Errusia
2024/03/23 - 09:57
Estatu Islamikoak bere gain hartu du Moskuko kontzertu areto batean izandako atentatua
Kamuflajezko jantziak zeramatzaten zenbait pertsona tiroka sartu dira Crocus City Hall aretoan. Gutxienez 60 pertsona hil eta 100 zauritu dira.
2024/03/22 - 22:51
Gutxienez 40 pertsona hil dituzte Moskuko kontzertu-areto batean, tiroz
Kamuflajezko jantziak zeramatzaten zenbait pertsona tiroka hasi dira Crocus City Hall aretoan. Gainera, bi leherketa izan dira.
2024/03/22 - 22:11
Tiroketa Moskuko kontzertu areto batean
Jantzi militarrak zeramatzaten hiru pertsona tiroka hasi dira Moskuko kontzertu areto batean, eta hainbat pertsona hil dituzte. Gainera, bi eztanda entzun dira.
2024/03/22 - 19:43
Errusiak eta Txinak atzera bota dute AEBk Gazarako egindako su-eten proposamena, "sendotasun faltagatik"
Bi kide iraunkor horiez gain, Aljeriak ere egin du AEBk NBEko Segurtasun Kontseiluan aurkeztutako ebazpenaren kontra. Guyana abstenitu egin da, eta beste hamaika herrialdek aldeko botoa eman dute.
2024/03/22 - 15:20
Errusiak ia 90 misil eta 60 drone baino gehiagorekin eraso dio Ukrainari
Errusiak 90 misil eta 60 drone baino gehiago jaurti ditu goizaldean Ukrainako bederatzi eskualderen aurka, eta, ondorioz, miloi bat kontsumitzaile baino gehiago argindarrik gabe gelditu dira.
2024/03/22 - 13:16
Errusiak misilak eta droneak jaurti ditu Ukrainan, energia azpiegituren aurka egindako erasorik handienean
Ukrainako agintarien arabera, gutxienez hiru pertsona hil dira. Gainera, inguruko herrialdeetatik argindarra jasotzen ari dira Ukrainan hornidura bermatzeko.
2024/03/18 - 17:25
Mendebaldeko gobernuek zalantzan jarri dute Putinen garaipenaren zilegitasuna
Kremlinak "zentzugabeak" ikusten ditu kritikak eta presidenteak lortutako botoen % 87a aldarrikatzen du.
2024/03/18 - 13:22
2030era arte agintean jarraituko du Putinek, inoizko emaitza onenak lortuta
Ukrainako gerra eta mendebaldearen zigorrak gorabehera, botoen % 87 lotu ditu, 2000. urtean estreinakoz presidente hautatu zutenetik izan duen garaipenik zabalena. Hil aurretik, Navalni trukatzea onartu zuela esan du Putinek, "baina zoritxarrez gertatu zena gertatu zen; horrelakoa da bizitza".
2024/03/18 - 09:49
Putinek botere erakustaldia egin du, botoen % 87 lortuta
Errusiako presidentea beste sei urtez egongo da agintean, 2030era arte. 2000. urtean estreinakoz presidente hautatu zutenetik garaipenik zabalena eskuratu du, Ukrainako gerra eta mendebaldearen zigorrak gorabehera.
2024/03/18 - 09:39
Ukrainara tropak bidaltzea ''akatsa'' litzatekeela uste du Javier Solanak
"Lekuan bertan tropekin inplikatzea akatsa litzateke", adierazi du Javier Solonak. NATOko idazkari ohiak uste du "batez ere armak eta munizioa" bidali behar direla Ukrainak bere gaitasun militarrei eutsi ahal izateko. Elkarrizketa osoa, gaur gauean, 21:35ean, ETB2n.
2024/03/18 - 09:37
Javier Solana: ''Ikusi egin beharko da Errusiako hauteskundeen ostean armistizio akordio bat lor daitekeen''
NATOko idazkari nagusi ohi eta Espainiako Gobernuko ministro ohiak adierazi duenez, bere nahia "hildako gehiago ez egotea" da. "Baliteke uda ostean armistizio modu bat aurkitzea", gaineratu du Solanak. Elkarrizketa osoa, gaur gauean, 21:35ean, ETB2n.
2024/03/18 - 08:48
Albiste izango dira: Donostiatik Loiura, merkeago gaurtik, Korrika Gasteizen eta Errusiako hauteskundeak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/17 - 12:38
Ukrainak jaurtitako drone oldea geldiarazi du Errusiak zortzi eskualdetan, tartean Moskun eta Belgoroden
Pertsona bat hil da Kubanen, drone horietako baten eraginez piztu den sutean.
2024/03/16 - 11:17
Parte-hartzea % 38,5ekoa da oraingoz Errusiako presidenterako hauteskundeetan
112 milioi errusiar daude botoa ematera deituta, atzo hasi eta iganderaino. Inkesta ofizialen arabera, boto-asmoaren % 80 du Putinek, eta litekeena da 2000. urtean agintea eskuratu zuenetik inoiz izan duen garaipenik zabalena lortzea.
2024/03/15 - 10:15
Historiako zortzigarren presidentetza hauteskundeak ditu Errusiak, gaurdanik
112 milioi errusiar daude bozkatzera deituta, datozen hiru egunetan. Inkesta ofizialen arabera, boto asmoaren % 80 du Putinek, beste hiru hautagairekin lehian arituko bada ere.
2024/03/12 - 20:02
Errusiako hegazkin militar batek su hartu eta lurra jo du Moskutik gertu, 15 pertsona zeramatzala
Il-76 hegazkin bat da, 2024ko urtarrilaren 24an Errusiako hegoaldean erori zen modelo bera, 60 preso ukrainar baino gehiago eramaten ari zenean, ustez truke baterako. Moskuk eraso bati egotzi zion gertakari hori, eta Ukrainako indarrei egotzi zien errua.
2024/03/06 - 18:45
Errusiar droneek leherketak eragin dituzte Zelenski eta Mitsotakisen konboietatik gertu, Odesan
ERT Greziako irrati publikoak Odesan duen korrespontsalaren arabera, bi buruzagien bileran, gainera, misil balistikoekin eraso dute hiria, eta sirenak jo eta aireko defentsa aktibatu behar izan dute.
2024/03/02 - 12:45
Ukrainako Armadaren drone batek kalteak eragin ditu San Petersburgoko etxebizitza eraikin batean
Erasoaren ondorioz, etxebizitzak hustu behar izan dituzte, baina ez da inor zauritu. Errusiako aire-defentsak bota omen du dronea, baina horren zatiek kalteak eragin dituzte eraikinean.
2024/03/02 - 11:56
Ehun pertsona baino gehiago atxilotu dituzte Errusia osoan Navalniren hiletaren harira
Moskun, 14 pertsona atxilotu zituzten, Siberiako Novosibirsk eta Omsk hirietan baino gutxiago, han 35 pertsona hartu baitzituzten atxilo.
2024/03/02 - 09:10
Agur labur bezain jendetsua jaso du Aleksei Navalnik Moskun, segurtasun neurri zorrotzekin egin den hiletan
Navalniren aldeko beilatokiak ordu erdi pasatxo iraun du, eta tenpluaren inguruan bilduta zeuden opositorearen milaka jarraitzaileak ezin izan dira sartu hari azken agurra ematera. Borisovoko hilerrian lurperatu dute.