Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Donostiako Bidebieta auzoan gertatutako hilketarekin lotuta
Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu joan den martxoaren 8an Donostiako Bidebieta auzoan izandako hilketaren egileak izatea leporatuta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Martxoaren 8ko goizaldean, ordu biak aldera, Ertzaintzak jakin zuen gizon bat konortea erdi galduta aurkitu zutela kalean, Donostiako Bidebieta auzoan. Gizona osasun-zentro batera eraman zuten, baina handik ordu batzuetara hil zen.
Ertzaintzak ikerketa hasi zuen gertaeraren inguruabarrak argitzeko, eta auzitegi medikuaren txostenean oinarrituta.
Homizidio bat eta indarkeria erabiliz egintako lapurreta bat izan zirela ondorioztatu zuen, eta bi egileak identifikatu zituen.
Hala, joan den asteartean, apirilaren 8an, 31 urteko gizon bat eta 33 urteko emakume bat atxilotu zituzten Gipuzkoako hiriburuan, homizidio-delitu bat eta indarkeria erabiliz egindako lapurreta bat leporatuta. Biktimaren sakelako telefonoa eta beste objektu batzuk atzeman zizkieten atxilotuei.
Bi atxilotuek polizia-aurrekari ugari omen dituzte, batez ere ondarearen aurkako delituengatik.
Epaileak gizona espetxeratzeko eta emakumea kautelazko neurriekin libre uzteko agindua eman du.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda