Errioxa
2022/10/20 - 14:17
Tapia: ''Erabaki bat edo bestea hartu, upategi guztiek izango dute Jaurlaritzaren laguntza eta babesa''
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak esan duenez, sor-marka bat edo bestea —Arabako Mahastiak edo Errioxa— aukeratzea upategien esku egongo da eta "borondatezkoa" izango da. Prozesua "erabat legezkoa" dela ziurtatu du.
2022/10/18 - 22:28
Arabako Mahastiak, zenbakitan
Andrea Arrizabalagak Arabako Mahastiak izendapen berriaren nondik norakoak azaldu dizkigu.
2022/10/18 - 21:10
Arabako Mahastiak deituraren bidea, Eusko Jaurlaritzaren baimena lortu arte
2016ean Arabar Errioxako upategi txikien elkarteak bidea hasi zuen jatorri izen propioa lortzeko. 2022an Jaurlaritzaren behin-behineko baimena lortu dute, baina Errioxa Jatorri Izen Kalifikatua kontra dago.
2022/10/18 - 18:37
Errioxa jatorri izenak Arabako Mahastiak baimentzeko erabakiaren kontrako neurriak hartuko ditu ostiralean
Kontseiluak berretsi du "erabat gaitzesten" duela Eusko Jaurlaritzak emandako babesa, eta "bide guztiak agortzeko asmo sendoa mantentzen du".
2022/10/18 - 09:51
Eusko Jaurlaritzak Arabako Mahastiak izendapena baimendu du
Behin-behineko baimena da, behin betikoa Europako Batzordeak eman behar baitu, eta prozesuak luze joko du.
2022/09/14 - 12:16
Kamioilari bat atxilotu dute Errioxan, alkoholemia-tasa zazpi aldiz gainditzeagatik
Guardia Zibilak dei batzuk jaso zituen, AP-68tik zihoan ibilgailu astun bat sigi-saga eta galtzadaren alde batetik bestera gaizki gidatzen ari zela ohartarazteko. Atxilotu aurretik, gidaria ospitalera eraman zuten, eta han egon zen hainbat orduz, behaketa medikoan.
2022/09/03 - 13:15
Gasteizko bizilagun bat hil da Errioxan, auto-istripuz
30 urteko gizonezkoaren autoa bidetik atera da LR-205 eta LR-206 errepideen arteko lotunean, Errioxako Berceo udalerrian.
2022/08/10 - 23:05
Beroak mahatsa azkar heltzea ekarri duenez, bilketa aurreratzea aurreikusten dute
Errioxan gaur bertan hasi dute mahats bilketa, baina Euskal Herrian irail erdialdera arte itxarongo dute. Ordurako hezetasun gehiago eta tenperatura baxuagoak espero dituzte, eta horrek lehorteak dagoeneko astindu duen ekoizpenari ahalik eta zuku gehien ateratzen lagundu dezake.
2022/07/29 - 02:14
Gutxienez bi pertsona atxilotu dituzte droga trafikoaren aurkako operazio batean Araban eta Errioxan
Polizia-operazioa, besteak beste, Gasteizen, Oionen, Logroñon eta Larderon egin dute. Etxebizitzak eta industria-pabiloiak miatu dituzte.
2022/06/28 - 15:11
Gizon nafar bat atxilotu dute Errioxan emakume bat bortxatzea egotzita
Biktimak jarritako salaketari esker, Guardia Zibilak ustezko erasotzailea atxilotu du. Emakumeak azaldu zuenez, aisialdirako lokal bateko komunetan bortxatu zuten, eta horrek biktimaren defentsa zaildu zuen, oso leku txikian zegoelako.
2022/05/27 - 13:38
Calahorrako biodiesel instalazioko sutea itzaltzea lortu dute suhiltzaileek
Suhiltzaileek itzalitzat eman dute gaur goizaldean Calahorrako biodiesel lantegi batean atzo piztu zen sua. 33 eta 40 urteko bi langile hil ziren sutean.
2022/05/27 - 01:06
Bi langile hil dira Calahorrako biodiesel lantegi batean izandako leherketan
Larrialdi zerbitzuetako 100 langiletik gora daude ezbeharraren tokian, tartean Nafarroako eta Arabako suhiltzaileak, garrak itzaltzeko. Leherketa nola gertatu den argitzeko ikerketa bat jarri dute martxan.
2022/05/26 - 16:57
Bi hildako Calahorrako biodiesel lantegi batean izandako leherketan
Calahorrako Udalak inguruko "poligonoak husteko" eskatu die herritarrei, "eztanda gehiago izateko arriskua dagoelako". Hori dela eta, segurtasun-perimetroa kilometro 1 baino gehiagora zabaldu da, sugarrak inguruko biltegiren batera iristeko arriskuagatik.
2022/05/24 - 16:47
Lurzoruaren, mahastiaren eta ardoaren kalitateari eragiten dio aldaketa klimatikoak
Mahastiak zaintzeko eran aldaketak egin ezean gure kalitatezko ardogintza arriskuan egon liteke. Horretaz jakitun eta Neikerren gidaritzapean, Euskal Herriko, Errioxako, eta Grantziako mahastizainak ikerketa proiektu zabal batean bildu dira. Ikerketak aldaketa klimatikoari egokitzea du helburu.
2022/05/19 - 19:29
Arabako Mahastiak sortzeko Errioxa jatorri-izena utzi nahi duten upategiak babestuko ditu Jaurlaritzak
Arantxa Tapia sailburuak adierazi duenez, Exekutiboak "egiteko aukera" emango die, baina erabaki "guztiz pribatu" bat dela erantsi du.
2022/04/18 - 19:52
Gasteizko langile bat hil da Haron enpresako ateak azpian harrapatuta
Gertaera joan den larunbatean izan zen, oraindik zehaztu ez diren arrazoiengatik, zaintza-lanak egiten ari zen enpresako atea gainera erori zitzaionean
2022/01/19 - 21:25
Covidagatik konfinatutako semea zaintzeko, ordaindutako baimen eskubidea aitortu du lehen aldiz epai batek
Logroñoko epaitegi batek epai aitzindaria eman du. Funtzionario bati ordaindutako baimenerako eskubidea aitortu dio konfinatutako semea zaindu ahal izateko. Epaileak argudiatu du “nahitaezko eginbeharra” dela.
2022/01/06 - 15:40
Erregetako Loteriaren sari potoloa Logroñon egokitu da oso-osorik: 41.665 zenbakia
Aspaldiko partez, oso osorik Logroñon egokitu da, hiriburuko erdigunean dagoen Muro del Carmen administrazioan. 25 urte ziren Umearen loteriak hainbesteko zorterik uzten ez zuena.
2021/12/29 - 16:10
Asturias, Kantabria, Euskadi, Nafarroa, Errioxa eta Aragoiko gobernuek jarraibide antzekoak adostu dituzte
Gaurtik eta urtarrilaren 28ra arte, 01:00erako dena itxita, aforoak %60an, eta zutik kontsumitzea debekatuta egongo da.
2021/12/29 - 09:50
Koarentenak laburtzea eta estadioetako edukierak murriztea aztertuko dute gaur Ministerioak eta erkidegoek
Andaluziak, Madrilgo Erkidegoak eta Gaztela Leonek koarentenak murriztea defendatu dute. Nolanahi ere, behin betiko erabakia datorren astean bilduko den Osasun Publikorako Batzordeak hartu beharko du.