Dozenaka misilekin eraso dio Errusiak Ukrainari, Moskuko atentatuarekin zerikusia izan duela iradoki ostean
Ukrainako agintariek salatu dutenez, Errusiak ia 30 misil jaurti ditu igande goizaldean, hamar bat Kiev hiriburuaren kontra. Misiletako bat Polonian sartu da, eta bertako agintariek aire-alerta piztu dute, jaurtigaietako bat 39 segundoz euren aire-eremuan ibili dela egiaztatu ostean.
04:10 aldera piztu dira alarmak Ukrainan, eta 06:08 aldera itzali dituzte. Agintariek ez dute oraingoz biktimen berririk eman, baina bai kalte materialena, Kiev erdigunean eta Desnyan barrutian.
"Leherketak gertatzen ari dira hiriburuan", zabaldu du Vitali Klitxko Kieveko alkateak Telegram bidez, eta honakoa gaineratu du: "Aire-defentsa funtzionatzen ari da. Ez utzi babeslekuak".
Lviv eskualdeko gobernadoreak salatu duenez, Stri barrutian ere erasoak izan dira, Lviv hiriaren hegoaldean, Poloniako mugatik gertu, eta Dnipropetrovsk eskualdean ere drone bidezko erasoak egin dituzte, eta berogailu sareak eta linea elektrikoak kaltetuta gertatu dira, hondakinak erortzearen ondorioz. Sei ospitale, 150 hezkuntza zentro eta 3.000 etxe berogailurik gabe geratu dira, Serhi Lisak administratzaileak jakinarazi duenez.
Errusiak Ukrainako fabrika militarren aurkako erasoen berri eman du
"Gaur gauean, Errusiako Indar Aeroespazialek eraso bat egin dute zehaztasun handiko eta irismen luzeko armekin eta tripulaziorik gabeko aireko ibilgailuekin, energia elektrikoko instalazioen, gasa ekoizteko industriaren eta uretako droneak probatzen diren lekuen aurka", Errusiako iturrien hitzetan.
Erasoen ondorioz, "armak, ekipo militarra eta munizioak ekoizten eta konpontzen zituzten enpresa industrialak desegin ditugu", adierazi dute, eta "NATOko herrialdeek Ukrainara transferitutako ekipo militarrak eta atzerriko fabrikazio-armak suntsitu ditugu", gehitu dute.
Ukrainak Krimean Errusiako ontziei egindako erasoa txalotu du Erresuma Batuak
Bestalde, Errusiak salatu du Ukrainak hildako zibil bat eta lau zauritu eragin dituela Sebastopolen, Krimean: "Sebastopoleko 65 urteko bizilagun bat hil da suziri zati batek Yaltinskayako bere etxearen aurka jota", jakinarazi du Mikhail Razvozhaev gobernadoreak Telegram bidez, eta metrailak beste lau pertsona zauritu dituela ere esan du.
Ukrainako Defentsa Indarrek baieztatu egin dute Sebastopolen erasoa egin izana, eta, besteak beste, Yamal eta Azov ontziak, komunikazio zentro bat eta Itsaso Beltzeko flotaren hainbat azpiegitura txikitu dituztela esan dute.
Grant Shapps Erresuma Batuko Defentsa ministroak txalotu egin du Ukrainak Sebastopolen Errusiako bi gerraontziri egindako erasoa, eta horren ustez, "historikoa" da, Ukrainako "gerraren dinamika alda dezakeelako" Itsaso Beltzean. "Errusiak legez kanpoko kontrola izan du urte luzez Krimean, eta Errusiarentzat giltzarri ziren gerraontzi horiek suntsitzea mugarri nabarmena da. Putinek jada ezin du segurtasunez jardun han", adierazi du.
Ukrainak Moskuko atentatuarekin ez duela zerikusirik izan esan du AEBk, eta erasoa ez instrumentalizatzeko eskatu dio Frantziak Putini
Bestalde, Adrienne Watson AEBko Segurtasun Kontseiluko bozeramaileak ABC telebista kateari emandako elkarrizketa batean argi utzi nahi izan duenez, Ukrainak "ez du inolako zerikusirik" ostiralean Moskuko Crocus City Hall ekitaldi pabiloian izandako atentatuarekin. Gaur eguneratu dituzten datuen arabera, 137 hildako eta 180 zauritu baino gehiago utzi zituen erasoak.
Watsonen hitzetan, Estatu Islamikoak bere gain hartu du atentatuaren erantzukizuna, eta garrantzia kendu dio larunbatean atxilotutako lau susmagarriak Ukrainako mugara zihoazela atxilotu izanari.
Adierazpen horiei erantzunez, Maria Zakharova Errusiako Atzerri Ministerioko bozeramaileak esan du deigarria dela AEBk duten ziurtasuna. "Nahiago nuke hain azkar jakin izan balute nork hil zuen Kennedy presidentea, baina ez, 60 urtez ez dute jakin nork hil zuen. Agian Estatu Islamikoa izan zen orduan ere", zabaldu du Telegram sarean duen kontuan.
Hala, erasoari buruzko ikerketa amaitu arte "Washingtonek Kiev justifikatzeko botatzen duen edozein esaldi frogatzat hartu behar da", horren aburuz; izan ere, "demokrata liberal estatubatuarrek urteak daramatzate Ukrainako jarduera terroristak finantzatzen", gaineratu du.
Frantziatik, Jean-Noek Barrot Europako Gaietarako ministroak mezua helarazi dio Vladimir Putin Errusiako presidenteari, Ukrainaren parte-hartzea iradoki eta gero, eta atentatua "ez instrumentalizatzeko" eskatu dio.
Barrotek berretsi du frantsesek "elkartasun osoa" erakutsi diotela Errusiako herriari atentatu izugarri horren ostean, baina "argitu" egin beharra dagoela erantsi du, eta "ezin da instrumentalizatu".
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.