Espainiako Felipe VI.a
2018/02/24 - 21:10
Colauk, Torrentek eta Generalitateak planto egingo diote erregeari Mobile Congressen
Colauk eta Torrentek ez dute harrera ofizialean parte hartuko; bai, ordea, erregea buru izango duen afarian. Bestalde, Generalitateko ordezkariak ez dira ez harrerara ez afarira joango.
2017/12/25 - 18:53
Felipe VI.aren mezua kritikatu dute EAJk, EH Bilduk eta Ahal Duguk
EAJk salatu du Espainiako erregeak "aldarrikapen nazionalei" entzungor egiten diela. EH Bilduk ohartarazi du Espainiako Gobernuak "edozein unetan" ezar dezakeela 155. artikulua Euskal Herrian.
2017/12/25 - 15:10
Felipe VI.aren hitzen gaineko euren iritziak eman dituzte euskal alderdiek
EAJk, EH Bilduk, Podemos Euskadik eta Euskadiko PPk Espainiako erregearen mezuaren gaineko euren balorazioa egin dute astelehen honetan.
2017/12/25 - 10:50
'Aniztasuna errespetatzea' eskatu du Felipe VI.ak, 'konfrontazioa' saihesteko
Kataluniaz hitz egitean esan zuen hori, Gabonetako bere mezuan, Espainiako erregeak. Halaber, ustelkeria-kasuei buruz mintzatu zen; izan ere, gizartearen kezka handienetakoa da.
2017/12/24 - 22:28
Katalunia, korrupzioa eta matxismoa, protagonista Felipe VI.aren mezuan
Espainiako Erregeak Gabonetako urteroko mezua eskaini du abenduaren 24an. Katalunia, korrupzioa eta biolentzia matxista izan dira protagonistak Erregearen Gabonetako mezuan.
2017/12/22 - 19:28
7.200 euroko isuna, Espainiako ereserkiaren aurkako txistualdiaren bultzatzaileari
Santiago Espot Catalunya Accioko presidenteak erregea eta Espainia iraindu zituela ebatzi du epaileak sententzian.
2017/12/13 - 12:11
Espainiako ereserkia txistukatzeko txilibiturik banatu ez zuela adierazi du Espotek
2015ko Errege Koparen finalean txistualdia antolatzea egotzita epaitzen ari dira Auzitegi Nazionalean. Estatuburuaren inguruko manifestu “politiko” bat zabaldu izana onartu du akusatuak.
2017/12/05 - 20:20
Politikariek azken agurra eman diote Manuel Marini
Politikari sozialistaren hil-kapera Diputatuen Kongresuan egon da. Felipe VI.a eta hainbat politikari bertara hurbildu dira Manuel Marini azken agurra ematera.
2017/10/21 - 01:38
Erregea: 'Kataluniaren sezesio saiakera onartezina konponduko du Espainiak'
Felipe VI.ak berriro izan du hizpide Kataluniako egoera eta Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua ezartzea babestu du.
2017/10/09 - 11:08
EiTB Focusek islatzen du Kataluniak interes bizia sortzen duela EAEn
14:00etatik aurrera, inkestaren emaitzak emago ditu jakitera EiTBk; ETBn, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta eitb.eus-en izango dira.
2017/10/05 - 16:29
Puigdemontek elkarrizketarako deirik ez egitea kritikatu dio Felipe VI.ari
Erregeak diskurtsoa eman zuen hurrengo egunean bota zuen bere mezua Puigdemontek. Kataluniako herritarrei huts egin diela leporatu zion bart Carles Puigdemontek Felipe VIari.
2017/10/04 - 13:31
Hainbat alderdik eta erakunde-ordezkarik hitz egin dute erregearen mezuaz
Felipe VI.ak Kataluniako egoera politikoaren gaineko adierazpen ofizial bat egin du bart.
2017/10/04 - 12:15
Felipe VI.ak onartezin eta desleialtzat jo du Generalitatearen jarrera
Ezohiko agerraldia egin du Espainiako Felipe VI.ak. Zarzuela jauregian grabatutako mezuan, Estatuko botereei konstituzio ordena bermatzeko agindua eman zuela esan du. Ez ditu U-1eko zaurituak aipatu.
2017/10/04 - 12:09
Generalitateak dio Felipe VI.aren mezua 'arduragabekeria handia' izan dela
Kataluniako Gobernuaren bozeramaile Jordi Turullek aurpegiratu dio Espainiako erregeari 'elkarrizketarik eskatu ez izatea'.
2017/10/03 - 23:27
Erregeak konstituzio ordena bermatzea agindu du, elkarrizketa aipatu gabe
Kataluniako agintariak "desleialtasun onartezinarekin" jokatzen ari direla salatu du. Polizia indarkeriaren ondorioz zauritutakoak ez ditu aipatu ere egin.
2017/09/30 - 19:58
Rajoy Moncloan egongo da U-1ean, Sanchezekin eta Riverarekin harremanetan
Soraya Saenz de Santamaria eta Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuko presidentearekin batera izango dira han, Katalunian gertatzen dena zuzenean jarraitzen.
2017/09/15 - 16:13
Kataluniako erakundeetako buruek gutuna bidali diete Rajoy eta erregeari
Puigdemont presidenteak, Junqueras presidenteordeak, Forcadell Parlamenteko presidenteak eta Colau Bartzelonako alkateak sinatu dute gutuna; horren xedea da adosteko eskaera egitea.
2017/08/27 - 19:04
Txistu artean hartu zituzten Mariano Rajoy eta Felipe VI.a Bartzelonan
'Kanpora, kanpora' oihu artean iritsi ziren manifestaziora Felipe VI.a Mariano Rajoy eta haren ministroak. Euren irudia pantaila handietan agertzen zen bakoitzean txistuek indarra hartzen zuten.
2017/08/27 - 15:38
Rajoy, Bartzelonako txistuen inguruan: 'Batzuen oihuak ez ditugu entzun'
"Egon behar ginen tokian egon ginen", esan du Espainiako Gobernuko presidenteak atzo Bartzelonan egindako manifestazio jendetsuari aipamen eginez.
2017/08/27 - 11:02
Milioi erdi pertsonak terrorismoaren aurkako aldarria egin dute Bartzelonan
'No tinc por' ('Ez daukat beldurrik') lelopean, milaka manifestarik Bartzelonako erdigunea zeharkatu du. Martxaren buruan Kataluniako atentatuetan biktimei lagundu zieten 75 ordezkari izan dira.