Ertzaintzak ia 2.000 isun jarri zituen iaz alkoholemia proban positibo emateagatik, % 20 istripu baten ostean
Guztira, 1.968 pertsona zigortu zituen Ertzaintzak iaz alkoholaren eraginpean gidatzea egotzita, bestela esanda, gidarien % 3,5. Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, eta 2023ko datuekin alderatuta, bost hamarren jaitsi da positiboen kopurua (% 4koa izan zen duela bi urte).
Iaz 55.617 alkoholemia proba egin zituen Ertzaintzak EAEko errepideetan; egunero, batez beste, 152 test egin eta bost gidari zigortu zituen.
Trafiko istripuak tarteko, 8.309 alkoholemia proba egin zituen Ertzaintzak iaz. Nahastutako gidarien % 94 negatibo eman zuten; % ia 5ek (403 pertsona) baimendutakoa baino alkohol gehiago edana zuten, eta 77 gidariri ezin izan zieten proba egin edo uko egin zioten.
Positibo tasa handiena (egindako proben % 59,4, positibo) zirkulazio kodearen kontrako arau-hausteren bat egiten harrapatu zituzten gidarien artean atzeman zuten. Zehatz jarrita, arau-hausteren bat egin zuten 370 gidarietatik 220k positibo eman zuten, eta gainerako 147k, negatibo.
Ertzaintzak egindako prebentzio kontroletan, bestalde, gidarien % 2,8k eman zuten positibo.
Zure interesekoa izan daiteke
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik