Errenteria
2020/05/13 - 12:46
Gipuzkoak aurreikusitakoa baino % 25 gutxiago jaso du zergen bidez lehen lauhilekoan
Hego Euskal Herriko foru ogasunek zerga bidez bilduko duten dirua % 20 inguru murriztea aurreikusten dute. Gipuzkoan, errenta-aitorpena aurrez aurre egiten hasi dira gaur.
2020/05/03 - 16:01
Aritzek eta Izanek txalaparta jotzen dute etxeko balkoian, Errenteriako Biteri kalean
Balkoietako ikuskizunak izan dira, zalantzarik gabe, konfinamenduaren protagonista nagusiak. Besteak beste, Aritzek eta Izanek txalaparta jotzen dute etxeko balkoian, Errenteriako Biteri kalean.
2020/04/17 - 01:32
Errenteriako gazte bat espetxean sartu dute konfinamendua 13 aldiz urratzeagatik
23 urte ditu eta poliziek 13 aldiz atzeman dute kalean justifikaziorik gabe. Desobedientzia delitua leporatuta zigortu dute.
2020/04/10 - 12:44
Egunean 50 bat joan-etorri egiten ditu Ertzaintzak, etxez-etxeko osasun zerbitzuan
Oraingoz, Gasteizen, Basaurin, Getxon, Mungian, Zallan, Balmasedan, Tolosan, Andoainen, Irunen, Deban, Eibarren, Zarautzen eta Errenterian ari dira etxez-etxeko arretarako langileei laguntzen.
2020/04/09 - 13:41
Gizon bat atxilotu dute Errenterian, bere ibilgailuarekin hainbat auto kolpatzeagatik
Gertakaria 23:14ak aldera izan zen Bearun auzoko Juan Crisostomo Arriaga kalean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
2020/04/09 - 12:47
Gizon bat atxilotu dute Errenterian, bere autoarekin hainbat ibilgailu kolpatu ostean
Gizon bat atxilotu dute Errenterian, poliziarengandik ihes egiten ari zela hainbat auto koplatu ostean, udaltzainenak barne (sare sozialek jasotako irudiak).
2020/02/11 - 16:04
"Bizitzeko beste modu bat da; herriarekiko konpromisoak hartzeko lekua"
Gazteek emantzipatzeko dituzten zailtasunak aintzat hartu eta Errenteriako Udalak, alokairua merkatzeaz gain, beste era batera bizitzeko aukera eskaini die 18 eta 30 urte bitarteko errenteriarrei.
2020/01/08 - 13:32
Abenduaren 11n Donostian desagertutako adingabe errenteriarra topatu dute
17 urteko neska asteazken honetan aurkitu dute. Ondo omen dago.
2020/01/06 - 17:13
17 urteko neska bat desagertu da Errenterian
Abenduaren 11an ikusi zuten azkenekoz, Eguberri egunean Whatsappeko mezu bat bidali zion amari, eta ondoren ez dute haren berririk izan.
2019/12/20 - 11:42
Abenduaren 11n Donostian desagertutako adingabe errenteriar bat bilatzen ari dira
Antza denez, lantokitik ateratzen ikusi zuten azkenekoz. Gazteak gorpuzkera argala du. Desagertu zenean, jaka berde bat, praka bakeroak eta zapatila horiak zeramatzan.
2019/12/03 - 22:00
Gipuzkoako Foru Aldundiak 8.854 kultura bonu jarriko ditu salgai
Bonua 20 euroan erosi ahalko da, eta 12 euroko hobaria izango du euskarazko produktuak erosteko eta 8 eurokoa, berriz, beste hizkuntza bateko produktuak eskuratzeko.
2019/12/03 - 00:50
Errenterian Ciudadanos ustez jazartzeagatik ikertutako 11 lagunek deklaratu dute
Ikertutako 22 lagunetako 11k eman dute deklarazioa Donostiako auzitegian, eta "antolatutako boikotik" ez zela izan adierazi dute.
2019/11/16 - 15:01
Gizon bat atxilotu dute Errenterian, beste bati labana sartzeagatik
Iztieta auzoko taberna batean gertatu da eraso. 64 urteko gizon bat beste bezeroak molestatzen ari zela, horietako batek kargu hartu dio. Spraya bota dio erasotzaileak aurpegira eta labankatu egin du.
2019/11/06 - 13:46
6 lagun deklaratzera deitu dituzte, Errenteriako protestak direla eta
Albert Riverak apirileko hauteskunde kanpainan Errenteriara egindako bisitaren testuinguruan izandako protesten harira deitu ditu Fiskaltzak deklaratzera.
2019/10/17 - 18:43
Sarrailagile bati deitu dio, Errenterian, lapurtu nahi zuen etxebizitzan sartzeko
Ertzaintzak hori egiten saiatzen ari zen emakumea atxilotu du. Asteazken gauean gertatu da.
2019/09/27 - 20:17
14 urteko espetxe-zigorra, sexu-erasoa eta tratu txarrak egotzita
Gainera, zigortua ezin izango da emakumearengana hurbildu 22 urte eta hiru hilabetetan zehar, Gipuzkoako Lurralde-auzitegiak ebatzi duenez.
2019/09/25 - 16:41
Bizkaiko dekretu fiskalak desadostasunak sortu ditu EAJ eta PSEren artean
Idoia Mendiaren adierazpenen aurrean, Itxaso Atutxak esan du beti egon direla jakinaren gainean, eta ez du uste leialtasun falta egon denik, dekretua publikoa izan baita uztailaz geroztik.
2019/09/14 - 16:29
20. mendi-martxa antolatu dute Zokoan, Bigarren Mundu Gerrako mugalarien omenez
Zokoan hasi eta Errenterian bukatuko da 'Comet' sare klandestinoan parte hartu zutenen omenez antolatuko mendi-martxa.
2019/09/11 - 08:31
78 urteko emakume bat hil da Errenterian, zaborra biltzeko kamioi batek harrapatuta
Ezbeharra goizaldean gertatu da, hiri barruan, Markola etorbidean.
2019/09/06 - 12:32
Emakume bat hil da kamioi batek harrapatuta GI-636 errepidean, Errenteria parean
Ezbeharra 05:15 inguruan gertatu da aipaturiko errepidean, Irunera bidean, Pasai Antxoko tunela igarota. Emakumea tokian bertan hil da.