Espetxeak
2021/10/08 - 12:27
Iturgaiz: "EAJ EEP areriotsua egiten ari zaio Gernikako Estatutuari"
EAEko PPko presidenteak jeltzaleak kritikatu ditu hezkuntza alorrean EH Bilduri gerturatzeagatik, eta aurrekontuen negoziazioan, Elkarrekin Podemosi. Gordillo Cs-eko kidea PPn sartu dela eta, beste kide batzuei "pausoa emateko" gonbita egin die.
2021/10/07 - 16:48
Bigarren aukerak bultzatu nahi dituela esan die Justizia sailburuak Bizkaiko kartzelako presoei
Astebete da espetxeen eskuduntza Jaurlaritzak hartu zuela eta aukera izan du presoei bere sailak dituen asmoen berri emateko. "Aukerak" bergizarteratzeko programaren helburu nagusienetakok aipatu dizkie sailburuak
2021/10/07 - 11:57
Talde bortxaketagatik zigortutako Jose Angel Prendak bere bertsioa aldatu, eta barkamena eskatu dio biktimari
La Manadako kideak bortxaketa onartu du, lehen aldiz, eta eskuz idatzitako gutun batean "delituagatik damu osoa" erakusten du eta eragindako mina "benetan" sentitzen duela esan du. Prendak zigorraren laurdena bete du espetxetik irteteko baimenak eska ditzake jada.
2021/10/07 - 11:56
Artolazabal: "Euskadi birgizarteratzea modu ezberdinean ari zen lantzen, orain hori bultzatu egingo dugu"
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak espetxeetako funtzionarioek egindako "lan profesional handia" goraipatu du eta iragarri bi urtez luzatuko dizkietela zituzten lan baldintzak.
2021/10/07 - 10:10
Auzitegi Konstituzionalak espetxe iraunkor berrikusgarria babestu du, PSOEren helegitea baztertuta
Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak kartzela iraunkor berrikusgarria konstituzionala dela ebatzi du, aldeko zazpi botorekin eta kontrako hirurekin.
2021/10/04 - 20:41
Hirugarren gradua kendu diote Unai Fano ETAko presoari
Hirugarren gradua urtarrilean eman zioten, baina Fiskaltzak helegitea aurkeztu zuen. "Euskal presoei orokorrean aplikatzen zaien salbuespena" salatu du Etxeratek.
2021/10/02 - 11:18
Birgizarteratzeko bidea lantzen eta prestatzen
Zubiko eta ADAP bezalako elkarteek urteak daramatzate EAEko espetxeetan dauden presoen askatasunerako bidearen ertz guztiak prestatzen, gizartera itzultzen direnean tresna egokiak izateko. Begi onez ikusten dute espetxeetako eskumena Eusko Jaurlaritzak hartu izana.
2021/10/01 - 16:34
Jaurlaritzak espetxeen kudeaketa bereganatu du eta historikotzat jo du eguna
Orain arte egindako lan ona aintzat hartuko dutela ziurtatu du Artolazabal sailburuak. Bere karguan berretsi ditu, hain zuzen ere, Zaballa, Basauri eta Martuteneko zuzendariak.
2021/10/01 - 14:04
Espetxeen transferentzia autogobernua "indartzeko urrats berria" dela azpimarratu du Urkulluk
Lehendakariak azpimarratu duenez, 2022ko aurrekontuek gastu-konpromisoa “zehatza” izango dute bere gobernuaren espetxe-arloko ibilbide-orria ezartzeko.
2021/10/01 - 12:03
Ana Agirre Justizia sailburuordea: "% 35-40ko birgizarteratze tasa lortu nahiko genuke"
Agirrek aitortu duenez, Sailak "emozioarekin baina erantzukizun handiarekin" hartu du bere gain espetxeetako kudeaketa.
2021/10/01 - 10:38
42 urteren ondoren, espetxeen kudeaketa Jaurlaritzaren esku geratu da
Zaballa, Basauri eta Martutene beharrean; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Espetxeak izango dira aurrerantzean. Bertan, 1.387 preso daude egun, eta 593 langile.
2021/10/01 - 10:20
Artolazabal: "40 urte geroago, Gernikako Estatutuaren eskumena gauzatu da"
Espetxeen transferentzia gauzatuta, Bizkaiko espetxean egindako ekitaldi sinboliko batean Beatriz Artolazabal sailburuak espetxe-eredu berriari hasiera eman dio, “Eusko Legebiltzarrean adostasun zabalarekin adostu ziren printzipioetan oinarrituta”.
2021/10/01 - 10:01
Gaurtik aurrera Jaurlaritzak kudeatuko ditu Euskadiko espetxeak
Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak maiatzean sinatu zuten Zaballako, Martuteneko eta Basauriko kartzelen kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko akordioa, eta transferentzia gaur gauzatu da.
2021/09/30 - 16:39
Kataluniak 14 espetxe kudeatzen ditu, 1984. urtean eskumena lortu ondoren
EITB Media Puig de la Bassako espetxean izan da Kataluniako espetxe sistema gertutik ezagutzeko. Kartzela honetan, presoen % 70k espetxe barruan lan egiten dute, soldata baten truke.
2021/09/30 - 16:30
Legebiltzarrak "Aukerak" bergizarteratze elkargoa onartu du, presoei lan ibilbidea emateko
Bihar, urriak 1, espetxeen eskumena Euskadiren esku geratuko da. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kartzelek kudeaketa eredu berri bat izango dute, presoen birgizarteratzea helburu duena. Horixe da, hain zuzen, legebiltzarrak gaur onartu duena, hori kudeatuko duen agentzia sortzea.
2021/09/30 - 14:11
Presoak gizarteratzeko Aukerak agentzia onartu dute, kartzelen transferentziaren bezperan
Gizarteratzeko Euskal Agentziaren lege-proiektua gehiengo handiz onetsi du Eusko Legebiltzarrak, espetxeratuei bigarren aukera emateko asmoz.
2021/09/30 - 10:37
116 preso hil dira Guayaquilgo espetxean izandako bi matxinadatan
Espetxeetako agintariek talde arerioen arteko gatazka bati egotzi diote matxinada. Poliziaren arabera, 8. eta 9. pabiloietako presoek 5. pabiloikoei eraso egin diete.
2021/09/29 - 18:26
Barne Ministerioak ETAko bederatzi preso hurbilduko ditu euskal kartzeletara
Goikoetxea eta Larretxea Martutenera eramango dituzte; Beobide, Borde eta Crespo Basaurira; Portu eta Gomez Iruñera; eta Bilbao eta Aramendi Zaballara. Crespok eta Gomezek, gainera, hirugarren gradua lortu dute.
2021/09/28 - 20:15
Euskadik 500.000 euro bideratuko ditu presoak birgizarteratzeko proiektuetara
Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko kartzelen kudeaketa bereganatuko du ostiralean, Espetxe transferentziari esker.
2021/09/27 - 16:53
Euskadiko espetxeetako langileen lan-baldintzak bermatzeko aurreakordioa sinatu dute
Hala, urriaren 1etik aurrera, hau da, espetxeak kudeatzeko eskumena eskualdatzen den egunetik aitzinera, esparru juridiko egonkor eta argi bat egongo da, Euskadiko espetxeetako langileek beren eginkizunak lantoki desberdinetan bete ahal izan ditzaten.