Gizon nafar bat atxilotu dute Errioxan emakume bat bortxatzea egotzita
Guardia Zibilak 19 urteko gizonezko nafar bat atxilotu du Errioxan 24 urteko emakume bat bortxatzea egotzita.
Atxiloketa egun batzuk lehenago egin zen, biktimak berak jarritako salaketari esker. Emandako testigantzaren arabera, aisialdirako lokal bateko komunetan zegoela, gizona oldartu egin zitzaion, eta bortxatu egin zuen. Horretarako, haren gorpuzkeraz eta indar-nagusitasunaz baliatu zen, bai eta biktimaren beraren beldurraz eta izuaz ere. Emakumeak ezin izan zuen bere burua defendatu oso leku txikian zegoelako.
Eginbideen instrukzioan, atxilotuak eskubide konstituzionala baliatu zuen agenteen aurrean deklaraziorik ez egiteko; hori dela eta, epailearen esku utzi zuten. Horrek aske utzi zuen, karguekin, emakumearengandik urruntze-aginduarekin eta harekin komunikatzeko debekuarekin.