Trafiko istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motorzale nafar bat larri zauritu da Errioxan

Antza denez, errepide ondoko hesi baten kontra talka egin, eta lurrera erori da. Larri zaurituta, Calahorrako ospitalera eraman dute.

Cintruenigoko 48 urteko motorzale bat larri zauritu da Igean (Errioxa), Guardia Zibilak jakinarazi duenez.

Atzo, 13:50ak aldera gertatu zen ezbeharra LR-123 errepidean. Antza denez, errepide ondoko hesi baten kontra talka egin eta lurrera erori zen gidaria.

Errioxako Larrialdi Zerbitzuetako osasun langileak bertaratu ziren gertaeren tokira, eta Calahorrako ospitalera eraman zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X