SATSE: "Murrizketen ondorioak modurik gordinenean agerrarazi ditu COVID-19ak"
"Muturreko egoeran" daudela diote osasun-langileek, "ahituta". COVID-19ak azken urteotan Osakidetzan ezarri diren "murrizketa politiken" ondorioak agerrarazi dituela salatu dute, "modurik gordinenean" agerrarazi ere. Eguneroko "lan-kargari karga emozionala" gehitu zaiola eta egoera "jasangaitza" dela esatera aterako dira gaur kalera. Langile gehiago kontratatzeko, baldintzak hobetzeko eta osasun zerbitzuak ez pribatizatzeko eskatuko diote Eusko Jaurlaritzari, besteak beste. Finean, Europako Batasunera begiratu, eta osasungintzan diru gehiago inbertitzeko.
SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, osasungintzako langileek manifestazioa egingo dute 12:00etan Bilbon. Eskariak ez dira berriak, baina "egoeraren gordintasunaren aurrean", elkar hartuta, Osasun Sailari mezu zuzena igorri nahi diote: "Honaino iritsi gara".
Maitena Larrañaga SATSE Euskadi Erizainen Sindikatuaren ordezkaria da Mendaroko Ospitalean. Bere hitzetan, "murrizketek" eraman dute egoera muturreraino, eta osasungintza publikora bideratzen den "diru kopuruan dago gakoa". Horregatik, Europako Batasuneko herrialde aurreratuenen pareko inbertsioa exijitzen dute sindikatuek. Erizainen kopuruari dagokionez, esaterako, Europako batez bestekoaren ia bi puntu azpitik dago EAE.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun zentroetako erizainen egoerari buruz SATSEk egindako azterketa batean jasotzen denez, Europan 1.000 biztanleko 8,8 erizain daude, eta EAEn, 7,1. Kopuru hori are gehiago jaisten da Osakidetzaren zentroetan, 4,8raino. Hala, "pazienteek behar bezalako arreta jaso ahal izateko, gutxienez 1.600 erizain gehiago" behar dituela ondorioztatu dute txostenean.
"Osakidetza kalitatezko osasun zerbitzutzat" daukagula azpimarratu du Larrañagak, baina "azken urteotan hartutako erabaki okerren ondorioak erakutsi dute zein den gure sistemaren egungo egoera". Hala nola, "bajak eta erretiroak ez dira behar bezala ordezkatu", eta horren guztiaren "ondorio zuzena" orain ari gara pairatzen. "COVID-19ak erakutsi digu ez garela gai horrelako egoera bati aurre egiteko", gaineratu du.
Osakidetzarekin, "harremanik ez"
Lehendik ere gaiztotuta zeuden Osakidetzaren eta sindikatuen arteko hartu-emanak, orain, pandemiarekin, "are gehiago garraztuta daude", SATSEko ordezkariaren arabera, "ez dago harremanik apenas". Martxotik hona "bileraren bat" egin dute bi aldeek, "baina bilera informatiboa izan da, COVID-19aren inguruan hartutako erabakien berri emateko, eta ez negoziatzeko".
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ez duela "elkarrizketarako eta negoziaziorako borondaterik" nabarmendu du Larrañagak. "Ez da oraingo kontua", zehaztu du. Koronabirusa agertu aurretik deitu izan diren mahai sektorialak "informazio mahaiak" bilakatu direla esan du, eta ez negoziazioko espazioak. "Mahai horietan informatu bakarrik egiten gaitu Osakidetzak, bere erabakiak helarazi. Guk gure eskariak kontuan hartuko dituen gune bat nahi dugu".
Gotzone Sagardui Osasun sailburu izendatu berriaren biltzeko deia jaso duten arren, "haratago" joatea nahi dute sindikatuek eta "egiazko ekintzak" ikusi nahi dituzte mahai gainean.
Hutsunerik handiena, Lehen Arretan
Osasun zentroetako ertz guztiak astindu ditu COVID-19ak, baina Lehen Arreta da "gehien sufritzen ari dena". Hori dela eta, ezinbestekotzat jotzen dute Osasungintzara bideratutako partida EBkoaren batez bestekoarekin parekatzea, eta hortik % 25 lehen arretarako izatea.
Baliabiderik jarri ezean, neguari aurre egiteko "zailtasun ikaragarriak" izango dira.
"Hain da handia Lehen Arretako profesionalen lan-karga, hainbat lan erabat utzita daudela. Adibidez, gaixo kronikoei eskaintzen zaien atentzioa. Eta horrek beste ondorio bat dakar denborarekin: gaixo kroniko horien egoerak okerrera egiten duenean, ospitaleetako larrialdi zerbitzura jotzen dute, eta hor beste kolapso bat sortzen da. Adibidez, erietxeetan, hainbatetan, erizain bakar batek 20 gaixoren jarraipena egin behar du", gaineratu du Larrañagak.
