Erresuma Batua
2024/04/14 - 11:48
Iranek mehatxua bete eta aurrekaririk gabeko erasoa egin du Israelen aurka drone eta misilekin
Tel Avivek eta AEBk, elkarlanean, ia proiektil guztiak gelditu dituzte, baina Israel hegoaldeko base militar batean kalteak izan dira. Hezbollahk ere egin du eraso, aldi berean, Israel iparraldearen aurka.
2024/04/09 - 23:20
Higgs bosoiaren, 'Jainkoaren partikula'ren, aurkitzailea hil da
Peter Higgsek partikula berriaren existentzia iragarri zuen, nahiz eta ez baieztatu ia mende erdi beranduago arte, 2012an, CERNen egindako esperimentuen bidez. Fisikako Nobel Saria jaso zuen 2013an, Francois Englertekin batera egindako lanagatik.
2024/03/31 - 19:14
Charles III.a lehen aldiz agertu da jendaurrean minbizia duela iragarri zuenetik
Windsorko jauregiaren San George elizan egindako Pazko igandeko mezan egon da erregea, Camilla erreginarekin batera. Galesko printze-printzesak ez dira egon. Kate Middletonek ere minbizia duela zabaldu zuen orain aste batzuk.
2024/03/26 - 14:38
Epaitegiak atzeratu egin du Assangeren helegiteari buruzko erabakia eta ez du berehalakoan estraditatuko
Wikileakseko sortzailearen defentsak emandako argudio batzuk onartu dituzte magistratuek, eta maiatzerako beste auzi saio bat ezarri. Ordurako, akusatua heriotza zigorrera kondenatuko ez dutela bermatu beharko du AEBk.
2024/03/24 - 19:14
Dozenaka misilekin eraso dio Errusiak Ukrainari, Moskuko atentatuarekin zerikusia izan duela iradoki ostean
AEBk dio Ukrainak ez duela zerikusirik atentatuarekin, eta Frantziak Putini eskatu dio ez dezala erasoa "instrumentalizatu". Bestalde, Ukrainak bi ontzi suntsitu ditu Krimean, eta Erresuma Batuaren ustez, "historikoa" da, "gerraren dinamika alda dezakeelako".
2024/03/22 - 20:46
Kate Middleton Galesko printzesak minbizia duela jakinarazi du
Sabeleko ebakuntza bat egin zioten urtarrilean, eta han atzeman zioten gaitza. Kimioterapia hartzen ari dela azaldu du bideo batean.
2024/03/22 - 20:21
Kate Middleton Galesko printzesak minbizia duela jakinarazi du
Sabeleko ebakuntza bat egin zioten urtarrilean, eta han atzeman zioten gaitza. Kimioterapia hartzen ari dela azaldu du bideo batean.
2024/03/11 - 13:48
Kate Middletonek onartu egin du seme-alaben argazkia editatu izana, eta barkamena eskatu du
Irudiak arreta handia piztu zuen komunikabideetan, Kateren lehen argazki ofiziala baitzen urtarrilean sabeleko ebakuntza egin ziotenetik.
2024/02/25 - 10:07
AEBek eta Erresuma Batuak Yemengo hutiak bonbardatu dituzte berriro
18 leku bonbardatu dituzte, tartean, hainbat arma eta misil gordailu, tripulaziorik gabeko zenbait aire sistema eta helikoptero bat. "Hutiek eraso egiteko gaitasuna" murriztea dute helburu bonbardaketa horiek.
2024/02/21 - 22:23
Assange AEBra estraditatzea baimentzeko erabakia hausnartzen hasi dira Erresuma Batuko epaileak
Londresko Auzitegi Nagusiko bi epailek erabakia hartuko dute aurki, zehaztu ez duten epe batean.
