Errioxa
2014/02/24 - 14:09
Bi bilbotar larri zauritu dira Errioxan, mendian erorita
43 eta 50 urteko bi gizonezkoak 300 metroko altueratik erori dira San Lorenzo mendiko iparraldeko aurpegian.
2013/11/28 - 15:51
Gorenak Errioxaren helegitea bertan behera utzi du Kontzertua babestuz
Epaian, Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak bere egunean emandako argudio berak aurkeztu ditu Gorenak: lurralde historikoek zerga arau propioak onartzeko duten autonomia defendatu du
2013/11/25 - 17:11
Urkulluk eta Sanzek elkarlana zabaldu eta Nafarroa gonbidatu dute
Lan-hitzarmen sektorialak egingo dituzte nekazaritzan, I+G+b-n, ingurugiroan, nekazaritza garapenean, hezkuntzan, kulturan, turismoan, babes zibilean eta Errioxako ardoaren sustapenean.
2013/11/25 - 15:37
Euskadik eta Errioxak harremana sakontzeko ituna sinatu dute
Bi erkidegoen arteko harremanen normalkuntza adierazten duen bilera izan da gaurkoa. Hainbat arlotara zabalduko dute hitzarmena.
2013/11/21 - 17:55
Urkulluk eta Errioxako presidenteak akordioa sinatuko dute gaur
Protokoloak laborantza sektorearekin, ikerkuntzarekin eta garapenarekin, ingurumenarekin eta herritarren segurtasunarekin lotutako gaiak jasoko ditu.
2013/11/18 - 20:04
EAEk Errioxari zerbitzu gehiago emango dizkio orain, Darponen hitzetan
Arabako Errioxako gaixoak Logroñon artatzearen truke, Osakidetzak zerbitzu gehiago eskainiko dizkie Errioxako herritarrei, Osasun sailburuak Legebiltzarrean azaldu duenez.
2013/09/12 - 22:05
Euskadik eta Errioxak osasun-akordio bat sinatu dute
Lehendakari baten eta Errioxako presidente baten arteko lehenengo bileran, osasun sistemarako sarbidea eta berdintasuna bermatzen duen akordioa sinatu dute.
2013/09/12 - 21:47
Errioxako presidentea Arantza Quirogarekin bildu da Gasteizen
Errioxako presidentea Euskadiko PPko presidentearekin bildu da gaur. Lehendakariarekin bildu ostean, Arantza Quirogarekin izan da Pedro Sanz.
2013/09/12 - 21:27
Euskadik eta Errioxak osasun-akordio bat sinatu dute
Lehendakaria eta Errioxako presidente bat biltzen diren lehen aldia izan da gaurkoa.
2013/09/12 - 08:32
Lehendakaria Errioxako presidentearekin batzartuko da gaur
Iñigo Urkullu eta Pedro Sanz bi lurraldeen arteko harremanak "errotzeko" bilduko dira, azken urteetako gatazkak bukatuta.
2013/08/01 - 23:00
Bilboko bizilagun bat hil da istripu batean, Errioxan
Hildakoa jaiotzez Ezcaraykoa zen, baina Bilbon bizi zen. Ezbeharra LR-111 errepidean gertatu da, San Torcuaton. Bi autok talka egin dute.
2013/07/28 - 22:20
14 urteko gazte bat hil da quad-istripu batean, Errioxan
Gertaera 15:20an izan da, dirudienez, quad-a bidetik irten eta irauli egin da.
2013/07/16 - 16:55
Euskadiko 19 neska-mutil erreskatatu dituzte Errioxan
Montemedianoko (Errioxa) kanpamentuan zeuden, eta ekaitz batek eta tenperaturaren bat-bateko beherakadak ustekabean harrapatu dituztelako erreskatatu behar izan dituzte.
2013/06/18 - 22:49
ELAko buruzagiak Logroñoko kartzelan izan dira Otegiri bisita egiten
Txiki Muñozek gaitzetsi egin du gobernuaren espetxe politika eta Otegik eta Bateraguneko beste presoek aske egoteko eskubidea dutela aldarrikatu du.
2013/06/15 - 16:57
Bilbotik Logroñora zihoan autobus batek istripua izan du AP-68an
Gidaria eta lau bidaiari zihoazen barruan. Emakume bat larri zauritu da, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. Gainontzeko laurek zauri arinak egin dituzte.
2013/05/26 - 13:31
Motorzale nafar bat larri zauritu da Errioxan
Antza denez, errepide ondoko hesi baten kontra talka egin, eta lurrera erori da. Larri zaurituta, Calahorrako ospitalera eraman dute.
2013/05/15 - 20:04
Pobrezia-tasa Euskadin, Nafarroan eta Errioxan bakarrik murriztu da
Espainian, ostera, pobreziak % 8 gora egin du 2008az geroztik, eta erkidego autonomoen arteko desberdintasunak hazi egin dira ia bikoiztu arte.
2013/03/02 - 18:52
Otegiren askapena eskatu dute, Logroñoko espetxearen aurrean
Bateragune auzian auzipetutako beste lau kideen askapena ere, eskatu dute. Bertatik, Sorturen izenean, Pernando Barrenak salatu du bakebidean emandako urratsak alde bakarrekoak izan direla.