Errioxako Ardoa
2023/09/17 - 15:38
Arabako Errioxako ardoek iaz baino 2,4 milioi euro gehiago fakturatu dituzte lehen seihilekoan
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak gaur Navaridas herrian emandako datuen arabera, salmentak % 3,7 jaitsi dira, baina prezioak igo egin direnez fakturazioa handiagoa izan da, 78,6 milioi eurokoa, hain zuzen ere.
2023/08/29 - 15:33
Arabako Errioxako upategietako soberakina bioerregaia egiteko destilatuko dute
Azken urteetan ekoiztutakoa baino askoz gutxiago saldu da, eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzek saldu ez diren 9 milioi litrori irtenbidea eman nahi diete.
2023/08/04 - 17:02
Arabako Errioxan sasoikako langileak behar dira mahats bilketarako
Arabako Errioxan laster hasiko dute mahats bilketa. Iraileko lehen egunetan ekingo diote eta normalean baino denbora gutxiagoan arituko dira, bizpahiru astez. Horrek langile falta ekarri dezakeela eta, kezkatuta daude ardogileak.
2023/08/02 - 18:38
Jaurlaritzak Ministerioari bidali dio Errioxa jatorri izenaren estatutu aldaketa baliogabetzeko errekerimendua
Jaurlaritzak aurreko asteko Gobernu Kontseiluan onartu zuen Ministerioari errekerimendu hori egitea, eta, eskaera atzera botaz gero, dagozkion helegitea jartzeko baimena eman zuen. Hiru sailburu sozialistak erabakiaren aurka agertu ziren.

2023/05/07 - 16:53
Hudoen laguntzaz harrapatzen dituzte Arabako nekazariek mahastiei erasaten dieten untxiak
Arabako Errioxan untxi izurria dute azkenaldian: inoiz baino gehiago ugaldu dira eta mahastiak suntsitu dituzte herri askotan. Horren aurrean, untxiak ehizatzeko baimena eman du Aldundiak; baina ez txakurrekin, hudoen laguntzaz baizik. Untxien bila aritu gara nekazari batekin.
2023/04/21 - 16:44
Arabako Mahastiak jatorri izendapenaren sustatzaileak atsekabetuta daude Jaurlaritzaren jarrerarekin
Sor-marka berriaren atzean dauden upategietako ordezkariek elkarretaratzea egin dute Lakuako egoitza aurrean. Euren hitzetan, Euskadiko Auzitegi Nagusiak behin-behineko baimena atzera bota duen arren, upategiek eskubide osoa dute enpresa ekimen pribatu bat defendatzeko.

2023/04/18 - 15:55
Jaurlaritzak ez du helegiterik aurkeztuko Arabako Mahastiak sor-marka bertan behera uzteko erabakiaren kontra
Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak ez du epaiari buruzko iritzirik eman nahi izan, eta "Europar Batasunak zer erabakitzen duen zain" egongo direla erantsi du.
2023/04/14 - 21:12
'Arabako Mahastiak' eta ABRAk helegitea jarri dute EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiaren aurka
Argudiatu dutenez, "ez da egiaztatu Errioxako jatorri-izenak izango lukeen balizko kalte konponezina".
2023/04/14 - 16:22
Euskadiko Auzitegi Nagusiak debekatu egin du behin-behinean "Arabako Mahastiak" izena
Arabako Mahastiak izenaren erabilera iragankorra baimendu zuen urrian Jaurlaritzak, eta 2024an zen merkaturatzekoa. Auzitegiak, ordea, atzera bota du argudiatuta bi izenak merkatuan izanda kontsumitzailea nahasteko arriskua handi litzatekeela.
2023/04/14 - 11:52
Euskadiko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du behin-behinean 'Arabako Mahastiak' sor-marka
Epaiaren arabera, sor-marka hori erabiltzeko baimena bertan behera uzteak "ez dio kalte handirik egiten" sor-markari, Europar Batasunak behin betiko erabakia eman arteko "babesa atzeratu besterik ez" baitu egiten.

