Errioxa
2021/10/29 - 15:56
Larderon atxilotutako gizonak beste neska batzuk bahitzen saiatu ote zen ikertzen ari da Polizia
Erasotzaileak 1998. urtean Logroñoko inmobiliaria baten langile bat bortxatu eta hil zuen. Urte batzuk lehenago ere kondenatu zuten beste sexu eraso batengatik. Azken 25 urteak kartzelan eman ditu eta iaz eskuratu zuen zaintzapeko askatasuna kondena osoa betetzeko 5 urte falta zitzaizkiola.
2021/10/29 - 15:40
Larderoko Udalak hiru dolu egun ezarriko ditu 9 urteko mutikoaren hilketagatik
Udalak deituta elkarretaratzea egin dute eguerdian hilketa gaitzesteko. Halaber, Larderoko bi ikastetxeetan minutu bateko isilunea egin dute.
2021/10/29 - 15:23
Gizon bat atxilotu dute Errioxan 9 urteko mutiko bat hil duelakoan
Zenbait lekukok Poliziari jakinarazi diotenez, haurra lagunekin parkean jolasten ari zen gizon batek engainatuta eraman duenean. Atxilotua iaz irten zen espetxetik 1998an Logroñon emakume bat hiltzeagatik jarri zioten zigorra bete ostean.
2021/10/29 - 10:36
Gizon bat atxilotu dute Errioxan, 9 urteko mutiko baten hilketaren ostean
Zenbait lekukok Poliziari jakinarazi diotenez, haurra lagunekin parkean jolasten ari zen gizon batek engainatuta eraman duenean. Atxilotua iaz irten zen espetxetik 1998an Logroñon emakume bat hiltzeagatik zigorra bete ostean.
2021/10/26 - 11:46
San Adriango 19 urteko txirrindulari bat hil da, Calahorran auto batek harrapatu ostean
22:40an gertatu da ezbeharra, LR-134 errepidean, Calahorra parean. Auto batek gaztea harrapatu du, eta larri zauritu da. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera bidean hil da.
2021/10/07 - 09:20
Etxebizitza Lege berriaren arabera, babestutako etxebizitzak ezingo zaizkio sektore pribatuari saldu
Oraindik tramitazio bidean dagoen araua Auzitegi Konstituzionalera eramango du PPk. Gainera, Pablo Casadok iragarri du legea ez dela aplikatuko PPk agintzen duen autonomia erkidegoetan. Eusko Jaurlaritzak 2015ean onartu zuen Etxebizitza Legea.
2021/09/10 - 19:15
Eztabaida gogorrak Arabako Mahastiak izendapenaren inguruan
Errioxa jatorri izendapenak Arabako Mahastiak izendapen babestua sortzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimenari helegitea jartzea onartu du gaur eta Errioxako presidentearen babesa jaso du. Arabako Foru Aldundiak "onartezin" iritzi dio Errioxako gobernua tartean sartzeari.
2021/08/28 - 12:46
21 urteko gizon leioar bat hil da Errioxan, trafiko istripuan
Gazteak gidatzen zuen ibilgailua bidetik atera eta irauli egin da. Beste bi pertsona zauritu dira istripuan, eta San Pedro Ospitalean daude.
2021/08/22 - 20:22
Ezcarayko baso-sutea kontrolpean dago, baina ez dute guztiz itzali
Suak 100 hektarea baino gehiago erre ditu, eta nahita eragindakoa izan daitekeela uste da.
2021/08/21 - 22:28
Suak ehun hektarea inguru kiskali ditu Ezkarain, bost ordu baino gutxiagoan
Errioxako Gobernuak azaldu duenez, bi fokuk eragin dute baso-sutea. Ildo horretatik, sua nahita piztu duten edo ez argitzeko ikerketa zabalik dago oraindik. Oraingoz, ez dago arriskurik herritarrentzat.
2021/07/30 - 17:54
EAEko barne-trafikoa handitzea eta nazioartekoa % 14 inguru murriztea espero du Jaurlaritzak
Asteburu honetan espero dira uda osoko "joan-etorri gehienak", eta hori dela eta, Ertzaintzak segurtasun neurriak indartuko ditu arazo gehien sortu ohi diren tokietan.
2021/07/29 - 23:19
Justiziak urrundu egin du lokaletan sartzeko covid frogak eskatzeko aukera
Bestalde, Miguel Angel Revilla Kantabriako presidenteak ostegun honetan ohartarazi duenez, bere Gobernuak neurria "ziurrenik" onartuko egingo du, birusaren transmisioa "oso kezkagarria" delako.
2021/07/23 - 23:30
Hauek dira autonomia erkidego bakoitzak ezarri dituen murrizketak
Pandemiaren bosgarren olatu betean, erkidego bakoitzak bere neurriak ezartzearen alde egin du. Honakoa da asteburu honetan bidaiatzea pentsatzen ari bazara jakin beharrekoa.
2021/07/19 - 14:54
Yerga mendiaren (Errioxa) inguruan piztutako sutea aktibo dago oraindik
Suak 369 hektareari eragiten die eta 11 kilometroko perimetroa du. Oraingoz, sua ez da hiriguneetara iritsi.
2021/06/15 - 12:10
Euriak eta txingorrak arazoak eragin dituzte berriro Arabako Errioxan
Metro koadroko 30 litro pilatu dira Lapuebla de Labarca inguruan. Mahastiak urpean gelditu dira, eta haize gogorrak ere kalteak eragin ditu.
2021/06/10 - 13:14
76 salaketa jarri dituzte Ostadar Familia mugimenduko kideen kanpaldian, Errioxan
Ostadar Familia mugimenduko kideek salaketa jaso dute kanpaldi librea egiteagatik, sua pizteagatik, ibilgailuak bidetik kanpo aparkatzeagatik eta covid-aren aurkako neurriak ez errespetatzeagatik.
2021/05/11 - 10:53
Hauek dira erkidego bakoitzean indarrean dauden neurriak
Maiatzaren 9an alarma-egoera bertan behera gelditu ostean autonomia erkidego gehienek etxeratzeko agindua eta itxiera perimetrala kendu dituzte.
2021/04/14 - 16:29
Logroñon jipoi baten ondorioz hildako Oiongo bizilaguna ausaz aukeratu zuten
Zigarro bat emateari uko egiteagatik jipoitu eta hil zuten erasotzaileek biktima.
2021/04/14 - 10:46
Janssen txertoaren banaketa atzeratzearen eragina aztertuko dute gaur erkidegoek
70 eta 79 urte bitarteko herritarren txertaketari bultzada emateko erabili behar zen. Orain, AstraZenecaren txertoa 60 urtez azpikoei eskaintzea proposatuko dute hainbat erkidegok.
2021/04/12 - 14:18
Sei pertsona atxilotu dituzte Oiongo gazte baten hilketarekin zerikusia dutelakoan
34 urteko gizasemea korderik gabe topatu zuten ostegunean Logroñoko parke batean, eta biharamunean zendu zen ospitalean. Sei atxilotuetako bi adin txikikoak dira.