Negua ate-joka dugun honetan, kezkatuta agertu da SATSEko kidea, urteko "garairik zailena" izaten denari, aurten, pandemia gehitu behar zaiolako. Baliabiderik jarri ezean, etorriko denari aurre egiteko "zailtasun ikaragarriak" izango dituztela esan du.
Erizain asko eta asko "oporrik gabe eta atsedenik hartu gabe" daudela azaldu du Larragañak, eta azpimarra berezia jarri du PCRak egiten dituzten profesionalen baldintzetan: "kasu gehienetan karpetan edo estalpetan ari dira lanean. Udan sekulako beroa jasan dute, eta, orain neguan, kontrakoa. Hotzari aurre egiteko jantziak eskatu ditugu, polarrak, eta leku batzuetan ezezkoa jaso dugu".
Egoera honek guztiak itxaron zerrendak asko luzatzea eta, ondorioz, herritarrek "osasun zerbitzu pribatuetara" jo behar izatea ekarri duela ere nabarmendu du: "osasun publikoa pribatizatzeko beste modu bat da hori, ezkutuko pribatizazioa deritzona".
Mobilizazioak
Udako etenaldiaren ondoren, irailaren 18an berrekin zieten osasungintzako profesionalek protestei. Elkarretaratzeak egin dituzte osasun zentroen atarietan, eta gaurko manifestazioarekin marra gorriraino heldu direla esango diote Jaurlaritzari.
Negoziatzeko eta elkarrizketarako borondate osoa dutela agertu nahi diote Osakidetzari, eta, hortaz, "haien esku dago guk mobilizazioekin jarraitzea edo ez".
Zure interesekoa izan daiteke
Ander Zubillagak omenaldia egin die Biescasko biktimei tragediaren 30. urteurrenean
Biescasko kanpinaren uholdea 1996ko abuztuaren 7an gertatu zen, Araseko sakanaren bat-bateko ur-goraldi bikain batek Las Nieves kanpina suntsitu zuenean. 87 pertsona hil ziren eta 187 zauritu. Ander Zubillaga gitarrista tolosarrak sei urte eskasekin bizi izan zuen tragedia hura.
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko da Getarian ostiral honetan
EITBk zuzenean emango du Orain.eus atarian, ETB1en eta ETB ONen, 16:45etik aurrera, lau urtean behin egiten den ekitaldi honen berri.
Zuzenean: Eklipsea Bardean
Abuztuaren 12ko 19:00etatik aurrera, eguzki-eklipse osoaren zuzeneko seinalea eskainiko dugu Bardeatik.
Zuzenean: Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzearen antzezpena zuzenean Getariatik, 16:45etik aurrera.
Asintomatikoa eta kontrolpean dago Galizian atzemandako hantabirusaren kasua
Pazientea, frantziar-argentinar herritar bat, ostatuan isolatuta dago, eta Osasun Ministerioa zein Galiziako Xunta haren kontaktuen jarraipena egiten ari dira.
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik atera behar izan dituzte bart, gas-ihesa dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu batak arte ezin izan dute etxebizitzetara itzuli.
Sosik ez, eta hilobirik ere ez: Juan Sebastian Elkano getariar nabigatzaile handiari buruzko 5 bitxikeria
Zenbat dakizu munduari lehen bira eman zion euskal itsasgizon handi honi buruz? Elkanoren figura lerroburuetara ekarri nahi dugu, haren heriotzaren 500. urteurrena bete berri den honetan. Hain justu, Getarian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko dute gaur arratsaldean, lau urtean behin egiten den gisara, eta Orain-ek zuzenean eskainiko du, streaming bidez.
Haurrak protagonista Gasteizko jaietan, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin
Jaietako laugarren eguna haurrei eskainiko diote gaur, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin. Egun osoan zehar, jarduerak izango dira eta orain.eus-ek zuzenean eskainiko du jaitsiera Andre Maria Zuriaren plazatik.
Migratzaileek helmuga berri baterainoko bidea azaldu dute
Azaldu dutenez, askok saiakera bat baino gehiago egin behar izan zituzten aurreikusitako helmugara iritsi aurretik. Migratzaile batzuek egoera berean dauden beste pertsona batzuekin egiten dute ibilbidea.
Martxoaren 3ko biktimak gogoan, zapi beltzak jantzi dituzte blusek eta neskek
Jaiak eta memoria ekimenaren barruan, Martxoaren 3ko sarraskian hildako bost langileak eta ehunka zaurituak gogoratu dituzte gaur Gasteizko Andre Maria Zuriaren festetan. Jendetza batu da Katedral Berriaren atarian egin duten oroimen ekitaldian.