2023/03/28 - 16:53
Basque Culinary Centerrek ardoari eta edariei buruzko zentro bat irekiko du Araban
Arabak ardoaren kalitatea garatzeko goi mailako gune bat izango du. Oraindik ez dute erabaki non kokatuko duten "Edariak eta Ardoa" izeneko zentroa, baina ardoaren sektorea garatzeko egitasmo aitzindaria izan izango da.

2023/02/11 - 12:46
Arabako Errioxako ardoaren esportazioak % 17 jaitsi dira 2022an, baina sektoreak fakturazioari eutsi dio
Pandemiak eragindako krisia gainditu eta 2021ean marka historikoak izan ostean, ardoaren merkataritzak ziurgabetasun handiko urtea izan du mundu mailan.
2023/01/30 - 17:50
Arabako Mahastiak izendapenak 2023ko uztan lehen ardoa lortzea espero du
Kontseilu Arautzaileak ziurtatu duenez, beharrezkoak diren izapideak egiten ari da mahastizainei eta upategiei erregistroak irekitzeko, baldin eta baldintza agiria betetzen badute, izendapen horren babespean "2023ko uztako lehen ardoa" lortzeko helburuarekin.
2023/01/21 - 11:50
Arabako Mahastiak Jatorrizko Deitura: ika-mikaz zipriztindutako kronologia
Arabako Mahastiak etiketapean ardoa merkaturatzeko proiektua abian jarri zuen ABRA Araba-Errioxako upategi txikien elkarteak 2022ko uda aldera. Gaiak ertz ekonomikoak ditu, baina baita politikoak ere. Hona hemen mugarri nagusiak.
2023/01/21 - 11:02
EBk ez du Arabako Mahastiak Jatorrizko Deitura onartuko, Espainiako Gobernuaren babesik ez badu
Joao Onofre Europako Batzordeko Nekazaritza alorreko arduradunak iragarri duenez, Europar Batasunak ez du onartuko Arabako Mahastiak Jatorrizko Deitura sortzea, aldez aurretik Espainiako Gobernuak babesten ez badu. Eta hori, gaineratu du, gaur gaurkoz ez da gertatzen.
2022/11/17 - 15:40
Errioxa jatorri izendapenak eskatuta, Madrilek esklusibitatea ezartzen du, baita mahastien ekoizpenean ere
Errioxako izendapenaren barruan egonez gero, bere izendapen barruan dagoen upategiari saldu ahal izango zaio soilik. Aldaketa honen alde egin dute Nafarroak eta Errioxak; ez, ordea, EAEk.
2022/10/30 - 12:13
''Ardo-izendapen desberdina aldarrikatzen dutenek ere eskubide legitimoa dute''
Arabako Mahastien Jatorrizko Izendapenaren inguruan, Izaskun Bilbao EAJren europarlamentariak esan du ika-mikak "erabilera politikoa" izan duela (jatorriz, gaztelaniaz).

2022/10/22 - 13:29
EAJk eta EH Bilduk Arabako Mahastien politizazioa salatu dute, "erabaki ekonomiko" bati erantzuten dionean
PSE-EEk "astakeriatzat" jo du "abentura" hau, PP+Cs-ek "operazio politiko" gisa izendatu du eta Elkarrekin Podemos-IUk, berriz, errespetatu egin behar dela dio.

2022/10/21 - 18:37
Errioxako Jatorri Izendapenak helegitea jarriko du Arabako Mahastien aurka
"Sektore oso bati dagokion merkataritza funtsa bidegabeki aprobetxatzea" egozten dio, eta horren aurka bide guztiak jorratuko omen ditu.
2022/10/21 - 17:10
Errioxako Kontseilu arautzaileak helegitea jarriko du
Jatorri Deitura Kalifikatua Arautzeko Kontseiluaren Osoko Bilkurak erabaki du berraztertzeko errekurtsoa jartzea Eusko Jaurlaritzak Arabako Mahastiak jatorrizko deiturari emandako Babes Nazional Iragankorraren aurrean.