Erresuma Batua
2023/05/19 - 12:19
Zazpiek hasiera eman diote G7 goi-bileraren lehenengo batzarrari
Asteburu honetan Hiroshiman egingo den G7 goi-bileraren lehenengo bilkurari hasiera eman diote zazpiek gaur goizean, maiatzak 19. Aldez aurretik, hiriburuko Bakearen Memorialaren parkean leherketa atomikoak utzitako biktimak omendu dituzte.
2023/05/19 - 12:05
Errusiaren aurkako zigor sorta berri bat aztertzen ari dira G7ko herrialdeak
Munduko zazpi ekonomia nagusietako buruzagiek Errusiaren ahalmen ekonomikoa mugatu nahi dute, gerrarako baliatzen dituen armak eskuratzeko zailtasunak jarriz eta ezarritako zigorrak saihesteko baliatzen dituen balizko hutsune legalak zuzenduz.
2023/05/18 - 16:39
G7 goi-bilerako liderrak Hiroshimara iritsi dira
Munduko zazpi ekonomia nagusien buruzagiek (Kanada, Frantzia, Japonia, Alemania, Italia, Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak) G7 goi-bilera egingo dute bihartik, maiatzak 19, igandera bitartean, Hiroshiman. Ukrainako gerra eta Txinarekiko tentsioak izango dira gai nagusiak.
2023/05/11 - 16:16
Ingalaterrako Bankuak % 4,5era igo ditu interes tasak, 2008tik neurtutako maila altuenera
Diru politikaren batzordeak izandako bileran hartu dute erabakia. Horrekin helburu dute inflazioa kontrolatzea, eta urte amaierarako % 2ra jaistea.
2023/05/07 - 16:37
Charles III.aren koroatzea ospatzeko, bazkari handia egiten ari dira gaur milaka britainiar
Charles III.aren eta Camila erreginaren koroatzearen ospakizunak ez du etenik gaur. Gainera, gauean Windsorren kontzertu erraldoia izango da ikusgai herrialde osorako, eta han bertan 20.000 zale biltzea espero da.
2023/05/06 - 22:45
Monarkiaren aurkako 'Republic' taldeko sei lagun atxilotu dituzte Londresen
Atxiloketak Charles III koroatze ekitaldiak hasteko zeudela gertatu dira. Talde honek ekitaldi errealak izaten direnean protesta ekintzak antolatzen ditu, Erresuma Batuan herentziazko monarkiari amaiera jarri eta erreforma demokratikoa egin dadila eskatzeko.
2023/05/06 - 21:56
Charles III.aren koroatzearen parodia egin du Basauriko San Faustin koadrillak
Basauriko 100 bat auzokidek parte hartu dute parodian, mozorrotuta. Itziar Ituño aktoreak ere parte hartu du, Lady Di pertsonaiarena egiten.
2023/05/06 - 16:32
Emozio handiko eguna izan da koroatzerik ezagutu ez duten milioika britainiarrentzat
Milioika lagun izan dira koroatzea jarraitzen Londresen, euripean, eta egun osoa bertan emateko prest daude.
2023/05/06 - 16:29
Charles III.a Ingalaterrako errege berri koroatu dute
Mila urte baino gehiago dituzten erritualei jarraituz, Charles III.ak protestante fidela izango dela zin egin du, besteak beste. Milaka herritar batu dira Westminsterreko Abadiaren kanpoaldean hitzordu garrantzitsu honetan.
2023/05/06 - 15:27
Charles III.aren koroatze ekitaldia Westminsterreko Abadian
Subiranoaren koroatze zeremonia 70 urte geroago errepikatu da Westminsterreko Abadian, Londresen, milaka gonbidaturen aurrean.
2023/05/06 - 15:13
Charles III.a, Ingalaterrako errege koroatua
Subiranoaren koroatze zeremonia 70 urte geroago errepikatu da Westminsterreko Abadian, Londresen, milaka gonbidaturen aurrean.
2023/05/05 - 23:28
Lauburu bat Charles III.aren oinetakoetan
Koroatze ekitaldian dauden bitxikerien artean, deigarria izan da Charles III.ak jantziko dituen oinetakoen dekorazioan lauburu bat egotea. David Valle euskal bitxigileak Charles III.ak bere koroatzean eramango dituen bitxietako batzuk diseinatu ditu.
2023/05/05 - 13:14
Charles III.aren eta Camilaren koroatzea: Buckinghametik Westminsterrerako bidea
Gaur, maiatzak 6, Ingalaterrako Charles III.a erregearen eta bere emazte Camilaren koroatzea izango da. Bideo honetan, egingo duten ibilbidea, urratsez urrats.
2023/05/03 - 18:33
Satlantis euskal enpresak SuperSharp britainiarraren % 51 bereganatu du, aliantza historikoa osatuz
Satlantiseko ordezkariek berak azpimarratu dutenez, hitzarmen honen eraginez enpresa "munduko liderra izango da satelite txikientzako bereizmen handiko karga elektroptiko erabilgarrietan".
2023/05/03 - 10:47
Gizon bat atxilotu dute Buckinghameko jauregira ustez kartutxoak botatzeagatik
Poliziak jakitera eman duenez, jauregiko ateetara hurbildu eta barrura hainbat objektu bota ostean atxilotu dute gizona. Hori guztia Charles III.a erregearen eta Camila erreginaren koroatzerako lau egun falta direnean gertatu da.
2023/05/01 - 10:12
Erizain britainiarrak greban, soldata igoera lortzeko negoziaketek porrot egin ostean
Gaur gauerdira arte iraungo du lanuzteak. Osasun Sistema publikoaren laurdena osatzen dute erizainek, baina zerbitzu minimoak bermatuta egongo dira.
2023/04/28 - 14:48
BBCren presidenteak dimisioa eman du Boris Johnsoni mailegu bat lortzen lagundu ziola argitaratu ostean
Txosten independente batek ondorioztatu duenez, Richard Sharpek ez zuen balizko interes gatazka horren berri eman lehen ministro britainiarrak kargurako proposatu zuenean, eta, hortaz, kargu publikoak izendatzeko arauak urratu zituen.
2023/04/24 - 11:19
Espainiako Gobernuak 100 bat zibil ebakuatu ditu Sudandik
Herrialdetik ateratakoen artean ez dago euskal herritarrik. AEB izan zen ebakuazioa abiatzen lehena, eta horren ostean, bide bera hartu dute Alemaniak, Italiak, Frantziak eta Erresuma Batuak. Frantziako herritar bat larri zauritu da ebakuazio betean, ustez Sudango Armadak egindako eraso batean.
2023/04/21 - 13:56
Dominic Raab Justizia ministro britainiarrak dimisioa eman du, laneko jazarpen kasuengatik
Txosten batek baieztatu egin ditu laneko jazarpen akusazioak, Gobernuan izandako ardura desberdinetan funtzionarioek salatutakoak.
2023/04/13 - 22:41
Mary Quant minigonaren sortzailea zendu da
Diseinatzaile britainiarra 93 urterekin hil da, 60ko hamarkadan emakumezkoen modan iraultza ekarri eta gero.