015/12/22 - 10:50
2015eko Gabonetako Loteria, iruditan
Madrilen egin dute, urtero legez, zozketarik garrantzitsuena. 2.240 milioi euro daude jokoan, jabearen zain.
2015/01/06 - 17:55
Nijarko kabalgatako Baltasar Erregea hil da, jarlekua lurrera erorita
Baltasar Erregea zihoan karroza irauli zen, kable batekin topo eginda. Hildakoa 20 urteko gaztea zen eta, orain, ikerketa abiarazi dute gertatutakoa argitzeko.
2015/01/06 - 17:41
Nijarko kabalgatako Baltasar errega hil da bere karroza iruli ostean
Nijarko (Almeria) kabalgatan Baltasar erregearen papera egiten zuen 20 urteko gaztea gaur hil da ospitalean. Gaztea zihoan karroza irauli egin zen atzo kable baten erruz.
2015/01/06 - 10:36
Errege Magoek opariak eta gozokiak banatu dituzte Euskal Herrian
Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta hainbat udalerritan Errege Magoen bisita izan zuten atzo. Kabalgatak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean egin zituzten, umeei opariak eta gozokiak banatuz.
2015/01/05 - 21:57
Errege Magoak Euskal Herriko herri eta hiri guztietara iritsi dira
Hainbat modutan iritsi dira Sortaldeko Erregeak gure herrietara: trenez, autoz, suhiltzaileekin... Haurrek hurbil-hurbiletik ikusi eta ukitu dituzte, eta opari eskeak egin dizkiete
2015/01/05 - 15:35
Errege Magoak, ilusioa banatzeko prest
Baltasar, Gaspar eta Meltxor Basurtoko ospitalean dauden haurrekin izan dira goizean. Gasteizen, aldiz, Goiuri jauregian daude eskutitzak jasotzen.
2015/01/05 - 14:35
Errege Magoen desfilerako goxokiak lapurtu dituzte Durangon
Goxokiz beteriko kutxak (700 kilo guztira) Durangoko elizan gordeta zeuzkaten. Larunbatean, 14:30ak aldera, lapurtu zituzten.
2015/01/04 - 14:14
Hego Euskal Herria prest, Errege Magoen bisita hartzeko
Erregeen kabalgatak Bilbotik, Gasteiztik, Donostiatik eta Iruñetik igaroko dira arratsalde honetan, umeei opariak eta gozokiak eskaintzeko asmoz.
2015/01/02 - 15:10
Errege magoak Bilbon agertu dira gaur
Bilbon dira dagoeneko hiru errege magoak. Arriaga antzokian ongietorria egin deite, asteleheneko kabalgata baino lehen.
2014/01/05 - 22:19
Errege Magoek ilusioz bete dituzte Euskal Herriko kaleak
Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean milaka haur bildu dira Errege Magoak ikusi eta opariak eskatzeko.
2014/01/05 - 15:38
Errege Magoak zintzarri hotsekin deitu dituzte Leitzan
Zintzarri hotsen kolpean ibili dira gauerdian herriko kaleetan barrena. Usadio zahar honek, gainera, izpiritu gaiztoak aldentzea ere du helburu.