Monarkiaren aurkako 'Republic' taldeko sei lagun atxilotu dituzte Londresen
Monarkiaren aurkako 'Republic' taldeko sei lagun atxilotu dituzte Londreseko hirigunean, Charles III.aren koroatze ekitaldiak hasteko zeudela. Talde honek ekitaldi errealak izaten direnean protesta ekintzak antolatzen ditu, Erresuma Batuan herentziazko monarkiari amaiera jarri eta erreforma demokratikoa egin dadila eskatzeko.
'Republic' 1983an sortu zen, baina monarkiaren aurkako ekintzak 2006an hasi zituen. Gaur egun 30.000 kide baino gehiago ditu. Charles III kentzeko eta bere ordez demokratikoki hautatutako presidente bat ezartzeko eskatzen dute. Uste dutenez, hauteskundeetan hautatuak izan behar ez izateak, ateak zabaltzen dizkie beren pribilegioez abusatu eta diru publikoa oker erabiltzeko.
Ekitaldi errealak daudenean taldeak egiten dituen protestetan irabazten ditu, jarraitzaileak batez ere. Adibidez, Charles eta Camilaren arteko ezkontzan, edo Williams bere semea eta Kate Middletonen artekoan. Elisabeth II aren jubileoaren ekitaldian ere protesta egin zuten, baina ez ostera hil zenean, ez baitzuten uste egokia zenik. Hala ere, orduan 1000 bat kide irabazi zituen taldeak.
Gaurkoan atxilotutako bat, 49 urteko, Graham Smith dugu, 'Republic' taldeko buruzagia. Koroatzea baino aste batzuk lehenago Time aldizkariari esan zionez, koroatzea inongo balio gabeko harroputzezko agerraldia da. Horrez gain, beste hau ere esan zuen: desfilea eta Charles III.aren koroatzearen kostua 250 miloi libera esterlinakoa da, klase ertain britainiarrak krisiaren ondorioak jasaten dituen bitartean, eta hori onartezina da.
Azken inkestek erakusten dutenez, monarkiaren jarraitzaileak gutxitu egin dira Erresuma Batuan, nahiz eta hori ez den komunikabideetan azaltzen.
Komunikabide batzuk, The Guardian egunkariak adibidez, uste du koroatzearen gaurko ekitaldia alferrikakoa dela, joan den irailean bere ama hil zenetik Charles III dagoeneko errege baita, eta gaurko ekitaldiak ez diolako inongo ahalmen gehiagorik eskaintzen, estatu buru moduan bere lana egiteko. Izan ere, epe horretan onartu diren legeei bere sinadura jarri die dagoeneko.
Horrez gainera, egunkari honen arabera, koroatzeak ez du eskaintzen dagoeneko mundu osoan zituen domeinuak erakusteko aukera, Elisabeth II.aren koroatze garaian bezala. Orduan, Erresuma Batuak munduan zehar zituen 50 lurraldeetako ordezkariak bertaratu ziren.
The Guardianen ustez, koroatze hau, Europako beste monarkietan ez dagoen anakronismo erlijioso baten ondorioa besterik ez da.
Zure interesekoa izan daiteke
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.