Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abenduaren 11n Donostian desagertutako adingabe errenteriarra topatu dute

17 urteko neska asteazken honetan aurkitu dute. Ondo omen dago.

Abenduaren 11n Donostian desagertutako 17 urteko neska errenteriarra asteazken honetan topatu dute, VOST Euskadik eitb.eus-i baieztatu dionez; Larrialdietako Boluntario Digitalen EAEko Elkarteak Twitterren bidez ere zabaldu du albistea.

Ertzaintzak xehetasun gehiago baieztatuko ditu aurki, baina gaztea ondo omen dago. Asteazken eguerdian etxean zegoen, senideekin. Irungo ertzain-etxetik deitu diote familiari, jakinarazteko adingabea agertua zela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X