ESK
2020/09/25 - 16:36
Gehiegizko lan karga salatu eta taldeak indartzea eskatu dute ospitaleetako langileek
Osakidetzako langileak haserre agertu dira ostiral honetan koronabirusaren pandemiak ospitaleetan eragindako lan karga handia eta baliabide falta salatzeko antolatutako elkarretaratzeetan.
2020/09/25 - 16:14
Osakidetzako sindikatuek protesta egin dute sistemaren egiturazko arazoak salatzeko
Plantilla egonkortu eta lan karga arindu ezean, ezin dela kalitatezko osasun zerbitzurik bermatu diote sindikatuek.
2020/09/18 - 16:21
"Presioa jasangaitza" dela salatu dute Osakidetzako ehunka profesionalek
Bestalde, Osasun Sailak eta Osakidetzak nabarmendu dute langileek mobilizaziorako duten eskubidea errespetatzen dutela, "nahiz eta ez den horretarako unerik egokiena".
2020/09/18 - 16:21
Mobilizazioak antolatu dituzte Lehen Arretako zentroetan baliabide falta salatzeko
Langileak nekatuta eta baliabiderik gabe daudela salatu dute. ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, Satse eta SME sindikatuek bat egin dute EAEko hiru lurraldeetako deialdiarekin.
2020/09/08 - 18:14
Jantoki, garbiketa eta garraio zerbitzuetako sindikatuek ere grebara deitu dute
Sindikatuek salatu dute hilabeteak daramatzatela COVID-19ari aurre egiteko segurtasun plana negoziatzeko eskatuz, "baina enpresek ez digute inolako erantzunik eman, ezta Hezkuntza Sailak ere".
2020/09/05 - 16:31
Otegik "Estatuaren indarkeriari" egotzi dio Gonzalez Solaren heriotzaren errua
"Estatuaren indarkeria desagertzen ez den bitartean, nekez hitz egin ahal izango da bizikidetza demokratikoaz", adierazi du EH Bilduren koordinatzaile nagusiak.
2020/08/20 - 21:29
42 urteko langile bat hil da Barakaldon, lan-istripu ez-traumatiko batean
Lan-batzordeak elkarretaratzea egin du eguerdian, lantegiaren aurrean. Gizarte-taldeek eta sindikatuek, berriz, arratsaldean egin dute elkarretaratzea.
2020/08/19 - 20:42
Zaldibar Argitu: "Luiziko erantzukizun politikoek argitu gabe jarraitzen dute"
Plataformak, gainera, eskatu die erakundeei "Joaquin Beltranen bilaketa-lanak ez gelditzeko".
2020/07/17 - 10:11
Osakidetzak helegitea jarri dio lan-arriskuen araudiari buruzko epaiari
ESK sindikatuak "zer aldatu den" galdetu dio Jaurlaritzari, ebazpenaren "balorazio positiboa" egin eta egun batzuetara helegitea jartzea erabakitzeko.
2020/07/09 - 10:30
Osakidetzako sindikatuek elkarretaratzeak egingo dituzte gaur osasun publikoaren alde
Elkarretaratzeak arratsaldeko 18:00etan izango dira hiru hiriburuetan, Osakidetzako langileen egoera salatzeko helburuarekin.
2020/07/03 - 12:32
Auzitegi Nagusiak ezarri du Osakidetzak ez zuela bete prebentzio araudia
Babeserako tresnak ez edukitzeak langileei "lan-arrisku larria eta berehalakoa" eragin ziela ebatzi du EAEko Auzitegiak. Osakidetzaren esanetan, gabezia "puntuala" izan zela ebatzi du Auzitegiak.
2020/06/26 - 15:08
"Murrizketak itzultzea" eskatu diete Osakidetzako langileek Eusko Jaurlaritzari
Satse, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek elkarretaratzeak deitu dituzte osasun zentroetan “kalitatezko” osasun zerbitzu publiko bat defendatzeko.
2020/06/26 - 14:21
Osakidetzako langileek ''murrizketa guztiekin'' amaitzeko eskatu dute
SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek elkarretaratzeak deitu dituzte osasun zentroen aurrean, "kalitatezko" osasun publikoa defendatzeko.
2020/06/26 - 13:56
Azken lan istripu hilgarria salatu dute sindikatuek Iruran
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Irurako Laskibar industrialdean, 45 urteko langile baten heriotza salatzeko.
2020/06/23 - 11:08
Sindikatuek elkarretaratzeak deitu dituzte osasun publikoaren alde
SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek protestak antolatu dituzte ostiral honetarako Eusko Jaurlaritzari osasun arloko politika publikoak lehenbailehen alda ditzala eskatzeko.
2020/06/09 - 10:29
Osakidetzaren lan-eskaintzagatik ikertutako bi zerbitzuburuk gaur deklaratuko dute
Anestesiologiako, Angiologiako eta Digestioko mediku-buruak ikertu dituzte orain arte lan-eskaintza publiko horretako azterketen ustezko filtrazioengatik.
2020/06/08 - 22:20
ESK: "Murga Osakidetzako bezero sistemaren konplizea da"
Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoaetan ikertutako bi zerbitzuburuk Gasteizko epaitegietan deklaratuko dute astearte honetan.
2020/06/05 - 15:44
Langile guztien "segurtasuna" bermatzea eskatu diete sindikatuek Osakidetzari
Sindikatuen arabera, protokolo aldaketak etengabeak izan dira Osakidetzako ospitaletan, eta COVID-19ak agerian utzi ditu osasun sistemaren hutsuneak.
2020/05/23 - 15:09
172 eragilek bat egin dute ekonomia ekologikoaren aldeko manifestuarekin
ELA, LAB, ESK, STEILAS sindikatuek eta EH Bildu, Ahal Dugu-Podemos, EQUO, Sortu, EA eta Alternatiba alderdiak sinatzaileen artean daude. Dagoeneko, 2.598 norbanakok eta 721 akademikoek egin dute.
2020/05/05 - 22:26
Osakidetzako larrialdietako zuzendaria salatu dute konfinamendua urratzeagatik
Kantabrian duen bigarren etxera joan zen. Nekane Murga Osasun sailburuak esan du Sanchezek azalpenak eman arte ez dutela inolako neurririk hartuko.