Errenteria
2020/08/22 - 21:07
Beraungo igerilekuak itxi dituzte Errenterian, langile batek positibo eman ostean
Gainerako beharginei PCR probak egin zaizkie, eta igerilekuak desinfektatzen ari dira.
2020/08/04 - 13:36
Amaitu dira AP-8ko auto-ilarak, Errenterian
Erregaia edo olioa galtzadan garbitzeko lanek 8 kilometrorainoko auto-ilarak eragin dituzte Kantabriarako noranzkoan.
2020/07/13 - 13:08
''Orain 100 urte musukoarekin zebilen jendea Donostiako Bulebarrean''
Donostiako Bulebarreko zuri-beltzeko argazki erraldoi baten parean manikiak, garai hartako musukoekin. Gripe espainiarraren urteetako izurritera itzuli eta erakusketa bitxia prestatu dute Errenterian.
2020/07/10 - 20:35
Horrelakoak ziren 1918ko gripe-izurritean erabilitako maskarak
Errenteriako Jantziaren Zentroan 1918ko gripe-izurritean erabilitako musukoen erreplikak bildu dituzte.
2020/07/05 - 20:33
Errenteriako gizon bat hil da Igantzin, bizikleta batetik erorita
Gertakaria 12:30 aldera jazo da Irisarri Land abentura parkean. Antza denez, 51 urteko biktimak buruan kolpea jaso du, baina bihotz-birikak ere gelditu zaizkio.
2020/07/02 - 15:33
Osasun Sailak kontrolatutzat jo ditu fokuak eta aglomerazioen arriskuez ohartarazi du
Murgak aitortu duenez, prebentzio-neurriak betetzen ez dituzten ehunka lagunen irudiek kezkatzen dute.
2020/07/02 - 11:41
Arrasate, Errenteria eta Irungo kasuek lotura duten aztertzen ari da Osasun Saila
Osasun Sailetik azaldu dutenez, familia eta/edo lagun topaketetan gertatu diren kutsatzeak dira. Gipuzkoan, bost positibo gehiago atzeman dira azken orduetan.
2020/06/10 - 15:59
Errenterian Ciudadanosen mitin batean protesta egin zuten 23 lagun auzipetu dituzte
2019ko apirilaren 14an jazo zen gertaera. Alderdi laranjak eta Albert Rivera Ciudadanosen orduko presidenteak salaketa aurkeztu zuten.
2020/05/23 - 22:03
Manuel Prietok 56 egun eman ditu Zaintza Intentsiboetako Unitatean
Aste honetan sendatu diren gaixoen artean Manuel Prieto Errenteriako bizilaguna dago. Zaintza Intentsiboetako Unitatean denbora gehien eman duen gaixoa da Euskadin. 56 egun guztira egin ditu bertan.
2020/05/13 - 22:20
Maskara gardenak diseinatu dituzte entzumen arazoak dituztenentzat
Merkatuan mota askotakoak aurki ditzakegu baina orain arte ez dira asmatu gorrak diren pertsonentzako aproposak direnak. Errenteriako Teknika ikerketa zentroa musuko gardenak egiten hasi da.
2020/05/13 - 12:46
Gipuzkoak aurreikusitakoa baino % 25 gutxiago jaso du zergen bidez lehen lauhilekoan
Hego Euskal Herriko foru ogasunek zerga bidez bilduko duten dirua % 20 inguru murriztea aurreikusten dute. Gipuzkoan, errenta-aitorpena aurrez aurre egiten hasi dira gaur.
2020/05/03 - 16:01
Aritzek eta Izanek txalaparta jotzen dute etxeko balkoian, Errenteriako Biteri kalean
Balkoietako ikuskizunak izan dira, zalantzarik gabe, konfinamenduaren protagonista nagusiak. Besteak beste, Aritzek eta Izanek txalaparta jotzen dute etxeko balkoian, Errenteriako Biteri kalean.
2020/04/17 - 01:32
Errenteriako gazte bat espetxean sartu dute konfinamendua 13 aldiz urratzeagatik
23 urte ditu eta poliziek 13 aldiz atzeman dute kalean justifikaziorik gabe. Desobedientzia delitua leporatuta zigortu dute.
2020/04/10 - 12:44
Egunean 50 bat joan-etorri egiten ditu Ertzaintzak, etxez-etxeko osasun zerbitzuan
Oraingoz, Gasteizen, Basaurin, Getxon, Mungian, Zallan, Balmasedan, Tolosan, Andoainen, Irunen, Deban, Eibarren, Zarautzen eta Errenterian ari dira etxez-etxeko arretarako langileei laguntzen.
2020/04/09 - 13:41
Gizon bat atxilotu dute Errenterian, bere ibilgailuarekin hainbat auto kolpatzeagatik
Gertakaria 23:14ak aldera izan zen Bearun auzoko Juan Crisostomo Arriaga kalean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
2020/04/09 - 12:47
Gizon bat atxilotu dute Errenterian, bere autoarekin hainbat ibilgailu kolpatu ostean
Gizon bat atxilotu dute Errenterian, poliziarengandik ihes egiten ari zela hainbat auto koplatu ostean, udaltzainenak barne (sare sozialek jasotako irudiak).
2020/02/11 - 16:04
"Bizitzeko beste modu bat da; herriarekiko konpromisoak hartzeko lekua"
Gazteek emantzipatzeko dituzten zailtasunak aintzat hartu eta Errenteriako Udalak, alokairua merkatzeaz gain, beste era batera bizitzeko aukera eskaini die 18 eta 30 urte bitarteko errenteriarrei.
2020/01/08 - 13:32
Abenduaren 11n Donostian desagertutako adingabe errenteriarra topatu dute
17 urteko neska asteazken honetan aurkitu dute. Ondo omen dago.
2020/01/06 - 17:13
17 urteko neska bat desagertu da Errenterian
Abenduaren 11an ikusi zuten azkenekoz, Eguberri egunean Whatsappeko mezu bat bidali zion amari, eta ondoren ez dute haren berririk izan.
2019/12/20 - 11:42
Abenduaren 11n Donostian desagertutako adingabe errenteriar bat bilatzen ari dira
Antza denez, lantokitik ateratzen ikusi zuten azkenekoz. Gazteak gorpuzkera argala du. Desagertu zenean, jaka berde bat, praka bakeroak eta zapatila horiak zeramatzan.