2024/02/21 - 13:43
Gaur amaituko da Julian Assangek bere estradizioari helegite berri bat aurkezteko egindako eskaeraren analisia
Gaur, Fiskaltzak, AEBetako Justiziaren ordezkari gisa, bere argudioak azalduko ditu, eta Victoria Sharp eta Adam Johnson epaileek erabakiko dute irizpena berehala emango duten edo beste data batera atzeratuko duten.
2024/02/20 - 12:09
Assange "arrazoi politikoengatik" jazarri dutela argudiatu du haren abokatuak Londresko Auzitegian
Wikileakseko sortzailea Washingtonen esku utzi ala ez aztertzeari ekin diete bi epailek, gaur-biharretan. Auzia galduko balu, Europako Giza Eskubideen Auzitegira jotzea beste aukerarik ez du Assangek.
2024/02/19 - 11:09
''Oppenheimer'' izan da BAFTA sarietan garaile nagusia
"Oppenheimer" filma izan da BAFTA sarietako irabazle nagusia, zazpi sari irabazita; besteak beste, film, zuzendari, aktore eta antzeztaldeko aktore onenarenak. "Poor Things" filmeak, aldiz, bost sari irabazi ditu.
2024/02/15 - 13:43
Wavegarden enpresa gipuzkoarrak olatu artifizialen parkea eraikiko du Birmingham hirian
Aizarnazabalen egoitza duen enpresa olatu mota ezberdinak sortzeko gai da. Dagoeneko 6 olatu parke zabaldu ditu, beste 12 eraikitzen ari da eta 70 garapen fasean daude.
2024/02/09 - 15:02
Irlanda bateratzeko ordua da, Sinn Feinen arabera
Brexit-aren referendumak eredua izan beharko luke bi Irlanden batuketaren kontsulta egiteko.
2024/02/05 - 20:11
Charles III.a erregeak minbizia du
Erresuma Batuko erregeari minbizi mota bat diagnostikatu diote, baina ez dute zehaztu zein. Errege-etxeak azaldu duenez, urtarrilean aurkitu zioten tumorea. 75 urteko erregeak tratamendua hasi du gaur bertan, eta agerraldi publikoak bertan behera utziko ditu.
2024/02/04 - 09:57
AEBk eta Erresuma Batuak Yemen bonbardatu dute, huthien aurkako operazio baten baitan
Yehya Sarea huthien bozeramaile militarrak baieztatu du erasoak jasan dituztela bart, eta ohartarazi duenez, "ez dira zigorrik gabe geratuko". AEBk, Erresuma Batuak, Australiak, Bahrainek, Kanadak, Danimarkak, Herbehereek eta Zeelanda Berriak osatutako koalizio batek egin ditu erasoak.
2024/02/03 - 23:14
Sinn Feinekoa izango da Ipar Irlandako Gobernuko ministro nagusia, historian lehen aldiz
Ipar Irlandan erakunde autonomikoak eratu zirenetik unionistak izan dira beti agintean. Sinn Fein izan zen, ordea, indar bozkatuena 2022ko maiatzaren 5eko Ipar Irlandako hauteskundeetan, eta bi urteko blokeoaren ostean, errepublikanoentzat izango da Gobernuko kargu nagusia.
2024/01/31 - 11:52
Yemengo huthiek misilekin egin diote eraso AEBko destruktore bati, itsaso Gorrian
"Zapaldutako herri palestinarraren defentsan" egin dute eraso, eta "gure herrialdearen aurka AEBk eta Erresuma Batuak egindako oldarraldiari erantzuna emateko", esan du Yehya Sarea bozeramaile militarrak.
2024/01/28 - 09:14
AEBk, Kanadak, Australiak, Italiak, Erresuma Batuak, Herbehereek eta Finlandiak ez dute UNRWA finantzatuko
Nazio Batuen Erakundeko agentzia horretako zenbait langilek urriaren 7ko erasoekin harremana izan zutela salatu du Israelek, eta horren ondoren etorri da erabakia. Hamasek ukatu egin du harreman hori, eta Israelek eskerrak eman dizkie funtsak bidaltzeari utzi dioten herrialdeei.