Txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pobrezia-tasa Euskadin, Nafarroan eta Errioxan bakarrik murriztu da

Espainian, ostera, pobreziak % 8 gora egin du 2008az geroztik, eta erkidego autonomoen arteko desberdintasunak hazi egin dira ia bikoiztu arte.
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Pobrezia-tasak behera egin du erkidego gutxi batzuetan, Nafarroa (% -9), Errioxa (% -7) eta Euskadiren (% -2) kasua da, Carmen Herrero (Alacanteko Unibertsitatea) eta Antonio Villar (Pablo de Olavide Sevillako Unibertsitatea) Ekonomia katedradunek egindako txostenaren arabera.

Espainian, ostera, pobreziak % 8 gora egin du 2008tik, eta erkidego autonomoen arteko desberdintasunak hazi egin dira ia bikoiztu arte. Kanariar Uharteetan, Valentzian, Andaluzian eta Aragoin pobreziak hazkunde nabarmena izan du.

Valentziako Ekonomia Ikerketen Institutuak (IVIE) eta Bancaja Fundazioak 'Giza Garapena eta pobrezia Espainian' txostena egin dute.

Kanariar Uharteetan (% 21) pobreziaren gorakadarik handiena izan da, baina atzetik gertu jarraitzen dio Valentziak (% 18). Ondoren Andaluzia (% 16), Aragoi /% 13) eta Katalunia (% 7) azaltzen dira.

2011 eta 2008 urteak alderatuta hiru erkidegok soilik hobetzen dituzte datuak: Nafarroa, Errioxa eta Euskadi.

Horrela, epe luzeko langabezia-tasa (urtebete baino gehiago langabezian) 2006tik 2013ra zazpi aldiz biderkatu da.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X