Ertzaintza
2025/03/14 - 13:09
Ertzaintzak akordio arautzaile berria sinatu du, Euspel sindikatuaren babesik gabe
Gutxienez 4.200 euro gordin gehiago jasoko ditu urtero ertzain bakoitzak, hitzarmen horri esker.
2025/03/14 - 12:03
Zupiria: ''Akordio honekin, bere gobernu programan ezarritako lehen konpromisoa betetzen du Jaurlaritzak''
"Negoziatzea eta datozen urteetarako lan hitzarmen bat lortzea genuen helburu", esan du. Halaber, adierazi du hurrengo bi helburuak lortzeko abiapuntua jartzen duela akordioak, "Ertzaintzak behar duen plantilla lor dezan eta behar dituen baliabideak izan ditzan".
2025/03/14 - 11:28
Ertzaintzak eta Segurtasun Sailak hitzarmen berrirako akordioa sinatu dute
2025-2028rako Akordio Arautzailea Erandion (Bizkaia) sinatu dute gaur, ostiralarekin. Ertzain bakoitzak gutxienez 4.200 euro gordin gehiago jasoko ditu urtero.
2025/03/14 - 08:43
Albiste izango dira: 5 urte alarma egoeratik, zerga erreforma eta Athletic - Erroma istiluak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/13 - 20:47
16 urteko mutil bati arma zuri batekin eraso egin diote Donostian
Gertaera 16:00ak aldera izan da, Donostiako Justizia Jauregiaren inguruan. Adin txikiko mutilak zauriak zituen beso batean eta bizkarrean, eta Donostia Ospitalera eraman dute.
2025/03/13 - 19:45
ErNE, Esan eta SIPE sindikatuetako afiliatuen % 72k Ertzaintzaren akordioa babestu dute
Segurtasun Sailarekin hitzartutako akordioa ostiral honetan sinatuko da Ertzaintzaren egoitza nagusian, Erandion, eta ekitaldiaren ondoren prentsaurrekoa emango dute Bingen Zupiria sailburuak eta sindikatu sinatzaileek.
2025/03/13 - 19:43
16 urteko mutil bati eraso egin diote Donostian, labanaz
Gertaera 16:00ak aldera izan da, Donostiako Justizia Jauregiaren inguruan. Adingabeari arma zuri batekin eraso egin diote eta, zaurituta, anbulantzian eraman dute Donostia Ospitalera.
2025/03/12 - 16:39
Titulaziorik gabe estetika-tratamenduak egiten zituen emakume bat atxilotu dute Bilbon
Atzo jasotako dei anonimo baten bidez jakin zuen Ertzaintzak sare sozialetan emakume batek aurpegiko botox eta betetze tratamenduak eskaintzen zituela, eta horiek Bilboko Iralabarri auzoko etxebizitza turistiko batean egiten zituela.
2025/03/11 - 18:17
Barakaldon hil zen gizon bat patinete batek harrapatu ote zuen ikertzen ari dira
Otsailaren 20an Gurutzeta auzoan gertatutakoa benetan harrapaketa bat izan ote zen ikertzen ari direla adierazi du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak, eta erantsi du hipotesi guztiak zabalik daudela.
2025/03/11 - 08:08
ERNE, ESAN eta SIPEren afiliatuek ostegunera bitarte bozkatuko dute Ertzaintzaren akordioa
Oraindik sinatu gabe dago akordioa, baina 45 milioi euroko inbertsioa ekarriko luke 2028ra arte, eta agenteek urtean gutxienez 4.200 euro gehiago kobratzea aurreikusten du, besteak beste.
2025/03/09 - 17:12
ETAk duela 24 urte hil zuen Iñaki Totorika agentea omendu du Hernanin Ertzaintzak
Haren omenez jarritako monolitoaren eta plakaren alboan egin diote gorazarre, lore-eskaintza batekin, eta minutu bateko isilunea gordeta.
2025/03/09 - 16:12
18 urteko gizonezko bat atxilotu dute Sondikako inauterietan mutil bati labana batekin eraso egiteagatik
Gainera, beste pertsona batek atzamar bat zauritu du botila batekin borroka batean, eta ospitalera eraman behar izan dute, larri ez badago ere.
2025/03/09 - 10:26
Ertzaintzak 5.500 desagerpenen berri jasotzen du urtero, eta ia guztiak argitzen dira
Salaketak 1.500 dira urtero, eta % 97,5 inguru argitzen dituzte. Segurtasun Sailak gogorarazi du desagerpenaren berri eman aurretik egiaztapenak egin behar direla, eta ez dagoela 24 ordu itxaron beharrik salaketa jartzeko.
2025/03/09 - 08:54
Gizon bat hil zen atzo Hondarribian, sute bat itzaltzen laguntzen ari zela
Suhiltzaileekin, udaltzainekin eta ertzainekin batera baso sute bat itzaltzeko lanean ari zela hil zen. Sutea 17:30 aldera piztu zen, Artzu auzoan, eta 19:00etarako hartu zuten kontrolpean.
2025/03/08 - 16:35
Donostiako kale batean konortea erdi-galdurik aurkitutako gizon baten heriotza ikertzen ari dira
Biktima larunbateko 02:00ak aldera aurkitu dute, osasun-langileek Donostia Ospitalera eraman dute, eta handik ordu batzuetara hil da.
2025/03/04 - 15:50
''Kokaina arrosa'' delakoaren kontsumoak gora egin du Euskadin, delitu larriekin harreman estua duen droga
Euskadin gehien kontsumitzen droga marihuana bada ere, "tusi" edo "kokaina arrosa" deitutako drogaren kontsumoak gora egin du gazteen artean, aisialdian. Droga horrek duen eraginak Ertzaintza kezkatzen du.
2025/03/03 - 22:56
Ertzaintzak bi emakume atxilotu ditu Donostian, lizentziarik gabeko ebakuntza estetikoak egiteagatik
Biktimak erakartzeko iragarkiak jartzen zituzten sare sozialetan. Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak tranpa bat jartzea erabaki zuen. Salaketa jarri ondoren, Ertzaintzak 39 eta 40 urteko bi emakume atzerritar atxilotu zituen, lizentziarik gabe eta homologatu gabeko produktuekin lan egiteagatik.
2025/03/03 - 20:08
Txirrindulari bat hil da Usurbilen, kamioi baten kontra jota
Ezbeharra N-634 errepidean gertatu da, Oriora bidean, 13:50 aldera. Hildakoa Tolosaldeko herri txiki batean bizi zen 53 urteko gizonezkoa da.
2025/03/02 - 19:12
Hainbat lagun artatu behar izan dituzte Arrankudiagako baserri batean izandako sutean
Pertsona bat Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute. 15:00ak aldera piztu da sua, eta hiru ordu inguru behar izan dituzte suhiltzaileek itzaltzeko. BI-625 errepidea itxita egon da suhiltzaileak lanean aritu diren bitartean.
2025/03/02 - 15:32
Emakume bat larri zauritu da Goizuetan autoarekin pendiz batetik amilduta
81 urteko emakumeak kolpe larriak zituen, baina autotik kanpo zegoen larrialdi zerbitzuak iritsi direnean. Goizuetako mediku-taldeak artatu du aurrena, baina Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu du, eta SOS Deiaken helikoptero medikalizatu batean eraman dute ospitalera.